Prest_Gara: prestakuntza-jardueren deialdia
2022-2023 deialdia
Behin-behineko ebazpena (2. txanda) Plaza libreak dituzten ikastaroetan parte-hartzeko eskaerak lurralde ordezkaritzetan aurkeztuko dira. Behin betiko zerrendetan azaldu arte ezin da konfirmatu ikastaro batean plaza duzunik, behin betiko zerrendak urriaren 22an aterako dira. Norberak Prest_Gara ikastaroekiko egoera ikusgai izango du, Hezigunea atarian dagoen on-line aplikazioan. Erreklamazio-aurkezpena: Epea 2021eko urriaren 7tik 18ra (hau barne), Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu. Behin-behineko ebazpena (1. txanda) Plaza libreak dituzten ikastaroetan parte-hartzeko eskaerak lurralde ordezkaritzetan aurkeztuko dira. Behin betiko zerrendetan azaldu arte ezin da konfirmatu ikastaro batean plaza duzunik, behinbetiko zerrendak ekainaren 24an aterako dira Norberak Prest_Gara 1. txandako ikastaroekiko egoera ikusgai izango du, irakaslegunea atarian dagoen on-line aplikazioan. Erreklamazio-aurkezpena: Epea 2021eko ekainaren 10etik 21era (hau barne), Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu2021-2022 deialdia
Eskatu ez dituzten ikastaroetan hutsik geratu diren plazak bete nahi dituztenek honako eskabidea bete beharko dute.
Eskaerak hurrenkeraren arabera onartuko dira, plazak agortu arte.
Eskaera egiteko epea amaitzen da ikastaroa hasi baino egun bat lehenago.
Ikastaroen datak eta betekizunak hemen kontsulta daitezke: https://hezigunea.euskadi.eus/eu/listado-completo-cursos