Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Natura 2000 sareari buruzko dokumentuak eta mapak

Izendapen dekretuak

Kontserbazio Bereziko Eremuen eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuen izendapen dekretuak Euskadiko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako 1/2014 Dekretuaren 22. artikulua jarraituz egin dira.

Dekretuok honakoak jasotzen dituzte: Eusko Jaurlaritzak prestatutako kontserbazio arauak, gunearen mugapenerako kartografia, izendapena justifikatzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, berauen kontserbazio-egoeraren balorazioa, gunearen kontserbazio helburuak eta jarraipen plana.

Kontserbazio neurrien agiriak

Kontserbazio neurrien agiriak gunean kontserbazio egoera aztertzen du, baita bertako balioen (espezieak eta habitat naturalak) eta kontserbazio eta hobekuntzako objektuei eragiten dieten giza jardueren (industria, azpiegiturak, harrobiak, abeltzaintza, kanpaketa eta mendi ibiliak, zura eta egurra...) arteko harremana ere. Agirian gunearen babes eta hobekuntza bermatzeko helburuak, irizpideak, neurriak eta erregulazioak ere ezartzen dira. Eremu bakoitzak kudeaketa operatiboko tresna bat izan behar du, bertan bizi diren herritarrekin eta foru-aldundiekin batera erabakitako neurriak jasoko dituena. Era berean, jarraipen programa bat ere izan behar da aurreikusitako beharrezko emaitzak ematen ari direla egiaztatzeko.

Azken aldaketako data: