Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren lan-tresna garapenerako politikak planifikatzeko eta kudeatzeko. Lankidetzarako Legean ezarritako irizpide eta helbururen arabera dihardu, Plan Zuzendarian garatuak.

Geure helburuek nazioarteko euskal lankidetzarenak jasotzen ditu: pobreziaren kontra ekarpenak egitea, giza-garapena sustatzea, Euskadin garapenerako hezkuntza garatzea, genero-berdintasuna erakundeen jardun-ereduetan txertatzea, hondamendi eta konfliktoen inguruetan giza-laguntza ematea eta kooperazio-jarduera sustatzea.

Bisio hori garatzeko hainbat lan-tresna ditugu: garapenerako proiektu eta programetarako laguntzak, prestakuntza eta kooperazio-jarduera laguntzeko bekak, emergentzia-funtsak, genero-unitatea, argitalpenak, eta abar.

Jardueraren parte oinarrizkoena beste zenbait eragilerekin elkarlanean gauzatzen da, gizartekoak (GKE, akademia, eta bar) edo publikoak (beste erakunde batzuk, Euskadikoak zein mundu osokoak)

Agentziaren jarduera ezin uler liteke Euskadin garatu den arrakasta handiko tradiziotik aparte. Gizartearen eta bere erakundeen konpromisoa kooperazioarekiko herri modura bereizten gaituen identitate-zeinua da eta urtez urte aurrera eramaten den aktibitatea (publiko zein pribatua) horren adierazgarririk argiena da. Gure inguruko erakundeen aurrekontu-ekarpenetik gorakoa da geurea eta hala izan da urtez urte, baita krisi-garaian ere.

Helburuak eta eginkizunak:

1. Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzako politikaren plangintza prestatzea eta politika hori koordinatzea, kudeatzea eta egikaritzea, garapenerako lankidetzaren arloan eskuduna den sailak ezartzen dituen jarraibideei jarraituz.

2. Garapenerako lankidetzako politika egikaritzea, Garapenerako ankidetzari buruzko Legean eta plangintzako tresnetan ezarritakoari jarraituz eta Eusko Jaurlaritzako sail eskudunaren jarraibideei lotuz.

3. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan garapenerako lankidetzara bideraturiko baliabide ekonomiko eta materialak kudeatzea.

4. Jasotzen dituen funts publiko eta pribatuen veste zernahi transferentzia kudeatzea. Baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batek garapenerako lankidetzara bideraturiko diru-baliabideak erregularki transferitzea erabakitzen badu, ekarpen hori agentziak kudeatuko du, hitzarmen baten bidez zehazten diren baldintzen arabera.

5. Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa kudeatzea.

6. Eusko Jaurlaritza aholkatzea garapenerako lankidetzako politikaren plangintzan. Horretarako, agentziak plangintzaren orientabide orokorrak eta lau urteko gidaplanaren eta urteko planen proposamena prestatuko ditu, garapenerako lankidetzan eskuduna den sailburuaren bidez Eusko Jaurlaritzari helarazteko. Plan horiek Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legeak ezarririkoaren arabera onartuko dira.

7. Lankidetzako politika publikoaren eta haren eraginaren urteko ebaluazioak egitea, bai eta politika horren ekintzen eta tresnena ere.

8. Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzak garapenerako lankidetzarekin erlazionatuta egiten dituen jardueren koherentzia bultzatzea, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legeak finkaturiko printzipio eta helbururen esparruan.

9. Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordeari, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari eta lankidetzako eragileei laguntzea eta babesa ematea.

10. Garapen-politikak beste administrazio batzuekin eta alde biko edo alde anitzeko beste agentzia batzuekin koordinatzen laguntzea tokiko eremuan, autonomia-erkidegoetan, Estatuan, Europar Batasunean eta Nazio Batuetan.

11. Betiere interlokuzioa izatea lankidetzako gizarteeragileekin.

12. Euskal Autonomia Erkidegotik larrialdietarako ematen den laguntza humanitarioa koordinatzea.

13. Garapenerako sentsibilizaziora eta heziketara bideratutako ekintzak bultzatzea eta egikaritzea.

14. Agentziaren helburuak lortzen lagunduko duten ekimen publiko eta pribatuak babestea eta bultzatzea.

15. Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuei eta veste euskal administrazio publiko batzuei laguntza eta lankidetza eskaintzea garapenerako lankidetzarekin lotutako ekimenak garatzeko.

16. Indarrean dauden xedapenek egozten dizkioten gainerakoak.

Ahalmenak:

a) Garapenerako lankidetzako programa, proiektu eta gainerako ekimenak, pobreziaren aurka borrokatzera eta jarduera-sektoreen arabera giza garapen iraunkorra sustatzera bideratuta daudenak, identifikatzea, formulatzea, egikaritzea eta segimendua eta ebaluazioa egitea.

b) Garapenerako lankidetzako programa, proiektu eta gainerako ekimenak gauzatzeko laguntza eta dirulaguntza publikoen deialdiak kudeatzea. Agentziaren diru-laguntza arloko jarduera, bere izaera juridikoarekin bateragarri den gai guztietan, diru-laguntzak arautzen dituen araudian xedaturikoaren mende egongo da. Arau horiek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean jasotzen dira.

c) Beste administrazio publiko batzuetatik laguntzak eta diru-laguntzak lortzea, bai eta zeinahi pertsona edo erakunde publikotatik ere, eta dohaintza pribatuak.

d) Beharrezko diren administrazio- eta xedapenegintzak eta eragiketa ekonomiko eta finantzarioak gauzatzea, bere xedeen barruan.

e) Bere eginkizunak betetzeak eskatzen dituen hitzarmen eta kontratuak egitea, kasu bakoitzean aplikagarri den araudiari atxikiz.

Gobernu-organoak:

Kudeaketa-organoak:

  • Ekonomia, Aurrekontua eta Langileak Kudeatzeko Zerbitzua.
  • Zerbitzu Juridikoa.
  • Koordinazio Estrategikoaren Zerbitzua.
  • Koordinazio Teknikoaren Zerbitzua.

Koordinazio-organoa (Zuzendaritza Batzordea):

  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaria.
  • Ekonomia, Aurrekontua eta Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren Arduraduna.
  • Zerbitzu Juridikoaren Arduraduna.
  • Koordinazio Estrategikoaren Zerbitzuaren Arduraduna.
  • Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuaren Arduraduna