Eusko Jaurlaritza

Curriculum Vitaea

Curriculumaren definizioa

Hautagaiaren historia profesional/akademikoa da, bai eta hautagaiaren eta enplegatzailearen arteko lehen harreman garrantzitsua ere.

Ez dago curriculuma egiteko eredu bakar bat; garrantzitsuena da lan-eskaintza bakoitzera egokitzea.

Curriculum-motak

Kronologikoa (DOC, 33 KB)

Funtzionala (DOC, 49 KB)

Europarra (DOC, 33 KB)

Curriculum on bat egiteko aholkuak

  • Erabili kalitate oneko papera (DIN A4)
  • Egin aurkezpena ordenagailuz (besterik adierazten ez bada behintzat)
  • Nabarmendu letra lodiz, letra larriz edo azpimarraz izenburuak eta daturik garrantzitsuenak; hau da, enpresariak zutaz jakin behar duena.
  • Argi eta garbi idatzi. Azaldu gauzak labur eta argi. Adierazi ideia bat esaldi bakoitzean, eta erabili hitz, esaldi eta paragrafo motzak. Adibidez, ez idatzi "Mantentze-lanen buru gisa egin ditudan eginkizunak...", baizik eta "Mantentze-lanen burua. Eginkizunak...".
  • Kontuz ortografiarekin!
  • Erabili duela gutxiko argazki bat, itxura formalarekin, aukerakoa, eskatzen badute.
  • Nabarmendu zurekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia edo -zenbakiak eta helbide elektronikoa.
  • Bidali curriculuma eta aurkezpen-gutuna soilik, besterik eskatzen ez bada behintzat.

Estekak