Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Beste obra batzuetan hondeatutako material naturalak balorizatuz egin nahi den betelaneko operazio edo obra egiteko jakinarazpenak

Deskribapena


APM/1007/2017 Aginduaren xedea hauxe da: hondakinen kudeatzailearen baimena eskatzeko betebeharretik salbuestea gauzatzen ari diren betelanetan eta obretan beste obra batzuetan jatorria duten lur eta arroka naturalak erabili nahi dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

Horretarako, baldintza batzuk ezartzen dira, hondeatutako material naturalen balorizatzaileek, ekoizleek eta hasierako jabeek eta materialek berek bete beharrekoak.

Baldintza horiek betetzen ez badira, balorizatzaileek ezin izango dute baimenaren salbuespena baliatu, eta beste obra batzuetan jatorria duten hondeatutako material naturalen balorizaziorako beharrezkoa izango litzateke hondakinak kudeatzeko baimena eskuratzea.

Agindu hori baliatzeak ez du eskatzailea salbuesten aplikatzekoak izan litezkeen sektoreko araudien arabera eska dakizkiokeen gainerako betekizun eta izapide administratiboak betetzetik.

PROZEDURAK

Balorizatzaileen betebeharrak bi prozedura erabilita bideratuko dira:

  • BALORIZAZIO-LANA HASI AURREKO BALORIZAZIO-KOMUNIKAZIOA. Balorizatzaileak aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar du beste obra batzuetan hondeatutako material naturalak balorizatuz egin nahi den betelaneko operazio edo obra bakoitza hasi aurretik, honako dokumentazio hau erantsita:
    • I. eranskineko inprimakia
    • Obraren kokalekuaren irudiaren dokumentua, Geoeuskadirena, lurzoruen geruza erakusten duena.
    • Balorizazioa erabiliko den obraren autorizazio, baimen edo lizentziaren kopia.
    • Ekoizleak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena (IIIA eranskina)
    • Jatorrizko obraren kokalekuaren irudiaren dokumentua, Geoeuskadirena, lurzoruen geruza erakusten duena.
    • Materialak balorizatu aurretik beharrezkoa bada behin-behinean biltegiratzea, informazio hau aurkeztu beharko dute: amaierako obran behin-behinean biltegiratzearen erantzukizunpeko adierazpena (IIIB eranskina)
  • MATERIAL NATURALAK BALORIZATZEAREN JARRAIPENA ETA AMAIERA. Balorizatzaileak honako hauen inguruko informazioa eta dokumentazioa emateko betebeharra du. Agiri emate bakoitzeko alta emango zaio prozedura bati, eta balorizazio-jarduera
    hasi aurreko komunikazioarekin lotuko da kasu guztietan. Jadanik entregatutako dokumentua eransteko aukera baliatuko da espedienteak lotzeko.
    • Ekoizle berri bakoitzeko, eta jatorri bakoitzeko hondakinak jaso aurretik, hasierako ekoizleak emandako informazio hau aurkeztu beharko dute:
      • Ekoizleak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena (IIIA eranskina)
      • Jatorrizko obraren kokalekuaren irudiaren dokumentua, Geoeuskadirena, lurzoruen geruza erakusten duena. 
      • Jatorri bakoitzeko material guztiak jasotzen direnean, balorizatutako materialen laburpena (II. eranskina)
    • Materialak balorizatu aurretik beharrezkoa bada behin-behinean biltegiratzea, informazio hau aurkeztu beharko dute:
      • Amaierako obran behin-behinean biltegiratzearen erantzukizunpeko adierazpena (IIIB eranskina)
    • Balorizazio-lanak amaitu eta hilabeteko epean, beranduenez ere, informazio hau aurkeztu beharko dute:
      • Materialen balorizazio-jardueraren laburpena (II. eranskina)

 BESTELAKO LEGEZKO BETEBEHARRAK

Hondakinen eta kutsatutako lurzoruen Legearekin (uztailaren 28ko 22/2011) eta Estatuko lurraldearen barneko hondakinen lekualdaketa arautzen duen Errege Dekretuarekin (martxoaren 13ko 180/2015) lotutakoak:

  • Jatorrizko obratik amaierakora materialak lekualdatzean, legez hondakin ez-arriskutsuak direnez, Estatuko lurraldearen barneko hondakinen lekualdaketa arautzen duen Errege Dekretua (martxoaren 13ko 180/2015) bete beharko da. Zehazkiago, jatorrizko obran ezinbestekoa den tratamendu-kontratua sinatuko da, lekualdaketa guztietan identifikazio-dokumentua erabiliko da, edo Araudi horren I. eranskineko informazioa jasotzen duen horren ordezko dokumentua eta, azkenik, hondakinaren igorleak, garraiolariak eta hartzaileak eguneratuta izan beharko dute artxibo kronologikoa.
  • Aurreko atalean aipatutako dokumentazio guztia agintaritza eskudunen esku mantenduko da hiru urtez.
  • Hondeatutako lurzoruen eta material arriskutsuen ekoizleak edo hasierako jabeak urtean hondakin ez-arriskutsu horien (EHZ 17 05 04) 1.000 tona baino gehiago sortzen baditu, hondakin ez-arriskutsuaren ekoizlearen komunikazioa aurkeztu beharko du EAEko ingurumen-organoan.

 

Nori dago zuzenduta


Hondeatutako material naturalen balorizazio-lanak egiten dituzten erakundeak edo enpresak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Aurretiazko komunikazioa: 0119102
  • Jarraipena eta amaiera: 0119103

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk