Hezkuntza Saila

LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

Lanbide-Heziketako antolamendu orokorrak ezartzen ditu bizitza osoan zehar Lanbide-Heziketako Tituluetarako sarbideko baliabideak eta, haien artean, proben baldintzak (oro har libreak izenaz ezagutzen direnak), 2008/06/19ko AGINDUAn araututak. Proba libreek interesdunei, baldintzak bete ditzatela, Teknikariaren edo Goi MailakoTeknikariaren Tituluak lortzeko aukera ematen diete.

Teknikari eta Goi-Teknikari Tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza-Administrazioaren menpeko Lanbide-Heziketako Ikastetxe Publikoetan egingo da matrikula. Ebazpen honen bidez deitutako probek ez dakarte deialdiak kontsumitzea.

2023 urterako proben deialdia, 2023/01/19ko EBAZPENA, argitaratu zen EHAAn, deialdi horretan honako proba hauek agertzen dira:

• Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako lanbide-heziketako tituluak, eskaintzaren edozein modalitatetan ematen direnak, eskuratzeko probak (1/1990 Lege Organikoa, LOGSE Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzkoa).

1/1990 Lege Organikotik eratorritako heziketa-ziklo horiek, gaur egun modu presentzialean emandakoak izan daitezke, edo iraungitze-fasean egon daitezke Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako lanbide-heziketako titulu berriak ezarri direlako.

Horrenbestez, LOGSE ziklo hauetarako deitzen dira proba libreak:

– LOGSE zikloak, 2022-2023 ikasturtean modu presentzialean ematen direnak, Eranskina.

• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako lanbide-heziketako tituluak eskuratzeko probak, lege horretatik eratorritako lanbide-heziketako titulu bat eskuratzeko interesa dutenei zuzenduak eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako modalitate presentzialeko hezkuntza-eskaintzaren parte direnak 2022-2023 ikasturtean.

Heziketa-Zikloek dituzten deialdiaren barneko modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.

Proben edukiak Heziketa-Zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko Gaitasun-Unitateetakoak izango dira.

Probetan parte hartzeko, aurrematrikulazioa egiteko epea zabalduko da, interesdunek izena eman dezaten. Aurrematrikulazio hori EAEko sare publikoko ikastetxeetan izango da eta 2022-2023 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintza osatzen duten zikloetan egin ahal izango da.

Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira aurrematrikulak:

– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.

– Online: horretarako, ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.

Litekeena da eskabideak gehiago izatea eskaintzen diren plazak baino; horregatik, eskabideak barematu egingo dira, ezarritako irizpideen erabiliz.

Prozesu honetako datuak oinarri hartuta, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak ezarriko du zer ziklo eta modulu sartuko diren deialdi honetan eta sare publikoko zer ikastetxetan egin ahal izango diren.

Ziklo eta moduluen eskaintza argitaratu ondoren, plazak esleituko dira, baremazio-ordenari jarraituz. Esleipendunen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko dute esleipendunek, eta, horrela, gauzatu egingo da matrikula.

Honi erantsitako egutegian prozesu guztia biltzen da, eta, hor, adierazita daude data guztiak, azterketen data zehatzak izan ezik, ikastetxe bakoitzak zehaztuko baititu horiek.

Ebazpen honetan araututako prozesuan sortzen diren zerrendak kontsultatzeko, aurrematrikulazioa egin den ikastetxeko idazkaritzara jo beharko da, eta han identifikatu. Ondoren, probak egin behar diren ikastetxean kontsultatu ahal izango dira zerrendok, bai eta Ikasgunean ere, eta, horretarako, beharrezkoa izango da erabiltzailea eta pasahitza izatea.

FASEAK DATAK
- Aurrematrikulazio-epea 2023ko martxoaren 20tik 31ra
- Esleipendunen behin-behineko zerrendak 2023ko apirilaren 21a
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak    2023ko apirilaren 27ra arte
Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak 2023ko maiatzaren 5a
Prezio publikoa ordaintzea 2023ko maiatzaren 12ra arte
Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak 2023ko maiatzaren 19a
- Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea Maiatzaren 29tik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte
Probak egiteko aldia  2023ko ekainaren 1etik 30era

Onarpen-eskabidea on line LH Librea. Laguntzarako dokumentua (leiho berri batean irekitzen da)

  1. Adineko betekizunak

    • Teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, ezinbestekoa da gutxienez hemezortzi urte izatea; 2023ko abenduaren 31n.
    • Goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, berriz, gutxienez hogei urte izatea, 2023ko abenduaren 31n, edo, teknikariaren titulua dutenen kasuan, hemeretzi urte izatea.
  2. Ikasketa betekizunak

    • Interesdunek, ebazpen honen xede diren probak egin ahal izateko, zenbait sarbide-baldintza bete beharko dituzte, zehazki Hezkuntzako sailburuaren 2022ko apirilaren 19ko Aginduaren I. eranskinaren hirugarren jarraibidean ezarritakoak; agindu horren bidez, 2022-2023 ikasturterako egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskabideak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan; agindu horren bidez, gainera, zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira, eta irakaskuntza horiek ematen dituzten zentro guztietan eskabideak grabatzeko eta matrikula egiteko jarraibideak ere onartzen dira.
    • Betekizunak egiaztatzeko epea aurrematrikula egiteko epearekin batera bukatuko da.
  3. Besteak

    • Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 36.4 artikuluan proba horiei buruz ezarritakoarekin bat etorriz, ikasleak ezingo dira ikasturte batean heziketa-modulu berean matrikulatu autonomia-erkidego batean baino gehiagotan. Era berean, ezingo dira aldi berean matrikulatu heziketa-modulu bateko modalitate presentzialean eta urrutikoan. Prozeduraren edozein fasetan hori gertatu dela egiaztatuz gero, deialdi honetatik baztertuko da hori egin duena, eta baliorik gabe geratuko da egindako matrikula, aldi batera utzi gabe jokabide horrek ekar dezakeen beste edozein erantzukizun. Betekizun hori betetzen dela azaltzen duen zinpeko adierazpena jasoko du matrikula eskatzeko dokumentuak.

Egun gure Erkidegoan Lanbide Heziketako hainbat Titulu Hezkuntzako Lege Organikoan (LOE) dute babes; beste Titulu batzuek, berriz, LOGSEk babesten ditu, azken hauek iraungitzeko bidean daudenak.

Aurrematrikulazioa 2022-2023 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintza osatzen duten zikloetan egin ahal izango da, EAEko sare publikoko ikastetxeetan.

Heziketa-zikloaren modulu baterako edo gehiagotarako egingo da aurrematrikula, salbu eta Proiektuaren heziketa-modulua, hala badagokio, eta Lantokiko Prestakuntzaren heziketa-modulua; izan ere, bi horiek modalitate presentzialean egin behar dira, heziketa-zikloaren gainerako moduluak gainditu ondoren, eta dagokion urteko aginduan zehazten den matrikulazio-epean (agindu horren bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan).

Hala ere, Lantokiko Prestakuntza lanbide-modulutik salbuestea eskatzen duten ikasleek, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkezten badute, ebazpen honetan ezarritako matrikulazio-aldian egin ahal izango dute matrikula.

Deialdian adierazitako probak bukatzean Heziketa-Ziklo jakin bateko modulu profesional guztiak gainditu dituztenek kasuan kasuko titulua eskatu ahalko dute.

Dena den, 32/2008 DEKRETUko 11. artikuluan zehazten den eskaintzan ikasi dutenak proba hauetan matrikulatu eta aurkeztu badira, titulua eskatu baino lehen, egiaztatu egin beharko dute 2008/06/19ko AGINDUko 3. artikuluan ezarritako ikasketa-betekizunak betetzen dituztela.