Logo Euskadi.eus
Hizkuntza
Kulturaren Euskal Planaren balantzea eta garapen-ildoak


Ramón Zallo

Ramón Zallo. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aholkularia

Kulturaren Euskal Planak (KEP) Eusko Jaurlaritzaren kultura-politikak egituratzeko funtzioa izan du 2004-2007 aldian eta gainerako erakundeen politikak eta kultura-sektoreetako erabakiak ere bideratu ditu. Nahiko ondo funtzionatu du, atzerapenak izan dituen arren.

KEP ez da aurrez egiten zen gauza bera egiteko eraikuntza kontzeptuala, gida bat baizik, eta, gainera, berrikusi daiteke, politika zaharrak hobetu eta berriak garatzeko. Planaren ildo estrategikoen eta ekintzen araberako biurteko ebaluazioa, bai eta 2007-2008rako proposamena ere, Kulturaren Euskal Kontseiluaren 2006ko azaroko bileran aurkeztu zen.

Aurrerapenak, zenbait kualitatiboak

Aldi horretako berrikuntzak garrantzitsuak izan dira. Hasieratik ikusi zen administrazioak izan behar zuela kultura-politika berriak aurrera eramateko aldatu behar zuena. Zaila da erakunde-inertziak puskatzea, baina bi ildotan egin da: Planean bildutako kulturaren kudeaketako erakunde egituratzaile berriak ezarriz eta, bigarren, kulturakoak ez diren erakunde-esparruekin lankidetza-instantziak sortuz.

Bide horretan, lehenengo, kultura-informazioaren eta -estatistikaren (Behatokia) konpondu gabeko arazoa jorratu zen; Eusko Jaurlaritzaren Sailen eta Foru Aldundien, hiriburuen eta EUDELen Erakundearteko Batzordeko koordinazio eta zeharkakotasun sistematikoa (hilero biltzen dira eta lan-ildoak adosten dituzte); kultura-politika demokratizatu da (kultura-politikaren definizioan sektoreek parte hartu dute profil exekutiboagoa eta anitzagoa eta hamar lantalde baino gehiago dituen Kulturaren Euskal kontseilu berrituaren bitartez); laster irekiko da nazioarteko atala (lege bidez aurten onartuko den Etxepare Institutua).

Esparru horretako konpontzeko dauden gaien artean, lehenik, Arte eta Kultur Industrien Institutua sortzeko lege-proiektua Legebiltzarrera igortzea dago; institutu horrek aholkularitza-kontseilu mistoa izango du eta erabaki estrategikoen nahiz laguntza-sistemaren kudeaketaren arduradun izango da Kultura Sailarekin batera. Erabaki garrantzitsua izango litzateke, kultura kudeatzeko modu berria (baterako partaidetzakoa) eta kulturarako giza baliabide eta baliabide material gehiago erabiltzea suposatuko luke. Eta, bigarren, Ikus-entzunezko Komunikazioaren Euskal Kontseilua abian jartzeko beharrezko adostasunak bilatu behar dira, Jaurlaritzaren legegintzaldi honetako konpromisoetan adierazten den moduan.

Azkenik, sektoreek kultura-politikarako zentraltasun handiagoa eskatzen dute aniztasunaren eta ezagutzaren aroan, bai eta kultura-politikaren beharrezko tresna tradizionalak (diru-laguntzak eta ekipamenduetako inbertsioak) baino haratago joango litzatekeen kultura politika ere. Horregatik ireki ziren lankidetza-instantziak: Hezkuntzarekin, Arte Eszenikoen Goi Eskola abian jartzeko aukera aztertzeko mahaia. Industria Sailarekin eta SPRIrekin, Ikus-entzunezkoen Batzordeko (CIVAL) parte hartzeaz eta Ikus-entzunezkoen Clusterreko konpromiso handiaz gain -Ikus-entzunezkoen Liburu Zuria batera egin ondoren-, artisautzaren alorren lankidetzan jarduteko bideak aztertu dira. Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Sailarekin Euskal Herriari eta bere kulturari buruzko unitate didaktiko bat lantzen ari dira immigranteentzat. EHUri Ikuskizun Arteei buruzko Masterraren eskaera Hezkuntza Ministerioan aurkezten lagundu zitzaion 2006ko uztailean. EITBrekin 2. Programa Kontratua egingo da 2007-2011 aldirako, finantzazio publikoa informazioa, kultura-sustapena, euskara, gizarte-irisgarritasuna edo ikus-entzunezkoen sektorea babesteko helburu tasatuak betetzera zuzenduko denaren konpromisoa ezartzen duena.

Arau batzuk abian daude, Liburutegien legearen proiektua -batzordean edo txostena egiteko aldian dago legebiltzarrean- eta Museoen legea... edo 2006ko azaroaren argitaratu zen TDT lokalei buruzko dekretua eta baldintza-orriak. Eta Agiritegi Nazionala sortuko duen Artxiboen Legearen zirriborroa garatzen ari dira eta jada finkatu da egoitza; Plan Teknikoak EAEri esleitu dizkion 34 FM berrientzako dekretuaren zirriborroa ere aldi berean dago. Eta noski, erakunde nagusien garapenak, Liburutegien Euskal Kontseilua, Euskadiko Liburutegia, Museoen Plana edo Agiritegi Nazionala kasu, aurrez dagozkien eta onartzeko edo garatzeko prozesuan dauden legeak onartzea eskatzen du.

Azpiegituren alorrean, Kultura Azpiegituren Euskal Plana (2004-2007) garatzeko hornidurek 46,5 milioiko aurrekontua izan dute 2006rako eta 26,2 milioikoa 2007rako eta Euskadiko Liburutegia (Donostia), Euskadiko Agiritegi Historikoa (Bilbo), Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa (CICC) edo Tabacalera gisa ezagunagoa dena (Donostia) eta adostasun politikoaren zain dagoen Kongresu eta Musika Jauregia (Gasteiz) eta beste hainbat azpiegitura (Ekain, Euskadiko Filmategia, Santa Maria katedrala (Gasteiz), Arabako Museo Arkeologikoa, Balenciaga Museoa (Getaria), Añana, Ipupomamua Mintzola, Itsas Museoa,...) finantzatuko ditu. Egun, 2007an lau-urteko berrirako aurkeztu beharreko plan berriak bilduko dituen azpiegiturak zein izango diren aztertzen ari dira.

Programa zehatzei dagokienez, fonografiako sorkuntza-alorrerako, film laburretarako eta Interneteko zinemarako edo dantzarako edo gaztelaniazko literaturarako laguntza-sistemak hobetu dira, multimedia bezalako gaiak sartuz, eta komikiak bezalako beste adierazpen batzuk babestea aurreikusten da. Teknologia berrien arauak garatzearekin batera (TDT lokalei buruzko Dekretua), diru-laguntzatik (2004az geroztik abian dagoen eta ikus-entzunezkoen sektoreko kostu baxuko mailegutan 9 milioi euro eman dituen eta 15 milioira zabal daitekeen finantzazio-dekretua egun Lehendakariordetzarekin aztertzen ari dira, beste alor batzuetara zabaltzeko) edo fiskalitatetik haratago joan da finantzazioaren esparruan. Ahalegin berezia egin da SAREA antzerki-sarea zabaldu eta indartzeko. Bira musikalak eta azokak babesten jarraitu da, bai eta musikako edo ikus-entzunezkoetako sustapen-katalogoak laguntzen ere (Kimuak eta Niniak programekin, adibidez). Interpretazio-gatazkak bideratu dira (ikus-entzunezko sorkuntza independenterako ETBren sarreren % 5 famatua). EIKEN garatzearekin batera, ia 40 enpresa biltzen dituen ikus-entzunezkoen klusterrak jarraitu beharreko bidea adierazten du, baina proportzioak salbuetsiz.

Artisautza laguntzeko politika, foru eskumenekoa dena, praktika onak behatzeko prozesuan dago, foru aldundi bakoitzak bere urteko araudia hobetu dezan, bai eta hazitegien politika artisau berriei zabaltzea edo artisautza-sektoreko saltokiak bereziki hiriburuetan sustatzea edo lehentasunezko azokak definitzea ere.

Ondarean, amaituta daude Irakurketa Publikoaren Mapa, liburutegi publikoen katalogo publikoa, sare guztirako bazkide-txartel bakarra edo Liburutegi publikoen on line sarea bezalako konpromisoak, bai eta euskal bibliografia sarean garatzea eta Liburutegi digitala hartzen duen webgunea ere. Ondareen digitalizazioa aurrera doa erakunde guztietan (Eresbil, Filmoteka, Liburutegiak, Artxibategiak), nahiz eta informazioa erakunde-dokumentazio guztiaren mailan biltegiratu, erabili eta trukatzeko eredu homogeneoa zintzilik dagoen.

Zenbait ahulgune


Kultura Politikei buruzko I. Biltzarraren (2005eko azaroa), eragileekin izandako harremanen eta sektore jakinen azterketen zabaltzearen ondorioz, plana gaur proposatuko balitz, KEP 2004koa baino are zehatzagoa eta konplexuagoa izango litzateke. Ez litzateke hain sektorekakoa izango zeharkakoagoa baizik; politikan duten garrantziagatik (komunikazio-sistema) edo konplexutasunagatik (arte- eta kultura-hezkuntza edo administrazioen kultura-politiken ebaluazioa) edo esperientzia nahikoa ez izateagatik edo ziurgabetasun handiagatik (kultura digitalaren gaien garapen zehatzak) orduan helduak ez ziren gaiak jorratu izango lituzke. Egun errealismo handiagoarekin ikusiko litzateke kulturakoak ez diren administrazioko beste alor batzuk egin dezaketena eta orain zehatzagoa izango litzateke, bestela ere,  txostenen emaitza gisa lan-taldeetan jorratuko diren ekintzekin.

Hala ere, plan estrategiko oso ona da, bere burua irekitzat eta lan-taldeetatik alda daitekeena bezala aurkezten duena. Arazoak sortzekotan ez lirateke aplikaziotik sortuko.

Hala ere, adierazi beharreko ahulgune batzuk badaude:

a) Eragileek ez dute arazoaren inguruko kontzientzia nahikoa. Oraindik ere diru-laguntzak errebindikatze hutseko mikro kulturan gaude, banatu eta adostutako hausnarketa estrategiko orokor eta sektorialaren kalterako. Lan-taldeen egitura berriak, kudeaketako idazkaritza sendoarekin, neurriekin asmatu eta administrazioen burutze-mailaren jarraipena egitea ahalbidetuko duenaren itxaropena dute.

b) Erabakiak hartzeko eta kudeatzeko egiturak, nahiz eta egokitzapen mugatuarekin edo beharrek eskatzen duten erritmoa baino funtzionamendu geldoagoarekin izan. Alor horretan Arte eta Kultur Industrien Institutua eta Kulturaren Euskal Behatokia abian jartzea gakoa da.

c) Aurrekontuak hobetzen dira baina oraindik ere ez daude sektorea estrategiko gisa sailkatzen zuten KEPeko diagnostikoen mailan. 2005ean eta 2006an kontinuistak izan baziren, 2007an zuzenean Kultura Politikarako erabiliko diren 50,197 milioi euroek 2006ko behin betiko aurrekontuarekiko 5 milioiko gorakada suposatzen dute (% 11). Horiei beste 1,7 milioi erantsi behar zaie jarduera jakinetarako diru-laguntza gisa -Egitura kontzeptu gisa adierazitakoak-, bai eta Agiritegi Historikorako inbertsio ekonomiko eta sozialen Plan Bereziko 7,5 milioiak ere, kultura-sorkuntza, -hedapen eta -ondarerako 60 milioi inguruko guztizkoa osatuz.

Bide berriak aztertzen

Kultura-sektoreek eskatuta, KEParen beste premisetariko bat esparru berriak aztertzea zen, arrisku-kapitala, ad hoc finantzazioa eta fiskalitatea berritzea kasu.Eta erronka bide batzuk beharrezkoak eta bideragarriak eta beste batzuk ez oso erabilgarriak edo bideraezinak izango zirela jakinda onartu zen. Bide batzuk interesgarriak izan dira (sustapena eta finantzazioa) eta beste batzuk itxi egin dira (arrisku-kapitala) ez daramatelako inora. Eta hori ez da inola ere porrota izan, erantzukizuna eta dagokion arriskua hartzea baizik, gure kulturaren onerako bide berriak probatu gabe behin eta berriz bide berekin jarraitu beharrean. Kulturari lotutako sorkuntza-printzipioa kultura-politikaren praktikari aplikatzea esan nahi du.

Kulturak mantentzeko berariazko bideak behar dira, baina alor hori bi modu desberdinetan jorra daiteke: ad hoc aparteko neurriekin edo beste sektore batzuetan probatutako neurri horizontalak kultura-esparrurako egokituz. Bigarren bide hori da egun erakunde-adostasun handiena izan dezakeena (Klusterra, ikus-entzunezkoen eta beste kultura-jarduera batzuen finantzazioa, fiskalitatea egokitzea,...) eta gehienetan Kulturatik proposatu eta kudeatutako Dekretuak edo arauak behar ditu, baina kanpoko esperientziak egokituz (enpresentzako edo proiektu bat duten sortzaileentzako aholkularitzaren bidea irekitzea, dirua itzultzeko zorroztasuna,...).

Lan asko egin da baina oraindik ere bide luzea dago egiteko.

Azken eguneratzea: 2007/03/02