Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Laguntza zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzak COVID-19 birusaren eraginez konfinamendu egoeran erabilgarriak diren ondorengo zerbitzu doakoak eskaintzen dizkie haur eta familiei:

  •  ZEUK ESAN: Haurrei eta Nerabeei laguntzeko telefonoa

Zer eskaintzen du? Euskal Autonomia Erkidegoko haurrei eta nerabeei orientazioa, aholkularitza edo informazioa emateko doako zerbitzua da.

Nork erabil dezake? Zerbitzu hau haurrek, nerabeek eta helduek erabil dezakete.

Nora deitu behar da? 116 111. Doako deia da, anonimoa eta ez du fakturan arrastorik uzten. Email helbide bat ere badute, eta sare sozialetatik (Instagram, Facebook eta Twitter) ere erantzuten dute.

Zein da ordutegia? Astelehenetik ostiralera 9:00etaik 21:00etara. Larunbat, igande eta jai egunetan 12:00etatik 20:00etara.

  • Informazio gehiago: www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/haurtzarorako-nerabezarorako-laguntza-telefonoa/hasiera/

 

  • GUZTION ARTEAN: Elkartasun sare antolatua

Zer eskaintzen du? Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko, ondorengo eginkizunetan:

Premia biziko hornidurak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta premia biziko beste hornidura batzuk).
Zaborra jaisteko.
Osasun-txartel Indibidualean agindutako sendagaiak jasotzeko.
Zure maskotaz arduratzeko (paseatzera atera, larrialdiko albaitari-arreta).
Atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko.
Nork erabil dezake?: 70 urtetik gorako pertsonek eta beste egoera kalteberean daudenek (azken horiek administrazioak bideratutakoa).

Nora deitu behar da? Deitu Gurutze Gorriko 945 22 22 22 telefonora  edo jarri harremanetan Caritasekin 688 662 773 telefonoan.

Zein da ordutegia? Eguneko 24 ordutan erabil daiteke.

 

  • SATEVI: Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua

Zer eskaintzen du? Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua da.

Nork erabil dezake? Biktima diren emakume guztiak artatzen ditu, baita emakume horien inguruko senideak eta gertukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten profesionalak ere.

Nora deitu behar da? 900 840 111 deitu. Deia doakoa eta anonimoa da, ez du arrastorik uzten fakturan.

Zein da ordutegia? Eguneko 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan.

Azken aldaketako data: