Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian martxoaren 18an argitaratutako Lehendakariaren Dekretuaren bidez, indarrik gabe geratu dira apirilaren 5erako deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Dekretu horretan bertan jasotzen denez, gaur egun dagoen osasun-larrialdiko egoera aurreikusi ezin den eta saihestezina den elementua da, eta hauteskundeak egitea eragozten du, osasun publikoaren ikuspegitik ezinezkoa delako egungo baldintzetan, herritarren parte-hartzea bermatu ahal izatea eta botoa emateko eskubidea askatasunez eta normaltasunez erabiltzea.
Hauteskunde berrien deialdia osasun-larrialdiko adierazpena altxatu ondoren aktibatuko da, eta berehala egingo da, alderdiei entzun ondoren eta Lehendakariaren dekretuz.