Txosten honek 2023ko Sormen-industrien Estatistikako emaitzen ikuspegi globala eskaintzen du. Bi urtez behingo eragiketa da, eta Arteen eta Kultura-industrien Estatistikarekin partekatzen ditu helburuak eta metodologia. Bi tresna horiek elkartzeari esker, EAEko KSI multzoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutu daitezke.
2017an hasitako seriearen hirugarren edizio honetan, modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideojokoen sektoreetako 372 agentek 2023an emandako datuak aztertzen dira.
Lehenengo kapituluan, sektore horien zifra handiak aurkezten dira: EAEko sormen-industriak osatzen dituzten eragileen mapa, sortzen dituzten lanpostuak, eta non kokatzen diren. Ikuspegi panoramiko horren ostean, honako hauei buruzko azterketak egiten dira: industria- dimentsioa eta jasangarritasuna, barne-asimetriak eta sektore-profilak, nazioartekotzea, eta, azkenik, genero-ikuspegia. Azken kapitulu hori indartu egin da edizio honetan, hainbat galdera sartuta enpresetan aplikatzen ari diren berdintasun-politikei buruz, aurreko edizioetan emakumeek enpleguan duten presentziari buruz planteatzen ziren galderez gain (emakumeek enpleguan duten presentzia).