Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua: -ETORKIZUNA IKASTEN- 2016ko ekainak 15-16
Aurkezpena
Azken urteetan egin duen eran, Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua antolatuko du aurten ere Donostian, datorren ekainaren 15 eta 16an. “Etorkizuna ikasten” lelopean burutuko den edizio honek Lanbide Heziketako hamaika aditu batuko ditu Donostiako Kursaal Jauregian.
Hainbat gai jorratzeko aukera izango da kongresu berri honetan, hala nola, teknologia aurreratua, fabrikazio adimentsua, etorkizuneko enplegua edo gaitasun berriekin zerikusia duten gaiak, bai eta ingurune horiek behar duten ezagutza ere. Kongresuan izango dira parte hartzaile Europako Batzordeko ordezkariak, hainbat herrialdetako profesionalak eta Estatuko zenbait Autonomia Erkidegotako arduradun eta espezialistak.
Egitarauan, hasierako eta itxierako hitzaldiez gain, bederatzi ponentzia izango dira, gorago azaldutako arlo horien ingurukoak guztiak ere.
Kongresuaren baitan, era berean, teknologia berriak ere erakutsiko dira: ingurune birtualetako teknologiak, robotikaren eremukoak, droneen ingurukoak edo 3D inpresioaren bidezko fabrikaziorako erabiltzen direnak.
Gasteizen, 2016ko martxoaren 1ean
Egitaraua
Izena ematea
Izena emateko formularioa bete behar da. Ondoren, email bat jasoko da inskripzioa konfirmatuz