Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

24. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

XI. legegintzaldian xedapen orokorrak egiteko prozeduran egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia berresten dira. Ondorioz, lege-aurreproiektua Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/11/17an onar dadin, eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera lege-proiektu gisa bidal dadin, XII. Legegintzaldian izapidetu dadin.
Legebiltzarrean izapidetzen

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Berdintasun-politikak eta indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzak indartzea.

Beste helburu batzuk:
  • Indarkeria matxista mota guztien biktimei arreta emateko sistema handitzen da. Hala, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriaren edo familia barruko indarkeriaren biktimez eta sexu-indarkeriaren biktimez gain, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimak ere artatuko dira.
  • Babes handiagoa ematen zaie indarkeria matxistako ingurunea batean bizi diren adingabeei eta mendeko beste pertsona batzuei. Legeak indarkeria matxistaren biktimatzat eta indarkeria matxistatik bizirik atera diren biktimatzat jotzen ditu. Gainera, indarkeria matxistaren ondorioz, seme- alaba umezurtzetarako laguntzak sortzen dira.
  • Biktimen erreparazio-eskubidea aitortzen da. Era berean, biktimentzat laguntza ekonomiko berri bat aurreikusten du, lehendik daudenekin bateragarria, ebazpen judizial bidez ezarritako kalte- ordainak ordaintzen ez diren kasuetarako.
  • Legeak, halaber, salaketaren zentraltasuna eta emakumeen aurkako indarkeriaren ikuspegi polizial-judiziala gainditzera jotzen du. Hala, neurrien erdigunean kokatzen dira biktimen eta bizirik atera direnen eskubideak eta ahalduntzea, prozedura judizialean duten inplikazio- edo lankidetza- maila edozein dela ere.
  • Legeak berdintasunaren alorreko derrigorrezko prestakuntza mailakatu eta iraunkorra aurreikusten du administrazio publikoetako langile guztientzat. Bereziki, emakumeen aurkako indarkeria matxistari erantzuteko lanetan ibiltzen diren langileentzat, hasierako eta etengabeko prestakuntza nahitaezkoa.
  • Euskal administrazioek laguntzak bermatu beharko dizkiete baliabide nahikorik ez dutela eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztela egiaztatzen duten biktimei. Era berean, gizarte- eta lan-arloko orientaziorako eta prestakuntza-ikastaroetara sartzeko baliabide publikoetan lehentasunezko tratua bermatu beharko dute, eta administrazioek biktima horiek lanetan kontratatuak izan daitezela sustatu beharko dute.
  • Indarkeriaren detekzio goiztiarreko sistemak hobetzen dira, hezkuntza-, osasun-, polizia-, epaitegi-, lan- eta gizarte-arloetako profesionalentzako protokolo eguneratuen bidez.
  • Ikerketa areagotuko da eta indarkeriari buruzko datuen erregistroa eta hedapena hobetuko dira. Berdintasunerako Behatokia sortzea ere planteatu da, ikuspegi globala eta iraunkorra izateko.
  • Debekatuta dago pertsonen sexuan oinarritutako bereizkeria oro, zuzenekoa zein zeharkakoa, edozein dela ere horretarako erabilitako modua
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Erakunde publikoak.
  • Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak.
  • Biztanleria, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2020eko bigarren seihilekoan.

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetakoa.