Sharing diversity
Kultura arteko elkarrizketarekin erlazionatuta Europan dauden ikuspegi nazionalei eta politikei buruz ERICartsek Europako Batzordearentzat egindako azterketa.
Izenburua: Sharing Diversity. National approaches to Intercultural Dialogue in Europe(Dibertsitatean parte-hartzea. Kultura arteko elkarrizketarako ikuspegi nazionalak Europan).
Egilea/Erakundea: European Institute for Comparative Cultural Research (ERIcarts)
Hizkuntza: ingelesa eta alemana, laburpen exekutiboa frantsesez eskuratu daiteke.
Orri-kopurua: 172
Argitaratze-data: 2008ko martxoa
Hemen eskuratu daiteke: Lotura
2007ko urtarriletik abendua arte, European Institute for Comparative Cultural Research (ERICarts Institutua) 12 aditurekin/berariazko aholkularirekin eta 37 nazio-korrespontsalekin batera lanean aritu zen, kultura arteko elkarrizketaren eta haren erronken inguruko kontzeptuak aztertzeko. Hezkuntza, kultura eta artea, gazteria eta kirola gisako alorretan, zer esan nahi du kultura arteko elkarrizketak? Zer ondorio legal eta politiko dakarkie nazio-gobernuei? Eta modan dagoen hitz horrek, ba du esanahirik Europako herritarrentzat? Ikerketaren helburua, funtsean, Europako kultura arteko elkarrizketarako ikuspegien, politiken eta estrategien mapa bat eraikitzea izan da. Txosten honen helburua da EBko agenda politikoaren eta estatu-kideen ideia zehatzen, jarreren eta ekintzen artean egon litekeen aldea zein den eztabaidatzea eta argitzea, kontuan hartuta, milurteko berria iritsi zenetik jazotako hainbat gertaeren ondorioz, kultura arteko elkarrizketak, dibertsitate kulturalak eta gizarte-kohesioak agenda politikoetan toki garrantzitsuagoa hartu dutela. “Kultura arteko elkarrizketa” nola ulertzen den azaltzen du, eta harantzago doa, esparru juridiko posible bat aztertzen baitu. Txostenaren edukiak hauek dira:
- Kultura arteko elkarrizketa: Bulkaden edo arazoen eragileen identifikazioa eta ebaluazioa.
- Kultura arteko elkarrizketaren ulermena sektore zehatzetan.
- Kultura arteko elkarrizketarako ingurune juridiko bat.
- Eragile nazionalak eta ikuspuntu-aniztasuna kultura arteko elkarrizketarako.
- Kultura arteko elkarrizketarekin lotutako ikuspegi nazionalak, estrategiak eta politikak.
- Kultura arteko elkarrizketarako berariazko politika eta estrategia sektorialak.
- Politikatik praktikara: Proiektuen eta saiakuntzen ebaluazioa.
- Ondorioak eta gomendioak.
Laburpen Exekutibo bat eta Europako eta nazioetako eragileei luzatutako 50 gomendio ere biltzen dira azterketan. Kultura arteko elkarrizketaren www.interculturaldialogue.eu web-guneak proiektuari buruzko informazioa, haren emaitzak eta baliabide informatiboak eskaintzen ditu.