Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

KORONABIRUSAK SORTUTAKO KRISIAREN AURREAN GUZTION ARTEAN. Elkartasun sare antolatua

GUZTION ARTEAN ELKARTASUN sare ANTOLATUA da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik. 

Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko: 70 urtetik gorako pertsonei eta beste egoera kalteberean daudenei (azken horiek administrazioak bideratutakoa).

70 urtetik gorakoa bazara edota pertsona kalteberea bazara, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu:

  • Premia biziko hornidurak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta premia biziko beste hornidura batzuk).
  • Zaborra jaisteko.
  • Osasun-txartel Indibidualean agindutako sendagaiak jasotzeko.
  • Zure maskotaz arduratzeko (paseatzera atera, larrialdiko albaitari-arreta).
  • Atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:

  • Adina: 17 urtetik gora eta 65 urtetik behera izatea.
  • Prestasuna: nahikoa datorren hilabetean (gutxienez bi edo hiru ordu, astean bi edo hiru egun), pertsona batek edo, salbuespeneko kasuetan, bik (ez gehiagok) etxe bat zaindu ahal izateko.
  • Osasun-egoera: sukarrik edo arnas sintomarik ez duten pertsonak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna. Esku-hartze bakoitzaren aurretik tenperatura hartze bat egingo da, eta ezingo da 37 gradutik gorakoa izan.
  • Patologia kronikorik gabe: diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immunogutxitzaileekin tratamenduan egotea, etab.
  • Gaikuntza: herritar guztientzako gomendioak irakurtzea eta ikustea, baita etxez etxeko laguntzarako boluntarioentzako jarraibide espezifikoak ere, Osasun Sailak ezarritakoak.
  • Gertutasuna: bere bizilekuak artatutako pertsonen bizilekutik hurbil egon behar du (auzo berean edo ondoko auzoetan, udalerri berekoak edo mugakideak).
  • Erakundearekiko lotura: erakundearekiko etengabeko harremana, haren jarraibideei erantzutea eta ekintza bakoitzaren gauzatzearen berri ematea, eta, hala badagokio, antzemandako egoera edo beharrak jakinaraztea.
  • Boluntariotzaren arloko araudia betetzea eta, bereziki, bermatzea pertsona horiek uneoro erakundeek kontratatutako Erantzukizun Zibileko eta Istripuetako aseguruen estaldura izango dutela. 

LAGUNTZA ESKAINTZEKO:

Laguntza nahi eta eskain dezakeen pertsona bazara, eta parte hartzeko baldintzak betetzen badituzu:

  • deitu 945 22 22 22 telefonora (Gurutze Gorria) edozein unetan (24 ordu).
  • Edo jarri harremanetan Caritasekin (688 662 773)

INFORMAZIO GEHIAGO:

Azken aldaketako data: