Irakaskuntzen antolamendua. Araubide Orokorreko Irakaskuntzak. Unibertsitateaz Kanpoko Irakaskuntzak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ondokoa. Batxilergoa
Batxilergoa Bigarren Hezkuntzako azken etapa da, bi urteko iraupenarekin. Horretarako, beharrezkoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua (DBH) izatea. Etapa hori arrakastaz amaitzean, batxiler-titulua lortzen da, unibertsitatera edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko aukera ematen duena.
Helburuak:
Batxilergoaren helburua da:
- Ikasleen heldutasun intelektuala eta pertsonala erraztuko duen prestakuntza orokorra ematea, pertsona arduratsu eta kritiko gisa jarduteko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak emanez.
- Ezagutza-oinarri sendoa eskaintzea, ikasleek etorkizunean egin nahi dituzten goi-mailako ikasketetarako edo ikasketa profesionaletarako abiapuntu izan dadin.
- Ikasleen interesak, gaitasunak eta itxaropenak prestakuntza-ibilbide egokienera bideratzea.
Batxilergoko modalitateak
Batxilergoa lau modalitatetan antolatzen da, ikasle bakoitzaren interesen eta etorkizuneko aukeren arabera ikasketak bideratzeko:
- Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoa.
- Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa.
- Batxilergo teknologikoa.
- Arte Batxilergoa.
Gaien egitura/prestakuntza-ibilbidea:
Batxilergoko ikasgaiak hiru multzotan antolatzen dira:
- Ikasgai komunak: ikasle guztiek ikasitakoak, aukeratutako modalitatea edozein dela ere.
- Modalitateko ikasgaiak: modalitate bakoitzerako espezifikoak, ondorengo ikasketetara bideratuak.
- Aukerako ikasgaiak: prestakuntza ikasle bakoitzaren interesen arabera osatzeko aukera ematen dute.
Batxilergoa ematen duten ikastetxeen zerrenda kontsulta dezakezu esteka honetan: Zentroen bilatzailea - ikasgunea
NAZIOARTEKO BATXILERGOA (Diplomaren programa):
Nazioarteko Batxilergoko Diplomaren Programa (IB) bi urteko prestakuntza-ibilbidea da, eta Batxilergo ofizialarekin batera ematen da Euskadin, baimendutako ikastetxe publiko jakin batzuetan.
Programa hori gainditzen duten ikasleek titulazio bikoitza lortzen dute: batxiler-titulu ofiziala eta IBren diploma. Titulazio bikoitz horrek, nazioartean aitortua, munduko unibertsitate ospetsuenetara sartzea errazten du.
Baimendutako ikastetxe publikoak — 2026-2027 ikasturtea
• Miguel de Unamuno BHI — Araba
• Botikazar BHI — Bizkaia
• Urritxe BHI — Bizkaia
- Ebazpena . Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Hezkuntza Sailaren titulartasun publikoko lau ikastetxe hautatzeko deialdia egiten duena, 2026-2027 ikasturterako Nazioarteko Batxilergoko Diplomaren Programa ezarri eta garatzeko (EHHA, 2024-11-08)
- Ebazpena . Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Nazioarteko Batxilergoko Programa titulartasun publikoko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko lau ikastetxetan ezartzeko 2026/2027 ikasturterako.