Lan eta Enplegu Saila

Lan-munduan emakumeen eta gizonen berdintasuna

Jornadas sobre la igualdad

Lan-munduan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko jardunaldiak

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erradikala, errotikoa, Eusko Jaurlaritzaren erronka estrategiko eta zeharkakoa da. Baina gizarte osoak bere gain hartu behar duen erronka demokratikoa da. Generoan oinarritutako desberdintasun-adierazpen asko daudelako, eta adierazpen krudelena indarkeria psikikoa eta fisikoa delako. Baina adierazpen horien oinarrian, askotan, emakumeek bizitza osoa eta librea izatea oztopatzen duen mendekotasun ekonomikoa dago.

Soldata-arrakala, gizonek eta emakumeek lan-eremuan kobratzen dutenaren batez bestekoaren aldea, desberdintasun horren adierazleetako bat da. Soldata-diskriminazioa, emakume izateagatik gutxiago ordaintzea, debekatuta dagoen arren, gizarteko inguruabarrek, gure lan-merkatuaren funtzionamendu-ohiturek, enpresetako praktikek, hitzarmen kolektiboek edota emakumeek beren lanaldiari edo lanbide-sustapenari uko egiteko gizarte-ohiturek zuzeneko eragina dute emakumeen eta gizonen artean dagoen aldean, eta desberdintasun horiek mugatu egin behar ditugu.

Lan-munduan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko hausnarketa partekatua bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak jardunaldi hauek antolatu ditu. Bi saiotan zehar, gaian adituak diren pertsonek hainbat gairi buruz jardungo dute: negoziazio kolektiboan berdintasunak duen trataerari buruz eztabaidatuko dute, berdintasun-planen balantzea egingo dute indarrean sartu eta urtebetera, ordainsari-auditoretzan eta soldata-gardentasunean sakonduko dute, eta Lan Ikuskaritzak berdintasun desiratu hori lortzeko abian jarritako kanpainak ezagutuko dituzte.

Lan-eragile guztiok, gobernuez gain, funtsezko zeregina dugu soldata-berdintasuna bermatzeko, eta honako hau aukera ona da eztabaidatzeko eta aztertzeko.
 
Idoia Mendia, lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enpleguko sailburua

 

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak honako hau ezartzen du 36. artikuluan: "Euskal herri-administrazioek, beren eskumen-eremuan, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasuna erreala eta benetakoa izateko behar diren baldintzak sustatu behar dituzte, hala norbere konturako zein inoren konturako lana lortzean, nola lan-, prestakuntza-, sustapen-, ordainketa- eta kontratuen amaiera-baldintzetan”.

Gainera, 42. artikuluan ondorengoa ezartzen du: “Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bere langileekin hitzarmen kolektiboak negoziatzeko orduan, enplegu publikoaren eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko neurriak planteatu behar ditu. Era berean, elkarrizketa sustatu behar du lan munduko ordezkarien artean, eremu pribatuko hitzarmen kolektiboen negoziazioan era honetako neurriak ere sar daitezen, batik bat ordainsari-bereizkeria desagerraraztera zuzendutakoak”.

Azken hamarkadetan aurrerapen nabarmena izan den arren, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunek indarrean jarraitzen dute gure gizartean. 2019an, EAEko langile bakoitzeko urteko batez besteko irabaziaren araberako soldata-arrakala % 19,5ekoa da (INEren datuak. Soldata Egituraren Inkesta 2019), eta 2016an % 24,4 ingurukoa zen, hau da, ehuneko 5 puntuko murrizketa. Zehazki, emakumeek 26.197,62 €jasotzen dituzte batez beste urtean, eta gizonek 32.529,17 €. 2016an, EAEn, lanordu arrunt bakoitzeko soldata-arrakala % 14,3koa izan zen, eta, 2019ko datuen arabera, gaur egun % 9,5 ingurukoa da; horrek esan nahi du 4,8 puntu murriztu dela. Emakumeen orduko prezioa 18,46 €ingurukoa da, eta gizonena 20,4 €-koa.

Orduko irabazia aztertuz gero, Europako Batasunak egiten duen bezala, soldata-aldea 2009ko %17,6tik 2016ko %14,3ra jaitsi da.

Nolanahi ere, urteko batez besteko irabazi gisa zein orduko irabazi gisa neurtu, emakumeen eta gizonen arteko soldata-arrakala arazo konplexua da, egiturazkoa, hainbat arrazoirengatik sortua, eta, beraz, era guztietako neurriak aplikatu behar dira, esku hartzen duten faktoreei dimentsio anitzetatik heltzeko eta inplikatutako eragile guztien eta gizarte osoaren inplikazioa eta konpromisoa eskatzen du. 

Bestalde, negoziazio kolektiboa da soldata-arrakalaren murrizketan eta sexuagatiko beste diskriminazio batzuetan eragin handiena duten genero-ikuspegiko neurriak ezartzeko aukera ematen duen esparrua. Neurri horiek ordainsari-sistema gardenak ezartzean, lanpostuak eta lanbide-kategoriak sailkatzean, lanpostuak baloratzean eta abarretan oinarritzen dira, bai eta ordainsari-berdintasuna sustatzeko neurriak jasotzen dituzten berdintasun-planak ezartzean ere.

Bestalde, hitzarmen kolektiboak, lan-merkatua arautzeko iturri gisa, ezinbesteko tresna dira neurri eraginkorrak eta egokiak hartzeko emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzeko, arlo horretan indarrean dagoen araudia garatzeko eta, beraz, soldata-arrakala murrizteko.

XII. Legegintzaldirako Gobernu Programan Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra bultzatzeko konpromisoa hartu du. Horren barruan, garrantzi berezia du lan-arloko desberdintasunak, gure gizartean genero-desberdintasuna errepikatzen eta betikotzen duen faktoreetako bat baita, eta, beraz, gure erantzukizuna baita hura ezabatzen laguntzea.  

Gizon eta emakumeen soldatak, eskubideak eta kontziliazioa modu eraginkorrean parekatzeko egin beharreko bidea luzea da oraindik. Baina ispilu aurrean kohesionatutako eta berdintasunezko gizarte gisa agertu nahi duen gizarte batek urratsak egiten jarraitu behar du, diskriminaziorako aukera ematen duten espazio guztiak mugatzeko eta haiei amaiera emateko, emakumeak balio txikiagoko, soldata txikiagoko eta segurtasun gutxiagoko enpleguak lortzera bideratzen baititu.

Horregatik, gizartea soldata-arrakalaren aurka sentsibilizatzeaz gain, Lan eta Enplegu Sailetik hasiak gara sektore maskulinizatuetan emakumeak prestatzeko plan berriak abian jartzen, enpresetako zuzendaritza-organoetan parte har dezaten sustatzen, hitzarmenak genero-ikuspegitik berrikusten eta berdintasun-planak betetzen diren aztertzeko ikuskapena zabaltzen.

Bide horretan kokatzen dira prestakuntza- eta dibulgazio-jardunaldi hauek, tresna erabilgarria izan nahi dutenak, beste tresna batzuekin batera, euskal herritar guztiek lortu nahi duten helburua lortzen laguntzeko.

urria 27, 2021

Berdintasuna Euskadiko negoziazio kolektiboan (PDF, 632 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ikusi bideoa(abre en nueva ventana)

Begoña Beristain kazetariak aurkezten du

 

9.30 • 10.00.    

Inaugurazioa

Idoia Mendia Cueva, Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enplegu Sailburua

10.00 • 10.30.    

Berdintasuna hitzarmen kolektiboetan

Rubén Ortiz Misas (NUVE Consulting)

10.30 • 11.00.

Berdintasun-araudien aplikazio praktikoa: berdintasun-planen erregistroa eta soldata-erregistrorako eta lanpostuen baloraziorako tresnak

Verónica Martínez Barbero, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioko Lan Arloko Zuzendari Nagusia

11.00 • 11.30.   Atsedenaldia. Kafea

11.30 • 12.00.   

Berdintasun-planen erregulazio berriari buruzko gakoak

Carolina Martínez Moreno, Oviedoko Unibertsitateko Katedraduna 

12.00 • 12.30.   

Soldata-berdintasuna: joerak, erronkak eta gizarte-elkarrizketaren rola

Manuela Tomei, LANEko lan- eta enplegu-baldintzei buruzko Programaren Zuzendaria, soldata-berdintasunean aditua

12.30 • 13.00.   

Negoziazio kolektiboa, genero-berdintasunerantz aurrera egiteko lehentasunezko bidea: erronka konplexua

Tomás Arrieta Heras, LHK – Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaria

13.00 • 14.00.   Atsedenaldia. Lunch

14.00 • 16.00.   

Mahai-ingurua

Moderatzailea: Maria Silvestre Cabrera, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Irakasle Titularra

Euskadiko Gizarte-eragileak:

azaroa 24, 2021

Lan Ikuskaritza (PDF, 674 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ikusi bideoa(leiho berri batean irekitzen da)

Begoña Beristain kazetariak aurkezten du

 

9.30 • 10.00.    

Inaugurazioa

Idoia Mendia Cueva, Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enplegu Sailburua.

10.00 • 10.30.    

Soldata-berdintasuna Europan

Evelyn Regner,  Europako Parlamentuko Diputatua eta Emakumeen Eskubide eta Genero-berdintasunerako Batzordeko Burua 

10.30 • 11.00.

Babes gutxiagokoa eta bolumen handiagokoa: ordaindu gabeko lana

María Ángeles Durán Heras, Soziologia katedraduna, CSICeko Ikerketa Irakaslea

11.00 • 11.30.

Soldata-arrakala murrizteko tresnak: erregistroa eta ordainsari-auditoretzak

Patricia Nieto Rojas, Carlos III Unibertsitateko Gizarte eta Lege Zientzien Fakultateko Irakaslea

11.30 • 12.00.   Atsedenaldia. Kafea

12.00 • 12.30.   

Genero-ikuspegia lan-araudiaren interpretazio eta aplikazioan

Mar Serna Calvo, Lan Arloko Auzitegiko Magistratua - CGPJ

12.30 • 13.30.   

Lan Ikuskaritzaren jarduera berdintasunaren alorrean

Irene Marín Luengo, DGOEITSSko Lan Harreman eta Berdintasun Zuzendariordea

Gabriela Beltrán Fernández, Gipuzkoako lan Ikuskaritzako Berdintasun Arduraduna

13.30 • 15.00.   

Mahai-ingurua. Kasuak

Moderatzailea:  Elena Pérez Barredo, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea

Parte hartzen dute:

  • Gizarte- eta lan-auditoria: José Manuel Iturrate Andechaga

  • Generoak eragindako soldata-arrakalaren aurkako borrokaren europar esparrua. Dolores Morondo Taramundi, Deustuko Unibertsitateko “Pedro Arrupe” Giza Eskubideen Institutuko Ikertzaile Nagusia

  • Arrainaren industriaren txostena: Eva Perujuaniz Bermúdez, Soziologoa, CCOOko Industria Arloko Laguntza Teknikoa