Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Emakumeek eta gizonek ordaindutako lanari eta ikasketei dedikatutako denbora. EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003

Estatistika ikusi

Izenburua:

Emakumeek eta gizonek ordaindutako lanari eta ikasketei dedikatutako denbora (orduak:minutuak). EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003

Iturria:

Egileak egina EUSTAT, Denbora Aurrekontuen Inkesta, 2003 EAErako eta ALIAGA, Christel; “How is the time of women and men distributed in Europe”, Eurostat, 2006 Europako herrialdeetarako oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Denbora ordutan eta minututan adierazita dago.

Europako herrialdeetako datuak 20 eta 74 urte bitarteko biztanleriari dagozkio, urte desberdinetako inkestetan oinarrituz: Belgika (1998-2000), Alemania (2001-2002), Estonia (1999-2000), Espainia (2002-2003), Frantzia (1998-1999), Italia (2002-2003), Letonia (2003), Lituania (2003), Hungaria (1999-2000), Polonia (2003-2004), Eslovenia (2000-2001), Finlandia (1999-2000), Suedia (2000-2001), Erresuma Batua (2000-2001), Norvegia (2000-2001), Danimarka (2001), Herbehereak (2003).

EAEko datuek, biztanleria osoarenak direnez, beheranzko joera dute Europakoekin alderatuta.

Iruzkina:

Herrialde guztietan gizonek denbora gehiago dedikatzen diete ordaindutako lanari eta ikasketei emakumeek baino.
 
Emakumeek ordaindutako lanari eta ikasketei denbora gehien dedikatzen dieten herrialdeak Letonia eta Lituania dira, eta ondoren Suedia eta Norvegia.

Emakume italiarrak, daniarrak eta belgikarrak dira erregistro baxuenak dituztenak ordaindutako lanari eta prestakuntzari egindako dedikazioan.

Gizonen kasuan Letonia eta Lituaniako errepublika baltikoak dira lehen bi postuetan daudenak, eta ondoren Espainia eta Italia, eta Danimarkan eta Belgikan gizonek denborarik gutxiena eskaintzen diete ordaindutako lanari eta ikasketei.

Sexuen arteko diferentziari dagokionez, alderik handiena Italian eta Espainian gertatzen da, baliorik baxuenak Estonia, Eslovakia, Finlandia eta Suediari dagozkienak izanik.

Europako eta EAEko datuen diferentzia metodologikoek bien arteko konparazioa egitea eragozten dute, izan ere, EAEko denborek, 20 urtetik beherako biztanleria barne hartzerakoan, emaitzak beherantz eraldatzen dituzte, eta horrek ondorio okerrak ekar ditzake.

Adierazlea:

Emakumeek eta gizonek ordaindutako lanari eta ikasketei dedikatutako denbora. EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/06/01
  • Eguneratze-data
    2009/06/16
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Emakumeek eta gizonek ordaindutako lanari eta ikasketei dedikatutako denbora. EAE, Espainia eta Europa. 1998-2003.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.