Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Tramiteak eta eskabideak

 Orrialde honetan URAn egin daitezkeen tramiteen inguruko informazioa eta beharrezkoak diren inprimakiak aurkituko dituzu. Ezer baino lehen kontuan izan hurrengo hauek

  1. Espediente baten izapidetzea dagoeneko irekia izatekotan edozein agiri-falta zuzentzeko edo beste agiri berriren bat eransteko egoitza elektronikoko Nire karpeta erabili behar da, eta behar dena irekitako espedientean atxiki. Ez da beharrezkoa beste eskaera bat egitea.
  2. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

Egiturazko antolamenduari buruzko txosten urbanistikoak:

Uraren Euskal Agentziak honako nahitaezko txosten zein txosten lotesle hauek egin behar ditu egiturazko hirigintza-antolamenduari dagokionez: 

  1. Egiturazko hirigintza-antolamenduko tresnei dagokienez loteslea den txostena egin (LPP, LPS, HAPO, Arau Subsidiarioak eta dagozkien aldaketak), hasierako onarpena baino lehen, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluaren I letrari jarraiki. 
  2. Hirigintza-antolamenduko tresnei dagokienez loteslea den txostena egin (LPP, LPS, HAPO, Arau Subsidiarioak eta dagozkien aldaketak), hasierako onarpenaren ondoren, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluaren k letrari jarraiki. 
  3. Horrekin batera, EAEko lurraldeko erkidego arteko arroetan, Uraren Euskal Agentziak egiturazko hirigintza-antolamenduko tresnei txostenaren proposamena egiten die, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoekin sinatutako hitzarmena betez.

Prozedura

Tramitazio elektronikoa 

Egiturazko antolamenduari buruzko txosten urbanistikoak (leiho berri batean irekitzen da)

Oharra: Espediente baten izapidetzea dagoeneko irekia izatekotan edozein agiri-falta zuzentzeko edo beste agiri berriren bat eransteko egoitza elektronikoko Nire karpeta erabili behar da, eta behar dena irekitako espedientean atxiki. Ez da beharrezkoa beste eskaera bat egitea

Planifikazio-xehatuari txosten urbanistikoak

Uraren Euskal Agentziak honako nahitaezko txosten zein txosten lotesle hauek egin behar ditu planifikazio xehatuari dagokionez

  • Erkidego osoan planifikazio xehatuari buruzko txostena egin (Plan berezia, Plan partziala, xehetasun azterketa), hasierako onarpena baino lehen eta ondoren, ekainaren 23ko 1/2006 Uren Legearen 7.l eta 7.k artikuluek ezarritakoari jarraiki.
  • Horrekin batera, Euskadiko erkidegoarteko arroetan, eta Kantauriko eta Ebroko Konfederazioekin sinatutako hitzarmenaren harira, Uraren Euskal Agentziak planifikazio xehatuaren txosten proposamena egiten du Uren Legeari buruzko testu bategina onartzen duen 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 25.4 artikuluak ezarritakoari jarraiki.

Prozedura

Tramitazio elektronikoa 

Planifikazio-xehatuari txosten urbanistikoak

Lurzoru urbanizaezineko plan berezien txosten urbanistikoak

Oharra: Espediente baten izapidetzea dagoeneko irekia izatekotan edozein agiri-falta zuzentzeko edo beste agiri berriren bat eransteko egoitza elektronikoko Nire karpeta erabili behar da, eta behar dena irekitako espedientean atxiki. Ez da beharrezkoa beste eskaera bat egitea

Uraren Euskal Agentziak hurrengo txosten motak egiten ditu:

Nahitaezko txostenak ingurumen-organoari edo organo substantiboei ematea, planak eta programena zein proiektuena, ingurumen-ebaluazioa izapidetzeko esparruan.

Prozedura

Tramitazio elektronikoa 

Uren arloko ingurumen-txostenak (leiho berri batean irekitzen da)

URAren administraziorako izapidetzeak:

Prozedura     Aurrez aurreko tramitazioa Tramitazio elektronikoa
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ondare Erantzukizunagatiko Kalte-Ordainen Erreklamazioa (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: