Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

IKUSPEGIAK Sormen Industrien Estatistikako datuen irakurketa analitikoa (2017)

Atala

Eragiketa hau bi urtez behin egingo da, Arteei eta Kultura Industriei buruzko Estatistika bezala. Bi lanek helburuak eta metodologia partekatzen dituzte. Bi tresna horiek, elkartuta, EAEko KSI guztien funtsezko ezaugarriak ezagutzea ahalbidetzen dute. Kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko sormen-industria izenekoak eremu pribatutik dinamizatzen dituzten hainbat agente aztertuko dira: modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideo-jokoen sektoreetako 419 agente. Berriro diogu estatistikaren lehenengo edizioa dela, eta estatistika honekin, Kulturaren Euskal Behatokia 2007. urteaz geroztik Arteen eta Kultura Industrien alorrean egiten ari den azterlana osatzen da.

Lehenengo kapituluan sektore horietako zifra handiak aurkeztu dira: zenbat agentek osatzen duten mapa, zenbat enplegu sortzen duten eta sektore horien lurraldekokapena. Ikuspegi orokorra da. Ondoren, alderdi hauek aztertu dira: sektore horien industria-dimentsioa eta jasangarritasuna; barne-asimetriak eta sektore-profilak; nazioartekotzea eta, azkenik, enpleguen banaketa genero-ikuspegitik begiratuta.

Txostenak testuinguruan jartzen du banaketaren arloa, kultura-eremuaren barruan eta digitalizatze-prozesuarekin lotuta. Azken helburua, beraz, banaketako eragileen gaineko ikerlan espezifikoa Kulturaren Euskal Behatokiaren eragiketa estatistikoetan sartzeko beharra eta aukera aztertzea da.

Abiapuntu-erroldak lantzeko eta garbitzeko azterlan hau egiteko aurretiko lanari esker, 2018. urtean informazioa lortzeko landa-lana egin ahal izan da. 2019. urtean, hemen aurkezten diren emaitzak aztertu, garbitu eta ustiatu dira.