Hezkuntza Saila

Oinarrizko Lanbide Heziketarako sartzeko lehentasunak

Heziketa-ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz

Gainerako plazak betetzeko, honakoak dira kolektiboak eta lehentasunak:

  1. Inskripzioa egitean, Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatuta dagoen ikaslea edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken mailan erkidego horretan bertan eskolatuta egon dena.
  2. DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketa arruntak egin dituen ikaslea edo curriculum aniztasunaren bidez ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 17 urte dituena.
  3. DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte dituena.
  4. DBHko 3. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte dituena.
  5. DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte dituena.
  6. DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte dituena.

Aurreko kolektiboetan sartzen ez diren eskatzaileak

(Letra) lehentasun bakoitzaren baitan, kasu bakoitzerako lehenetsiko den kolektiboa errespetatuko da, eta lehentasun bakoitzaren baitan espediente akademikoan ageri den batez besteko notaren araberakoa izango da hurrenkera.

Azken eguneratzea: 2017/01/20