Giza eskubideak hezkuntzan, zientzian eta kulturan
Lege-garapenak eta -erronkak
Argitalpen honetan, giza eskubideak hezkuntzan, zientzian eta kulturan garatzeko ekina eta konpromisoa berresten ditu Unescok
Izenburua: Giza eskubideak hezkuntzan, zientzian eta kulturan Lege-garapenak eta -erronkak Egilea/Entitatea: Yvonne Donders eta Vladimir V.olodin. Unesco Hizkuntza: ingelesa Orrialde-kopurua: 320 Argitaratze-data: 2007ko abendua ISBN: 978-0-7546-7312-5 Non eskuratu daiteke: Esteka honetan kontsulta daiteke, bai eta Lakuako Kulturaren Euskal Behatokian ere.
Giza eskubideak ditugu UNESCOk hezkuntzan, zientzian eta kulturan egiten duen lanaren ardatz. Giza eskubideen nazioarteko legerian sortua, Giza eskubideak hezkuntza, zientzia eta kulturan:lege-garapenak eta -erronkak argitalpenak giza eskubideen edukiari, aplikazio-hedadurari eta estatuei dagozkien betebeharrei buruzko ikusmoldeak konbinatzen ditu, eta kasu praktikoak aztertzen.
Giza eskubideen printzipio hauek aztertzen dira lehenik: zatiezintasuna, interrelazioa eta interdependentzia. Ondoren, ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideei lotutako kontuak lantzen dira, justizian eta norbanakoen artean nola aplikatu behar den barne, bai eta eskubideok praktikan jartzeko adierazleen garapena ere.
Azkenik, hezkuntza-eskubidea, zientzia-aurrerapenaren eta haren aplikazioaren onuradun izateko eskubidea, eta kultura-bizitzan parte hartzeko eskubidea aztertzen dira. Azken biak sakonago lantzekoak dira, testuan bertan azaldu den bezala.
Giza eskubideak aldarrikatu zireneko hamaseigarren urteurrenaren karietara, giza eskubideen arloan dihardutenentzat ezinbesteko argitalpena.