Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak

34/2007 Legearen arabera, honako hauek hartzen dira Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueratzat (aurrerantzean, AKDJ): "Berezko izaera dela-eta, kokapena edo erabilitako prozesu teknologikoak direla eta, kontrol eta jarraipen zorrotzagoko araudia behar dutenak".

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak, bere eranskin bakarrean Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueren Katalogoan eguneratzen du (aurrerantzean, AKDJK), eta, Katalogo horretako jarduerak AKDJtzat hartzen ditu. Abenduaren 23ko 1042/2017 Errege Dekretuak eta horren zuzenketak, 2018ko martxoaren 15ekoak, 01, 02, 0301 zenbakiz hasten diren kodeko jardueren katalogazioak aldatu zituzten.

Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak (AKDJak) eragin dezaketen kutsaduraren arabera sailkatzen dira, taldetan: A, B, C edo “marra” (100/2011 Errege Dekretuaren 4. artikulua).

Jarduera bat zein talderi dagokion jakiteko, bi gauza garrantzitsu hartu behar dira kontuan katalogoan:

  • Talde jakin batekoak diren jarduera batzuek disolbatzaileak kontsumitzeko potentziak edo gaitasunak batu ditzakete, adibidez, eta instalazioaren jardueraren katalogazioa maila bat igotzea eragin dezakete
  • Jarduera batzuetan oin-ohar bat dago eta oin-ohar horrek adierazten du agintaritza eskudunaren iritziz, jarduera horren katalogazio-maila igo ahal izango dela (hiriguneetatik edo naturagune babestuetatik hurbil egoteak edo substantzia arriskutsu jakin batzuen emisioak kalteak edo eragozpenak sortzeko arrisku handiagoa eragiten duten kasuetarako). Horregatik, horrela katalogatutako jarduera bat izateagatik ez badakigu jarduera osoari baimenik edo jakinarazpenik ote dagokion, Aire Zerbitzuari kontsultatu beharko diogu aurretik.

Laburbilduz, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak dauzkan edota edukiko dituen instalazio batek egin behar duen lehenengo gauza honako hau da: katalogoa aztertu, bere enpresan gauzatuko dituen eta katalogo horretan bilduta dauden jarduera guztiak sailkatu, eta bere instalazioari baimenik eta jakinarazpenik ote dagokion, edo izapideren bat egitea derrigorrezkoa ez ote den jakin, eta horren arabera jardun.

Instalazioren batek ez badaki baimenik edo jakinarazpenik ote dagokion jardueretakoren bat 100/2011 Errege Dekretuan (2) edo (5) baldintzatzaileekin katalogatuta dagoelako (PDF, 97 KB), kontsulta bat egingo du aurretik; horretarako, behar den informazioa emango du Ingurumen Sailburuordetzak instalazioaren administrazio-erregimena ezar dezan. Horretarako, aurretiko kontsulta-eredua (DOC, 99 KB) bete beharko du (dokumentazio-atalean dago eskuragarri), eta INGURUNET (leiho berri batean irekitzen da)en bidez kontsulta bidali, AKDJ: Beste jakinarazpen bat egitea motako eskaera baten bidez.

Kontsulta aztertu ondoren, Ingurumen Sailburuordetzak bitarteko bera erabiliz erantzungo du instalazioari baimenik edo jakinarazpenik ote dagokion.

Jardueren kode-aldaketak, 1042/2017 Errege Dekretuak katalogoa aldatzearen ondoriozkoak: honako formulario sinplifikatua osatu, eta INGURUNET (leiho berri batean irekitzen da)en bidez bidali, AIRE Unitatearen AKDJ: Beste jakinarazpen bat izeneko prozeduran eta taldeen aldaketak jakinarazteko, eta, behar izanez gero, zer izapidetu behar duzun galdetzeko.

Errekuntza-instalazio ertainak (ICM): Instalazioan ≥1 MWt eta <50 MWt potentzia termiko izendatuko errekuntza-instalazioren bat egonez gero, honako ezarritako epe hauek kontuan hartu behar duzu, abenduaren 23ko 1042/2017 Errege Dekretukoenak: erregistratzekoa, emisioen gehieneko balioak betetzekoa eta emisioen kontrolak egitekoa. Errekuntza-instalazio ertainak izena-emateko eskaera AKDJ baimenaren eskaerarekin edo jakinarazpenarekin batera bidali behar da, zure instalazioari dagokion AKDJ prozedurarekin, hain zuzen ere.

Instalazioan Atmosfera gehien kutsa dezaketen jarduerak (A edo B taldekoak) garatzen badira instalazioak Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren berariazko baimena behar dute. Baimen hori jarduera hori eraiki, muntatu, ustiatu, lekualdatu edo jarduera horretan funtsezko aldaketaren bat egin aurretik eskatu behar da. Baita C edo "-" taldeko jarduerak egiten dituzten instalazioek ere baimena behar dute, baldin eta B edo A taldeko jardueratzat hartzeko atalaseak gainditzen badituzte.

Instalazioan jarduerak "-"(2) edo "-"(5) taldeko jarduerak garatzen badira, litekeena da AKDJ jakinarazpena egin behar. Kontsulta bat egingo dute aurretik, zer tramite behar duten jakiteko; horretarako, behar den informazioa emango du Ingurumen Sailburuordetzak instalazioaren administrazio-erregimena ezar dezan

Instalazioak baimena behar badu, Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen baimen-araubideetako zein aplikatzen zaion egiaztatu beharko du, eta dagokiona eskatu:

10/2021 Legearen araberako “lehenagoko” instalazioek lege horren bigarren xedapen iragankorrean ezarritako epeak dituzte IBBra egokitzeko. Litekeena da  20/2021 Legean aurreikusitako prozedura izapidetu beharrik gabe egin ahal izatea egokizapena; nolanahi ere, aurretik, ingurumen-organoari kontsultatu behar zaio egokitzapen hori posible den ala ez. Kasu jakin batzuetan, hau da, kontsulta horren erantzunak horrela esaten badu, AKDJ sektorearen baimen zaharra izapidetu ahal izango da: Baimena behar duten instalazioetarako izapideak

Instalazioan egiten badira C taldean katalogatutako jarduerak, "-" talderik gabeko jardueren batura C taldekoa izatera heltzen bada, hau da, A eta B taldekoek adina kutsa ez dezaketenek, Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueren (AKDJ) jakinarazpen bat aurkeztu behar dute. Jakinarazpen horretan IKE batek egiaztatutako memoria, erantzukizunpeko adierazpen bat duena, baita tximiniak eragiten duen kutsaduraren neurketa ere, ingurumen kontrolerako erakunde egiaztatu batek (IKE) egindakoa, atmosferara egiten diren emisio-mugak - aplikatzen zaizkienak- betetzen dituztela bermatzeko.

Instalazioan jarduerak "-"(2) edo "-"(5) taldeko jarduerak garatzen badira, litekeena da AKDJ jakinarazpena egin behar. Kontsulta bat egingo dute aurretik, zer tramite behar duten jakiteko; horretarako, behar den informazioa emango du Ingurumen Sailburuordetzak instalazioaren administrazio-erregimena ezar dezan.

Nolanahi ere, instalazioak aztertu beharko du ingurumen-baimen bakarraren mende dagoen, Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.B. eranskineko beste jarduera batzuk garatzeagatik. Hala bada, baimen hori eskatu beharko baitu (Ingurumen-baimen bakarra). Ingurumen-Baimen Bakarraren mende ez badago, AKDJ jakinarazpena izapidetu behar du:

Jarduera batzuek eragin dezaketen kutsaduraren ondorioz, ez da administrazio-izapiderik beharko, eta, horregatik, instalazio horiek ez dute inolako izapiderik egin beharko administrazioarekin (instalazio horiek “-“ gisa katalogatuta daude).Jarduera batzuek, legediaren arabera, potentzial kutsatzaile txikiagoa dute, eta 100/2011 Errege Dekretuaren eta 1042/2017 Errege Dekretuaren katalogoak «-» taldea esleitzen diete. Jarduera horiek bakarrik egiten dituzten instalazioek ez dute inolako izapiderik egin behar administrazioarekin.

Hala ere, instalazioak mota horretako jarduera bat baino gehiago garatzen baditu eta potentzien edo ahalmenen baturak C taldeko kide izateko atalaseak gainditzen baditu, AKDJ jakinarazpena egin beharko du, eta B taldea izateko atalaseak gainditzen baditu, ingurumen-baimen bakarra eskatu beharko du. Halaber, instalazioan superindizeak (2) edo (5) dituzten jarduerak egiten badira, jakinarazpena egin daiteke. Kasu bi horietan, izapidearen mende dagoen erabakitzeko, aldez aurretik kontsulta egin beharko du, atmosfera kutsa dezaketen jardueren ataleko deskribapenarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, instalazioak aztertu beharko du ingurumen-baimen bakarraren mende dagoen, Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.B. eranskineko beste jarduera batzuk garatzeagatik. Hala bada, baimen hori eskatu beharko baitu (Ingurumen-baimen bakarra).

Azken aldaketako data: