Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Informazioa. Familia eta lana uztartzeko laguntzen laguntza osagarriak, Covid-19 koronabirusak familietan duen inpaktu ekonomikoari erantzuteko

Laguntzak konpentsatu egin nahi du seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko lana betetzeko lantokia edo lanpostua erabat edo partez utzi behar izan duten langileen soldata-murrizketak dakarren diru-sarreren galera.

 Aurrekoarekin bat etorriz, eta betiere azpian zehazten diren baldintzak betetzen badituzte, honako egoera hauek diruz lagunduko dira: 

  1. Lan-eszedentzia.
  2. Lanaldiaren murrizketa, % 33koa edo handiagoa, Covid-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.3 artikuluan araututako lanaldiaren murrizketa berezia barne dela; lanaldiaren % 100era iritsi ahal izango da. 

Adierazitako egoerak ondoko baldintzak bete behar dituzte: 

  1. Jarraian zerrendatutako edozein pertsonari laguntzeko, arreta emateko eta zaintzeko betebeharrak zuzenean eta modu pertsonalean hartzeko xedea izan: 
    1. 14 urtez beherako seme-alabak, edo % 33ko edo hortik gorako dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua duten 18 urte artekoak.

Seme-alabatzat hartuko dira:

  • Seme-alabak.
  • Tutoretzapeko pertsonak.
  • Aldi baterako edo modu iraunkorrean familian hartutako pertsonak.
  • Ebazpen judizialez zaintzan dauden pertsonak.
  • Adoptatu aurreko elkarbizitzarako zaintza eskuordetuan dauden pertsonak.

b. Besteren mendeko pertsonak, edozein delarik ere aitortu zaien mendekotasun-maila.

c. COVID-19 koronabirusak erasan dien gaixoak (kutsatuak edo isolatuak). 

  1. Covid-19 koronabirusa komunitatean ez hedatzeko salbuespenezko jarduketekin eta neurriekin lotuta dagoela justifikatuta egon.

Egoera: Zabalduta

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 20tik 2021eko ekainaren 20ra, biak barne.

  1. Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden besteren konturako langileak, administrazio publikoetako sektore publikoko lan-kontratudunak izan ezik.
  2. Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak. 

Kasu guztietan: 

  1. Lan-eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa 2020ko martxoaren 9tik aurrera baliatu izan behar du. Halaber, lanaldiaren murrizketaren kausan, baliteke adierazitako datatik aurrera egokitzea edo aldatzea.
  • Diruz lagundutako epeak etenaldiak izan ditzake. 
  1. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egotea diruz lagundutako jarduketak iraun artean. 
  • Horretaz gain, 2020ko martxoaren 9ren aurreko urtean etenik gabe erroldatuta egotea, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan. 
  1. Diruz lagundutako jarduketaren ondorioz soldata murriztu izana. 
  2. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea..
  • Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela egiaztatuko du organo kudeatzaileak, modu automatikoan eta behar beste aldiz, eskatzaileak baimendu beharrik izan gabe, betiere bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluarekin.
  • Dena dela, eskatzaileak berariaz kontra egin ahal izango dio goian aipatutako datuak kontsultatzeari, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztuz. 
  1. Dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana; horren barnean daude bi lege hauen araberako sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak: Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea edo Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoa.
  • Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
  • Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 
  1. Dirulaguntzak itzuli beharrarekin lotutako ordainketak egunean edukitzea.
  • Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
  • Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 
  1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean.
  • Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
  • Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 
  1. Era berean, eta lagundu, artatu eta zaindutako pertsonaren arabera:

 A. Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa langilearen semea edo alaba denean: 

  • Haren zaintza edukitzea, diruz lagundutako jarduketak iraun bitartean.
  • Harekin bizitzea eta erroldatuta egotea, diruz lagundutako jarduketak iraun bitartean.

Dena dela, ez dago errolda berean egon beharrik ebazpen judizialez ezarritako zaintza partekatua dagoenean: zaintza esleitu zaion pertsonetako edozeinekin erroldatuta egon daiteke adingabea.

  • Hiru urtetik beherako seme-alaben kasuan, adingabeak haurtzaindegi batean matrikulatuta egon behar zuen 2020ko martxoaren 9an.
  • Seme-alabek 14 urtetik gora badituzte, eta % 33ko edo gehiagoko dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua badute, ikastetxe batean matrikulatuta egon beharko dute. 

B. Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa langilearen mendeko senide bat denean: 

  • Langilearen eta haren mendeko pertsonaren artean 1. edo 2. mailako odolkidetasuna edo 1. mailako ahaidetasuna egon behar du, edo ezkontide izan nahiz izatezko bikote eratuta egon behar du.
  • Besteren mendeko senideari modu iraunkorrean itxi diote ingresatuta zegoen besteren mendeko adinekoentzako egoitza, edo, bestela, erabiltzen zuen gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroa, edo besteren mendeko pertsonentzako eta gizarte-inklusioa sustatzeko egoitza. 

C. Lagundu, artatu eta zaindu beharrekoa Covid-19 koronabirusak erasandako senide gaixo bat denean (kutsatua edo isolatua), langilearen ezkontide edo izatezko bikotekide izan behar du, edo 1. mailako odolkidetasuna egon behar du langilearen eta gaixoaren artean.

Laguntzak ez dira bateragarriak beste edozein administrazio publikok helburu eta epe bererako emandako laguntzekin edo ezar ditzakeen laguntzekin.

Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako, eta diruz lagunduko den epe bererako, eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. 

15.000.000,00 (euro) 

Zenbatekoa: 

  1. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da eta, hori kalkulatzeko, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak edo haren ordezko arauak haiei esleitzen dien irismenarekin. 
  2. Familia-unitatearen osaera 2020ko martxoaren 9koa izango da, aipatutako dekretuaren aipatzen den eran, eta hari emango zaio laguntza.
  3. Dagokion laguntza diru-kopurua zehazteko, kontuan hartuko dira irizpide hauek, hain zuen ere: 
    1. Seme-alabei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira hiru urtetik beherako adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten edo 12 urtetik beherako adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 17. artikuluan).
    2. Besteren mendeko pertsonei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira besteren mendeko senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 30. artikuluan).
    3. Covid-19 koronabirusak erasandako gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko laguntza neurtzeko orduan, kontuan hartuko dira osasunez oso larri dauden senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileentzako laguntzak neurtzeko xedapenak (zehazturik daude Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 31. artikuluan).

OHARRA: Jarraian adierazten diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.

Dirulaguntza

Kontzeptua

< 20.000  euroko FEE

> 20.000  euroko FEE

ESZEDENTZIARAKO urte osoko laguntza

3.500,00-4.550,00*

2.942,00-3.824,60*

>= %45 MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.800,00-3.640,00*

2.354,00-3.060,00*

 %40-%44,9ko  MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.500,00-3.250,00*

2.140,00-2.782,00*

% 33-%39,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.200,00-2.860,00*

1.819,00-2.364,70*

Informazio xehetua.

Asterizkoz dauden kopuruak %30 igo dira eta familia mota hauei aplikatuko zaizkie:

  • Guraso bakarreko familiak.
  • Familia ugariak.
  • Mendekotasun-egoera larrian dagoen, mendekotasun handia duen edo %50eko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsonaren bat duten familia-unitateak.
  • Genero-indarkeriaren biktima den pertsonaren bat duten familia-unitateak.

     4. Diruz lagun ahal den aldia, langileari dagokion laguntza ekonomikoa aurreko irizpideak aplikatuta ateratzen den zenbatekoa halako bi izango da.

  • Diruz lagundu daitekeen aldiak, nahitaez, honako denbora-tarte honen barruan egon beharko du:
  • 2020ko martxoaren 9tik aurrera hartutako lan-eszedentziei eta -murrizketei, alarma-egoera amaitu artekoei, edo, bestela:
    • Hezkuntza-jardueraren etenaldia amaitu artekoei, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-jardueraren egutegia aintzat harturik.
    • Lagundu, artatu eta zaintzeko lanak egiten dituzten honako zentro hauek berriro irekitzen diren egunaren bezpera artekoei: haurtzaindegiak; besteren mendeko adinekoentzako egoitzak; gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroak; edo besteren mendeko pertsonentzako edo gizarte-inklusioa sustatzeko egoitzak. 
  1. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, lanaldiaren % 100era iristen den murrizketa berezia lan-eszedentziako egoeraren modukotzat hartuko da. 

Azken aldaketako data: