Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

04. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidego eta Eskala Proiektu-Lege.

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

XI. legegintzaldian xedapen orokorrak egiteko espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia berresten da. Ondorioz, espedientea Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/12/01ean onar dezan eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera lege-proiektua bidal dezan, XII. Legegintzaldian izapidetu dezan.
Legebiltzarrean izapidetzen.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Enplegatu publikoak antolatzea eta egituratzea, herritarren beharrei erantzungo dien administrazio arrazional eta eraginkorra lortzeko.

Euskal administrazio publiko guztietan enplegua finkatzeko prozesu bereziak abian jartzeko arau-estaldura gaitzea, Enplegu Publikoaren Lege Proiektuan aurreikusitako diseinuaren arabera.

Beste helburu batzuk:
  • Indarrean dagoen Euskal Funtzio Publikoaren Legea (uztailaren 6ko 6/1989 Legea) garatzea, Kidego berezien barruan Eskala kontzeptua definituz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura-antolamendua Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarritako talde eta azpitaldeetara egokitzea, baita gaur egun indarrean dagoen titulazio-esparru berrira ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lanpostuen profil profesionalak eguneratzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Autonomia Erkidegoko Administrazioa.
  • Foru- eta toki-administrazioak; administrazio publikoen erakunde instrumental, aholku-emaile eta partaidetzazkoak; Eusko Legebiltzarra eta Batzar Nagusiak; Euskal Herriko Unibertsitatea (enplegua finkatzeari buruzko lehen eta bigarren xedapen gehigarrien aplikazioari dagokionez).
  • Herritarrak oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2020ko bigarren seihilekoa

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko ---
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena ---
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea ---
Aginduzko txostenak eta irizpenak ---

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera