Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Zer egin dezaket nire hondakinekin?

Non uzten da?

Materia organikoko gaikako bilketaren edukiontzietan.

Zer utz daiteke?

  • janari-hondarrak 
  • etxeko hondakin organikoak

Zer EZ?

  • plastikozko, paperezko eta beirazko ontziak, potoak eta tetrabrikak
  • obretako zaborrak
  • etxeko tresna txikiak
  • botikak eta erradiografiak
  • pneumatikoak
  • pilak eta metagailuak
  • olioak ...

Zeintzuk dira bilaketaren arduradunak?

Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Konposta ekoitzi edo biogasa ekoitzi.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Zabortegien bidezko kudeaketa murriztu.

Dana dala, EAEko zabortegi kontrolatu nagusiek bertan pilatzen den materia organikoaren fermentazio naturalak sorturiko biogasa jasotzeko sistema dute; askotan, biogas horren energia potentziala balorizatu egiten da elektrizitatea sortzen duten gas-motorren bidez, eta gero argindar-sareari saltzen zaio.

Non uzten da?

  • Edukiontzi urdinetan.
  • Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

  • egunkariak eta aldizkariak
  • inprimaturiko propaganda
  • kartoizko ontziak: gaileta-kaxak, kartoizko arrautza-ontzi tolestuak ...
  • paper-zorroak

Zer EZ?

  • tetrabrikak
  • haur-oihalak
  • paper plastifikatuak, ezkoztatuak edo metalizatuak

Zeintzuk dira bilaketaren arduradunak?

Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Jasotako papera eta kartoia sailkapen-instalazioetara bidaltzen dira; han, materialen arabera bereizten dira, gero paperaren industrian kontsumitu eta birziklatzeko.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

  • Dibisak aurrezten dira paper-produktuen inportazioa murriztean, egurra, paper-pasta, fabrikatutako papera eta kartoia fabrikatzeko paper-ebakinak inportatzen baititugu.

  • Energia aurrezten da. Paper zaharretik paper birziklatua fabrikatzeko energia gutxiago kontsumitzen da; alde batetik, dirua aurrezten da eta, bestetik, baliabideak ere aurreztu egiten dira. Horren ondorioz, atmosfera gutxiago poluitzen da.

  • Ingurugiroarentzako onurak:

    • Baso-masak: Paperaren industriarako egur-eskaerak alde batetik deforestazioa bultzatu du eta, bestetik, bizkor hazten diren espezieen (pinua, eukaliptoa) monolaborantzaren aldeko presioa egiten du, espezie autoktonoen kaltetan. Horren ondorioz, lurzoruak pobretu egiten dira eta flora eta faunaren dibertsitate espezifikoa murriztu egiten da.

    • Uraren eta airearen poluzioa: Paper zaharra lehengai gisa erabiltzeak poluzio-mailak murriztu egiten ditu. Ur gutxiago kontsumitzen da eta produzitutako uraren karga poluitzailea ere txikiagoa da (OEB eta y materia esekia). Halaber, airea ere gutxiago poluitzen da, ez baita sufrearen konposaturik produzitzen: SO2, sulfuroak eta merkaptanoak. Konposatu horiek dira papergintzako industriek sortzen dituzten usain txar gehienen sorburu.

    • Hondakin solidoak: Paper birziklatuak fabrikatzean hondakin gutxiago sortzen dira. Horrez gain, erabat paper birziklatua erabiliko balitz paperaren bilketa selektiboa izugarri garatuko litzateke. Horrek zabortegietara iristen diren hondakinen bolumena nabarmen txikituko luke, eta hondakin horiek kudeatzea askoz ere errazagoa izango litzateke.

    • Ur-kontsumoa: Paper birziklatua erabiliz gero, pasta fabrikatzeko kontsumitzen den uraren % 61 gutxiago erabiliko litzateke, OEB5 % 55 murriztuko litzateke, atmosfera egiten diren igorpenak % 73, eta prozesuan sortzen diren hondakin solidoak % 39.

Non uzten dira?

  • Edukiontzi horietan.
  • Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

Puntu berdea duten metalezko eta plastikozko ontzi guztiak eta tetrabrikak; ikur horrek Ecoembesen Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratukoa dela adierazten du. Puntu Berdeak ontzietan logotipo hori duten enpresek merkaturatzen dituzten produktuen ontzien hondakinak berreskuratzeko betebeharrak betetzen dituztela adierazten du, hondakin horiek birziklatu eta balorizatzeko.

  • tetrabrikak: esnea, ardoa, zukuak, ... 
  • potoak: edariak, kontserbak 
  • Metalezko estalkiak 
  • plastikozko botilak: ur-botilak, freskagarriak, olioa, lixiba, garbigarriak, leungarriak, detergenteak, gela, xanpua, ... 
  • jogurten ontziak 
  • supermerkatuetako plastikozko poltsak ... 
  • poliexpanezko erretiluak

Zer EZ?

  • plastikozko jostailuak
  • plastikozko lanabesak: sukaldeko tresnak, ontziak, biberoiak, fruta-kaxak 
  • potoak ez diren metalezko objektuak

Zeintzuk dira bilaketaren arduradunak?

Toki erakundeek eta ontziratzaileek, kudeaketa-sistema integral baten bidez, elkarrekin lan egiten dute edukiontzi horietan utzitako ontzi arinak bildu eta kudeatzen.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-sistema integralei baimena ematen die, eta haiekin batera, tokiko erakundeek onartu dituzten hitzarmenak izenpetzen ditu.

Edukiontzi horiko ontzientzat, Ecoembes da baimendutako Kudeaketa-sistema Integratua, eta erakunde horrekin sinatu da Hitzarmena.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Selektiboki bildutako hondakinak hurbilen dagoen ontziak sailkatzeko instalaziora bidaltzen dira; han materialen arabera bereizten dira, gero enpresa birziklatzaileei bidaltzeko.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Plastikoa nahiko arazo larria da, material horrek luzaroan irauten baitu naturan. Gainera, bizkor erabili eta ondoren zaborretara botatzen ditugun objektuekin ere asko irauten duten plastikozko ontziak erabiltzen ditugu. Gaur egun plastiko birziklatuz hodiak eta edukiontziak egiten dira.

Aluminiozko potoekin berriro ere aluminioa egiten da eta, ondoren, poto berriak. Horrela bauxita-ustiapena murriztu egiten da, mineral horretatik ateratzen baita aluminioaren osagai nagusia. Ondorioz, prozesuko energia-kontsumoa eta poluzioa % 95 murrizten da.

Altzairuzko potoak altzairutegietan kontsumitzen dira beste jatorriko txatarrarekin batera, altzairua produzitzeko.

Tetrabrikak instalazio batera bidaltzen dira, eta bertan tetrabriketan dagoen kartoiaren % 100 berreskuratzen da, zelulosazko produktuak fabrikatzeko.

Non uzten dira?

  • Edukiontzi berdeetan.
  • Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

Puntu berdea duten beirazko ontzi guztiak; ikur horrek Ecovidrioren Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratukoa dela adierazten du. Puntu Berdeak ontzietan logotipo hori duten enpresek merkaturatzen dituzten produktuen ontzien hondakinak berreskuratzeko betebeharrak betetzen dituztela adierazten du, hondakin horiek birziklatu eta balorizatzeko.

  • edozein koloreko beirazko botilak (zuriak, berdeak, arreak) 
  • kontserba-flaskoak
  • kosmetika eta lurringintzako flaskoak

Zer EZ?

  • ispiluak 
  • ateetako, leihoetako eta autoetako kristalak eta beirak 
  • bonbillak eta fluoreszenteak 
  • beirazko tresnak: edalontziak, kopak, txarroak, irudiak, ...

Zeintzuk dira bilaketaren arduradunak?

Toki erakundeek eta ontziratzaileek, kudeaketa-sistema integral baten bidez, elkarrekin lan egiten dute edukiontzi horietan utzitako ontzi arinak bildu eta kudeatzen.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-sistema integralei baimena ematen die, eta haiekin batera, tokiko erakundeek onartu dituzten hitzarmenak izenpetzen ditu.

Edukiontzi berdeko ontzientzat, Ecovidrio da baimendutako Kudeaketa-sistema Integratua, eta enpresa horrekin sinatu da Hitzarmena.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Tratamenduko instalazioetan beira zikina garbitu, xehatu eta material desegokietatik nahiz beste hondakin baztergarrietatik bereizi egiten da, eta ontzi-fabriketan birziklatzeko azken prozesua egiteko egokitu egiten da. Fabrika horiek arduratzen dira kiskalkina lortzeaz (berreskuratutako beira, purua, garbia eta xehatua). Birziklatze-prozesua burutzeko, kiskalkina urtu egiten da eta ontziak fabrikatzen dira.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Beira ez da inoiz degradatzen. Hain da gogorra, K. a. 2000. urteko beirazko tresnak aurkitu dira. Naturan 4.000 urte beharko lituzte higaduraren eta eragile kimikoen ondorioz desintegratzeko, mikroorganismoek ezin baitute suntsitu.

Baliabide natural urriak kontserbatzea premiazkoa da, eta beira birziklatuz energia eta lehengaiak aurrezten dira (nagusiki silizea eta soda karbonatoa); aldi berean, zaborren tratamenduko kostuak murriztu egiten dira. Beira birziklatuak tenperatura handiagoa behar du urtzeko eta, horregatik, botila berriak fabrikatzeko prozesuan lehengaiak erabiltzea ekiditen da eta erregai gutxiago xahutzen da.

Beira birziklatuz 1,2 kg lehengai aurrezten dira birziklatutako kilogramo bakoitzeko, eta birziklatutako tona bakoitzeko 0,13 TEP (toneladas equivalentes de petróleo).

Non uzten dira?

  • Pilak sortze-puntuetan (supermerkatuetan, etxeko tresnen dendetan, bitxi-dendetan, erloju-dendetan, argazki-dendetan) jarritako edukiontzietan edo kalean jarritako berariazko edukiontzietan era bereizian utz daitezke (pila handiak eta botoi-itxurako pilak).
  • Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

  • botoi itxurako pilak
  • pila prismatikoak
  • metagailuak

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Berariazko bilketa-zerbitzuak jasotzen ditu, eta pila handiak Walz labe batean tratatzen dira, Zn eta Cd berreskuratzeko. Labe hori erabiltzeko arrazoia da inguruan ez dagoela altzairugintza-sektore garrantzitsurik, eta instalazio honetan altzairugintzako hautsen Zn eta Pb berrekuratzen dira.

Botoi itxurako pilak berariazko instalazio batzuetan tratatzen dira, eta bertan pilen Hg, A eta Fe berreskuratzen dira.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Pilek sorturiko poluzioaren arazo nagusia kontrolik gabe ezabatzea da, osatzen dituzten metalak askatzen baitira: merkurioa, kadmioa eta beruna. Euskal Autonomia Erkidegoan urtero pila handien 74 Tm sortzen dira eta botoi-itxurako pilen 187 kg.

Non uzten dira?

Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

  • obretako zaborrak
  • lurra
  • errautsak

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Zabortegi kontrolatuetara eramaten da edo tratamendu planta berezietan balorizatzen dira, hala nola Bizkaiko Txintxor Berziklategia, AB -BTB- Sozietateak kudeatutakoa.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Kontrolik gabeko isurketak eragozten dira.

Non uzten dira?

Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

Era guztietako metagailuak eta bateriak.

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Bateriak garbigunetik enpresa erreziklatzailera eramaten dira, bertan horiek txikitzeko. Ondoren, bateria horien osagaiak banandu egiten dira:

  • Azidoak neutralizatu egiten dira, horiek berriro erabiltzea ezinezkoa baita.
  • Plastikoak txikitu eta berriro erabiltzen dira.
  • Anodoa eta katodoa galdategira eramaten dira, beruna berreskuratzeko.
  • Bateria berriak egiten dira, horiek gero merkaturatzeko.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Materialak berriro erabiltzen dira, eta horrek fabrikazio-prozesuan lehengaiak eta energia aurrezteko aukera ematen du. Zabortegietan uzten diren hondakinen eta lurzorua nahiz ura izugarri poluitzen dituzten substantzien bolumena murriztu egiten da; esate baterako, metalak eta azidoak.

Non uzten da?

Legeak debekatu egiten die herritar eta erakundeei lurzoru, ur edo estolderiatan olioa jaurtitzea, bai eta aldez aurretik jakinarazi gabe erretzea ere.

Autoaren olioa aldatzeko, erabilitako olioa jaso eta birziklatzeko kanpainan parte hartzen duten tailerretan egitea gomendatzen da.

Olioa zuk zeuk aldatzen baduzu, gune hauetan utz dezakezu:

  • Garbiguneetan.
  • Zenbait hipermerkatuk olioentzako edukiontzi bereziak izaten dituzte

Zer utz daiteke?

  • edozein ibilgailu-motatan erabilitako olioak

Zer ez?

  • ez nahastu jatorri begetaleko frijitzeko olioekin: oliba-olioa, ekilore-olioa, etab.

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Hondakin honen partida guztiak beren garraiobidean aurkeztu behar dira OLEAZen Zamudioko instalazioetan, kontrol analitikoa eta administratiboa egiteko.

Tramite hori igaro ondoren, Zamudion (Bizkaian) dagoen SOGECAR, S.A. enpresara bidaltzen dira, eta han olioa bereizi egiten da aprobetxamendua eragozten duten elementuetatik, adibidez: ura, sedimentuak, metal astunak, etab.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Erabilgarri dirauen artean, ibilgailuetako olioak hainbat metal astun, kloroa eta bestelako substantziak hartzen ditu, eta substantzia horiek behar bezala tratatzen ez badira, ingurugiroari eta ekosistemei kalte handia egiten diete.

Lurrera litro bat olio jaurtitzen badugu, lurzorua poluitzeaz gain, elementu toxikoak akuiferoetara iritsiko dira.

Non uzten dira?

Zenbait udal eta mankomunitatek ibilgailu bereziak dauzkate etxeko erabilitako landare-olioen bilketa egiteko (Galdetu udaletxean).

Horrez gain, etxeko olioa gune hauetan utz dezakezu:

  • Garbiguneetan.
  • Zenbait hipermerkatuk olioentzako edukiontzi bereziak izaten dituzte.

Zer utz daiteke?

  • Janariak frijitzeko olioaren hondakinak.

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Gantzak lortzeko lehengai gisa edo erregai gisa erabiltzen da.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Hondakin hau behar bezala tratatuko ez balitz, saneamendu-sarera edo zabortegira joango litzateke, eta horrek eraginpeko ekosistemei kalte egingo lieke.

Non uzten dira?

  • Garbiguneetan.
  • Udalen bilketa zerbitzuetan (kontsultatu zure udaletxean)
  • Dendetan. 

Zer utz daiteke?

Hondakin elektriko eta elektronikoen bilketa selektiboa adierazten duen ikurra edukiontzi marratua da.

  • Elektrotresna handiak: Hozkailuak, Izozkailuak, Ikuzleak, Lehorgailuak, Ontzi-garbigailuak, Sukaldeak, Berogailu elektrikoak, Bero-plaka elektrikoak, Mikrouhin-labeak, Berokuntza elektrikoa, Erradiadore, ohe, jezartzeko altzairu elektrikoak,  Haizagailu elektrikoak, Aire-girogailu elektrikoak.
  • Elektrotresna txikiak: Xurgagailuak, Moketa-garbigailuak, Lisaburdinak, Txigorgailuak, Frijigailuak, Kafe-errotak, kafe-makinak eta ontziak eta paketeak zabaldu edo zigilatzeko aparailuak, Aizto elektrikoak, Ilea ebakitzeko aparailuak, Ilea lehortzeko aparailuak, hortzak garbitzeko aparailauk, bizarra mozteko makinak, Masajerako eta gorputza zaintzeko aparailuak, Erlojuak, Balantzak.
  • Informatika eta telekomunikazio ekipoak: Ordenagailu personalak eta eramangarriak (unitate zentrala, sagua, pantaila eta teklatua barne), Inprimagailuak, Kopiagailuak, Idazteko makinak elektriko edo elektronikoak, Mahaiko edo sakeleko kalkulagailuak, Fax terminalak, Telefonoak, Erantzungailu automatikoak.
  • Kontsumo-gailu elektronikoak: Irratiak, Telebistak, Bideokamarak, Bideoak, Goi-fidalitateko kateak, Soinu-anplifikadoreak, Musika-tresnak.
  • Argiak: Lanpara fluoreszenteak, Intentsitate handiko deskarga-lanparak, Presio gutxiko sodiozko lanparak.
  • Erreminta elektriko edo elektronikoak: Zulatzaileak, Zerrak, Josteko makinak, Torneatu, xehatu, hareaztatu, leundu, zerratu, ebaki, zizailatu, zulatu, ziztatu, tolesteko erremintak, errematzatu, iltzatu edo torlojutzeko erremintak edo errematxeak, iltzak edo torlujuak ateratzeko edo antzeko zeratakoetan erabiltzen direnak, Soldatzeko erremintak, Ihinztatu, barreiatu, zabaldu edo beste tratamendu batzuk substantzia likido edo gaseosoak beste baliadide batzuz aplikatzeko erremintak, Zelaia mozteko erremintak edo beste lorategiko lan batzutarako erabiltzen direnak.
  • Jostailuak eta kirol edo aisialdirako ekipoak: Tren elektrikoak edo pista elektrikoko autoak, Eskuko konsolak, Bideojokoak, Txirrindularitza, urpekaritza, korrika, arraunketa, etab. egiteko ordenagailuak. Osagai elektriko edo elektronikoak dauzkan kirol-tresneria, Txanpon-makinak.
  • Zaindu edo kontrolatzeko tresnak: Ke-detektagailua, Berokuntza-erreguladorak, Termostatoak, Neurtu, pisatu edo doitzeko gailuak.
  • Makina sailtzaileak: edari beroak, botilak edo latak, produktu solidoak, dirua ematekoak.

Zeintzuk dira bilaketaren arduradunak?

Tresna elektriko eta elektronikoen produktoreek beren produktuen kudeaketa egokiaz arduratu behar dute hauek hondakin bihurtzen direnean eta beharrezko neurriak hartu behar dituzte hondakin hauek bildu eta birziklatzeko.

Legeak ezarritako bi sistemetako bat aukeratu ahal dute horretarako, produktorearen ardurarako sistema indibiduala edo kolektiboa.

Euskal Autonomia Erkidegoan baimenduta dauden Kudeaketa Sistema Integratuak honako hauek dira:

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Elementu edo produktu arriskutsuak dituzten osagaiak bereizten dira; osagai horien berariazko tratamendua kudeatzaile baimendunen bidez egiten da. Materialak poluitzailea izateari utzi dionean tratamenduko prozesu mekanikoak aplikatzen zaizkio, metalezko osagaiak berreskuratu eta zirkuitu ekonomikora itzultzeko aukera ematen dutenak, esate baterako, burdina, kobrea, zinka, beruna, metal preziatuak eta plastikoak.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Aparatu hauek barruan hainbat elementu arriskutsu dituzte: era guztietako bakterioak, merkuriozko tramankuluak, PCBzko kondentsadoreak, olioak, lanpara fluoreszenteak, izpi katodikoen hodien kanoi edo getter-ak, etab. Horrela, zuzenean ingurugirora isurtzea ekiditen da, eta kudeatzaile baimendunek behar bezala kudeatzea lortzen da.

Ondorioz, etekin ekonomikoak lortzen dira, ziklo ekonomikora hainbat material eta metal itzultzen baitira, esate baterako: beira, plastikoak, altzairua, kobrea, aluminioa, zinka, metal preziatuak, etab. Horrela baliabide natural berriztaezinak gordetzen laguntzen da, eta energia alferrik galtzea eragozten da.

Non uzten dira?

  • Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

Diska optikoak, edozein taxuretan, CD edo DVD.

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Edukiontzietan utzitako CD eta DVD zaharrak birziklapen enpresetara (Cederika enpresen elkartea –Sarbide, Haizelan eta Recycling Plast-) eramaten dira. Han, hurrengo prozesuetan zehar bideratzen dira:

  1. Birrintzaile batean txikitzen dira.
  2. Behin birrinduta, materiala garbitu egiten da, tinta eta etiketen hondarrak kentzeko.
  3. Ondoren, siloetan sartzen da bertan lehortzeko.
  4. Behin lehortuta, extrusio makinetara eramaten da berriro prozesatzeko. Horretarako materiala bere urtze tenperatura lortu arte berotzen da.
  5. Urtutako materiala dilizta tamainako zati txikietan moztu ondoren hoztu egiten da galaustea izeneko prozesuan. 
  6. Galautsa zakuetan biltzeko makinetan ontziratzen da, lehengai moduan erabiliko duten enpresetara bidaltzeko. Material birziklatu hau produktu desberdinak sortzeko erabiliko da (inprimagailu, ordenadore eta urrutiko aginteetarako karkasak, alarma kutxak ... ) Automozio sektorean ere erabiltzen da, adibidez ateen eskuturretan, barneko mekanismoetako piezetan edo atzeranzko ispilu karkasetan.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Produktu honen 99%a polikarbonatoa da. Polikarbonatoaren berreskurapena balio handiko lehengai iturri bat eskeintzen du. Materialak berriro erabiltzen dira, eta horrek fabrikazio-prozesuan lehengaiak eta energia aurrezteko aukera ematen du. Zabortegietan uzten diren hondakinen bolumena murriztu egiten da.

Non uzten dira?

  • Zenbait udalek jasotzen dituzte
  • GKEak, elkarteak, parrokiak, ... 

Zer utz daiteke?

  • erabilitako arropa
  • oihal eta ehunen zatiak
  • zapatak

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Berrerabili egiten da.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Zabortegietan uzten diren hondakinen bolumena murriztu egiten da eta fabrikazioan aurreztu egiten da; prozesu horrek poluzio handia sortzen du.

Non uzten dira?

Hondakin hauek anbulatorioetan nahiz botiketan uzten dira, horretarako jarritako edukiontzietan, eta gero berariazko bilketa-zerbitzu batek jasotzen ditu (SIGRE).

Zer utz daiteke?

  • iraungitako botikak
  • behar ez dituzun botikak
  • botiken kutxak
  • ontzi hutsik, botikaken blisterrak, flaskoak edo kutxak

Zer EZ?

  • orratzak
  • termometraok
  • erradiografiak
  • gasak
  • produktu kimokoak
  • pilak

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Botikak sailkatu ondoren, honela kudeatzen dira:

  • beira, plastiko eta kartoizko ontziak birziklatu egiten dira
  • gainerakoak erre egiten dira osasun-hondakinekin batera

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Botikak SIGRE puntuan uztea oso inportantea da, bi arrazoirengatik: ingurumena eta osasuna.

Ingurumenari dagokionez, ontzi hutsik edo hondarrekin zaborontzira edo hustubidetik ez badituzu botatzen, ingurumenarekiko kalteak saihesten dituzulako.

Osasunari dagokionez, iraungitako botikak edo aspilditik erabiltzen ez dituzunak etxetik kentzen badituzu, kontsumoak eratorritako istripuak, kontrolik gabeko automedikazioa saihesten dituzulako eta aldi berean, botikaren erabilera arduratsua bultzatzen duzulako.

Non uzten dira?

  • Anbulatorio eta farmazietan.

Zer utz daiteke?

  • balio gabeko erradiografiak

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Mugarik Gabeko Farmazialariak GKEak bilketa-kanpaina egiten du. Erradiografiek zilar-gatza dute eta, era ez-poluitzailean birziklatuz gero, erauzi eta merkatuan sal daitezke, prezio ofizialean. Lorturiko diruarekin laguntza humanitarioko hainbat proiektu egiten dituzte.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Erradiografietako zilar-gatzek lurzorua nahiz urak poluitzeko ahalmen handia dute eta, berreskuratzen ez badira, zabortegietan pilatzen dira eta bere balio ekonomikoa galdu egiten da.

Non uzten dira?

  • Erabiltzaileek pneumatikoak aldatzeko lokaletan, autoak desegiteko tokietan, bulkanizatuak egiten diren tokietan eta tailerretan uzten dituzte, eta han pneumatikoak jasotzeko berariazko zerbitzuak biltzen ditu.
  • Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

Erabilitako pneumatikoak.

Zeintzuk dira bilaketaren arduradunak?

Erabilitako pneumatikoen produktoreek beren produktuen kudeaketa egokiaz arduratu behar dute hauek hondakin bihurtzen direnean eta beharrezko neurriak hartu behar dituzte hondakin hauek bildu eta birziklatzeko.

Legeak ezarritako bi sistemetako bat aukeratu ahal dute horretarako, produktorearen ardurarako sistema indibiduala edo kolektiboa.

Euskal Autonomia Erkidegoan baimenduta dauden Kudeaketa Sistema Integratuak honako hauek dira:

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

  • berriz kautxuztatu, berriro erabiltzeko
  • erregai alternatibo gisa erabili
  • errepideetako goma-asfaltoa produzitu
  • goma birziklatuko bigarren mailako materialak lortzeko txikitu, esate baterako: oinetako-zoruak, alfonbra txikiak, atletismoko pistak eta haurrek jolasteko guneak, etab.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Pneumatikoek konposizio konplexua dute; oinarria kautxua duten arren, hainbat konposatu gehitzen zaie: kearen kolore beltza, altzairuzko kableak eta ehungintzako materiak. Hondakin horiek, pilatuta edo, are okerrago, kontrolik gabeko isurketetan, poluzio-arazo larria eta paisaiarako inpaktu negatiboa dira. 

Non uzten dira?

Hondakin hauek berariazko kanpainen bitartez biltzen dira, egun jakinetan udalerri batetik bestera ibiltzen den ibilgailuaren bidez (galdetu udaletxean).

Zer utz daiteke?

  • intsektizidak
  • aerosolak
  • pinturak eta disolbagarriak
  • herbizidak eta plagizidak
  • garbitasuneko produktuak

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Hondakinak sailkatu egiten dira eta birziklatzera, industria-hondakinak tratatzen diren lekuetara, tratamendu fisiko eta kimikoa ematera, erretzera, egonkortzera, etab. eramaten dira. 

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

Hondakin hauei egiten zaizkien tratamenduen helburua hondakin arriskutsuak zabortegietan pila daitezen eragoztea da.

Non uzten dira?

Garbiguneetan.

Zer utz daiteke?

Landareak moztean, horiei sasitza kentzean edota horiek ebakitzean sortzen diren hondakinak.

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Hondakinak garbigunetik plantara eramaten dira eta, bertan, txikitu, aireztatu, hartzitu eta umatu egiten dira. Azken emaitza konpost izenekoa da: konpost hori lur­egokitzailea da, eta piluletan edo hauts gisa saldu eta erosten da.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

  • Hondakinak toki egokira eramatea eta, bertan, hondakinei tratamendu zehatz eta aproposa ematea.
  • Saihestu egiten da hondakin horiek inguruko zabortegietan (hots, kontrolik gabeko zabortegietan) pilatzea.
  • Saihestu egiten da zabortegi kontrolatuetara hondakin gehiago eramatea.
  • Hondakin horiek lehengai gisa erabil daitezen lortzea.

Non uzten dira?

  • Zenbait Udalek altzariak eta bolumen handiko objektuak jasotzeko zerbitzu bereziak dituzte (galdetu Udaletxean)
  • Garbiguneetan.

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer utz daiteke?

  • altzariak: aulkiak, oheak, armairuak, mahaiak
  • elekytrotresnak
  • koltxoiak, sofak, somierrak
  • komun-ontziak

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Zenbait elkartek berrerabili daitezkeen hondakinak konpondu eta salmentarako prestatzen dituzte:Berziklatu planta (RezikletaEmaus)

Berreabili ezin diren hondakinen kasuan, materialak kutsatzailea izateari utzi dionean tratamenduko prozesu mekanikoak aplikatzen zaizkio, metalezko osagaiak berreskuratu eta zirkuitu ekonomikora itzultzeko aukera ematen dutenak, esate baterako, egurra, burdina, kobrea, zinka, beruna, metal preziatuak eta plastikoak.

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

  • Lehengaiak aurrezten da. Kontserba­potoak eta edalontziak fabrikatzeko, altzairua erabiltzen da. Bada, altzairu horren laurdena erreziklatu egiten da. Aluminioaren kasuan, %100 errezikla daiteke. Aluminioa berriz aprobetxatzen badugu, bauxita aurrezten dugu, hori baita aluminioa fabrikatzeko erabiltzen den lehengaia. Ez da zuhaitzik ebaki behar.
  • Energia aurrezten da. Erreziklatutako altzairuarekin altzairu berria egiteko, energiaren %75 gutxiago behar da. Egurra erregai moduan erabil daiteke.
  • Kutsadura gutxitzen da.
  • Kontrolik gabeko isurketak eragozten dira.
  • Zabortegi kontrolatura hondakin gutxiago eramatea lortzen da.

Non uzten dira?

Garbiguneetan.

Zeintzuk dira Garbiguneen arduradunak?

Foru Aldundiak, Udalak eta Mankomunitateak.

Zer egiten da jasotako hondakinarekin?

Hondakina Garbigunean hartu ondoren, enpresa batera eramaten da. Bertan, desmuntatu, garbitu eta toner hondarrak ateratzen dira. Karkasa ondo badago, berriro betetzen da.

Bestela, kudeatzaile bati bidaltzen zaio. Hor osagaien egoera aztertzen da, tonerra berriro betetzen da (edo jatorrizkoaren antzeko batez ordezkatzen da) eta kartutxoa muntatzen da.

Kartutxo batzuetan, toner biltokiaz gain, danbor foto-eramale bat dute. Metalezko pieza bat da hori, eta ez du substantzia kutsagarririk barruan. Beraz, danborra kentzea prozesu mekaniko hutsa da. Berriro erabil daiteke, edo ordezkatu

Zeintzuk dira kudeaketa egokiaren onurak?

  • Energia asko aurreztea: hogei litro petrolio puru behar dira karkasa berri bat egiteko.
  • Kutsadura murriztea.
  • Hondakin gutxiago bidaltzea hondakindegi kontrolatura.

Azken aldaketako data: