Aurkezpena
![]()
Osteba, Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua, 1992ko udazkenean sortu zen. Bere xedea Osasun Teknologien erabilera egokiaren alde jokatzea da, hots: bai teknologia ziurrak, efektiboak, eskuraerrazak eta gizarte maila guztientzat berdinak aztertzen eta bai erabakiak hartzeko beharrezko informazioa ematen.

Horretarako, ahaleginak egin dira lan-metodoak optimizatzeko, besteak beste bibliografia-bilaketetarako, ikerketen diseinu desberdinen irakurketa kritikorako, ebaluazio ekonomikorako, teknologia gainerakor eta zaharkituen identifikazio eta ebaluaziorako, gomendioen formulaziorako eta Praktika klinikoko Gidak egiteko.
Osteba, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza, Ikerketa eta Ebaluazi Sanitarioko Zuzendaritzako (DIIES) eta Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioko (BIOEF) langileek osatzen dute.
OSTEBA, Osasun Teknologien Ebaluaziorako Espainiako Agentzien Sareko (RedETS) eta Osasun Sistema Nazionaleko (SNS) prestazioen sareko kidea da. Sare hori Estatuko Administrazio Orokorreko eta autonomia-erkidegoetako ebaluazio-agentziek edo -unitateek osatzen dute, eta modu koordinatuan lan egiten dute, metodologia komun batekin eta elkarrekiko aitortzaren eta lankidetzaren printzipiopean. Halaber, GuíaSalud ekimenaren parte da — (SNS) erakundea—, praktika klinikoko gidak (GPC) prestatzen dituen erakunde gisa; bertan 17 autonomia-erkidegoek eta Osasun Ministerioak parte hartzen dute.
Osteba, Nazioarteko Ebaluazioko Agentzien Sarearen - (INAHTA) eta Nazioarteko Jarraibideen Sarearen - (GIN) fundatzailea da. era berean, IHTS izeneko (lehen Euroscan), Nazioarteko sarearen partaidea da, Osasun Teknologien bizitza-zikloaren ebaluazio goiztiarrari buruzko informazio trukaketan aritzen dena.
Ostebak EUnetHTAren Europako Ebaluazio sarearen ekintzetan parte hartu zuen. Ekintza horien ekarpen zientifikoak, hala nola dokumentu metodologikoak eta orientaziokoak, kontuan hartu dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2282 (EB), Erregelamendua, 2021eko abenduaren 15ekoa, osasun-teknologien ebaluazioari buruzkoa, garatu eta ezertzeko.
Azken aldaketako data:




