Hezkuntza Saila

Gatz Iodatua, Osasunaren GATZA Zuretzat eta Zure Haurrarentzat

 

Erabil ezazu gatz arruntaren ordez



Zer da IODOA?

Igo


Bizitzeko funtsezkoa den elementua da.

Zer nolako ondorioak dakartza IODO faltak?

Igo


Honako hau ekar dezake:

  • Buru-atzerakuntza haurrengan, atzerakuntza sakona eta itzulezina. Honekin batera hazkundeko atzerakuntza ager daiteke.
    Haurdunaldian eta haurraren lehen urtean nerbio sistema zentralaren garapenerako funtsezko aldia behar adina iodo ez hartzeak sortarazia da.

Gainera, beste ondorio batzuk ere ukan ditzake:

  • Haurrengan, pisu eta altuera txikiagoa, eta zailtasunak ikasketetan.
  • Haurdunengan abortua eragin dezake.
  • Helduengan, azal lehorra, idorreria, logura eta nekea.

Nola prebeni daitezke ondorio hauek?

Igo


Erraz-erraz, GATZ IODATUAZ.
Ez da gatz gehiagorik kontsumitu behar, gatz arruntaren ordez gatz iodatua hartu baizik.
Erabil ezazu sukaldean gatz arruntaren ordez. Zeure eta etxekoen osasunagatik.
Gomendagarri da, halaber, astean behin edo birritan itsasoko arraina jatea.

Zer da GATZ IODATUA?

Igo


IODOA gehitzen zaion GATZ arrunta da. Gatz arruntaren gustu berbera dauka eta kantitate berdinetan erabiltzen da.

Non erosten da GATZ IODATUA?

Igo


Gatz arrunta erosten den saltegi beretan, hau da, elikadurako supermerkatu eta dendetan.
Gatz arruntarekiko prezioan duen aldea hutsaren hurrengoa da, baina osasunerako duen onura, kalkulaezina.

Sukaldean GATZ iodatua erabiltzea osasuna da

Jaitsi dokumentua PDF formatuan

Igo



 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus

Azken eguneratzea: 2016/08/08