Hezkuntza Saila

LHko Moduluen Eskaintza Partziala

2010eko martxoaren 22koan AGINDUAK, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean ematea arautzen du.

18 urtetik gora eta Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko baldintzak betetzea: Erdi-mailako zikloetan (Oinarrizko lanbide-titulua, DBH edo titulu baliokidea), eta Goi-mailako zikloetan (LHko teknikariaren titulua, batxilergoa edo titulu baliokidea), aukeratutako tituluaren arabera.

Prestakuntza modular hau metagarria da, eta aukera ematen du tituluen barneko eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-unitateei lotutako lanbide-moduluak egin eta Lanbide Heziketako titulua lortzeko.

Matrikula konpetentzia-unitateka egiten da. Konpetentzia-unitate horiek Lanbide Heziketako tituluek osatzen duten moduluekin lotuta daude. Salbuespena: desagertzeko dauden LOGSE zikloetan, matrikula moduluka egingo da.

Klaseetara joatea derrigorrezkoa da modalitate honetan.

Matrikula-epea ikasturtearen hasierarekin bat etortzen ohi da.

Heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean emateko baimenaren eskaera egiteko epea irekita dago. Ikastetxeen arduraduneak adieraziko dute 2018-2019 ikasturtean zer konpetentzia-unitateak (edo zer moduluak) emateko baimena eskatzen duten. Ikusi deialdia (PDF, 3 MB).

Hurrengo estekan LHko Ikastetxe Publikoetako 2017-2018 ikasturteko Eskaintza Partziala begira dezakezu. Eskaintza Partzialeko modalitatean emandako Lanbide Moduluak adierazten dira, Ikastetxea, Lanbide-Arloa, Zikloa, HLO edo HSOLO bada, Maila eta emandako Eredua adieraziz. Taula lurralde historikotan zatituta dago.

Hurrengo estekan LHko Ikastetxe Pribatuetako aurtengo ikasturteko Eskaintza Partziala begira dezakezu.

Eskaintza Partzialeko modalitatean emandako Lanbide Moduluak adierazten dira, Ikastetxea, Lanbide-Arloa, Zikloa, HLO edo HSOLO bada, Maila eta emandako Eredua adieraziz.

Taula lurralde historikotan zatituta dago.

Azken aldaketako data: