Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

IRATI: ESEP eta erabilera planak kudeatzeko aplikazio informatikoa

Iratiren helburu nagusia da euskararen erabilera handitzea, bai erakunde barruan eta baita gizarteko gainerako esparru orotan ere.

Iratik aukera ematen du ESEP, eta horren barruan, Administrazioko langileen zein erakundearen erabilera planak era erraz, argi eta malguan diseinatu eta, ondoren, haien jarraipena egiteko.

Irati EAEko herri-administrazio guztien eskura jarriko da, eta ezberdintasunean batasuna emango die: euskararen normalizazioan batera jardutearen aukera.

Iratik plan baten atal guztiak hartzen ditu bere baitan: hasi diagnostikotik eta ekintzetaraino; nolanahi ere, diseinu teorikotik haratago doa, eta guztiz baliagarria da eguneroko ekintzen nondik norakoa jarraitzeko; azken batean, plan bat zerbait bizia da eta aldian behin moldatu beharrekoa, hautatutako helburuak bete daitezen.

IRATI erabili ahal izateko lehenik et abehin, altan eman beharko da (Alta emateko fitxa (pdf, 27 Kb)) Irati tresna malgua izan dadin ahalegindu gara, eta erabilpen asko eman dakizkioke, nahi edo beharren arabera.   

EBPN diseinatu, kudeatu eta jarraitu: bi abiapuntu eskainiko dizkizu: datu bilketa edota zuzenean plan estrategikoa.

2. Erakundeko erabilera plana diseinatu. Bi plano eskainiko dizkizu horretarako:

  • Erakundearen mailan egitea: horretarako ere bi abiapuntu izango dituzu: datu bilketa edo plan estrategikoa.
  • Erakundearen mailan egin ostean, planean sartu den langile bakoitzaren mikroplana egitea. Horretarako, ezinbesteko izango da lehendabizi langile horien datu bilketa egitea, ondoren, datu bilketa hori plan estrategiko bati lotuko zaio, eta, jarraian, urteroko kudeaketa planean nortzuk sartu erabakiko duzu.

3. Erakundeko datu bilketa egiteko ere erabil dezakezu. Badakizu erabilera planak bost urteko plangintzaldietan gauzatzen direla (86/1997 Dekretuaren 5. art.) eta plangintzaldi bakoitzaren 3. urtean eta 5. urtean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak txostena egin eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu beharra daukala azalduz nola doan aurrera euskararen  normalizazioa herri administrazioetan (dekretu bereko 6. art.); hori horrela, txosten hori gauzatzeko herri administrazioei inkesta bat egingo zaie, eta inkesta hori Iratik eskaintzen dizun datu bilketa osatuz eginda edukiko duzu hein handi batean.

ESEPen araberako plan estrategikoak eta kudeaketa planak IRATIn txertatzeko jarraibideak honako dokumentuan daude:

Horrez gain IRATI osorako jarraibideak ere eskuragarri daude honako esteka honetan: