Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

KONTZILIAZIORAKO DIRU-LAGUNTZAK, ENPRESENTZAT (EAE)

LAGUNTZA BERRIA!!

LANALDIA MURRIZTEKO PROIEKTU PILOTUEN BIDEZ, INDUSTRIA-ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAN PRODUKTIBITATEA HOBETZEKO LAGUNTZAK.

Besteak beste, lanaldia murrizteko neurriak jasotzen dituzten proiektu pilotuak bultzatzeko laguntzak, sektore publikokoak ez diren eta industria-jarduera bat garatzen duten enpresa txiki eta ertainen sozietateentzat.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 16an amaituko da.

Laguntza hemen eska dezakezu.

AHOLKULARITZA ENPRESA BATEN KONTRATAZIOA FINANTZATZEN LAGUNTZEKO ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZA-LERROA, DIAGNOSTIKOA ETA KONTZILIAZIO-PLANA EGITEKO

Uztailaren 19an, EHAAn laguntza-lerro berri bat argitaratu zen, erakunde pribatuek kontziliazio erantzukidea beren erakundeetan txertatzeko urratsak egin ditzaten.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzak kudeatzen du ildoa, eta 392.000 euroko aurrekontua du.

Laguntza horrek baterako finantzaketa eskaintzen die 10 eta 250 pertsona arteko plantillak dituzten erakundeei, baldin eta aholkularitza-enpresa bat kontratatzen badute EAEko establezimenduetako batean kontziliazioari buruzko diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko.

Aholkularitza-enpresaren zerbitzuen fakturaren % 70era arteko diru-laguntza emango da xede horretarako, 10.000 € gehienez ere.


Eskaerak aurkezteko epea: ITXITA

INFORMAZIO GEHIAGO (PDF, 713 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Agindua hemen kontsulta dezakezu

Laguntza hemen eska dezakezu



SEME-ALABAK, MENDEKO SENIDEAK EDO OSASUN-EGOERA OSO LARRIAN DAUDEN SENITARTEKOAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA HARTU EDO LANALDIA MURRIZTU DUEN LANGILE BAT ORDEZKATZEN DUTEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA-LERROA

Diru-laguntza lerro hori Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasota dago. Dekretu horrek bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko zenbait laguntza-ildo arautzen ditu.

Eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dagoen langilea ordezkatzen duen kontratatutako langilea Gizarte Segurantzan kotizatzean datza laguntza.

Kudeatzailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Laguntza hau eskuratzeko baldintzak esteka honetan sartu:

https://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2020/lanbide_bateragarri/