Informazio-eskaera
Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkesta (EAEOI) funtsezko informazio-sistema da biztanleriaren osasun-egoera eta haren determinatzaile nagusiak ezaugarritzeko. Haren diseinuari eta aldizkakotasunari esker, erreferentziazko tresna da gizarte- eta osasun-eremuetako esku-hartzeen plangintza, jarraipena eta ebaluazioa egiteko, bai eta osasunaren arloko ikerketak garatzeko ere.
Azterketa-aukerak zabaltzearren, mikrodatuak edo argitalpenetan ez dauden taulak eskatzeko aukera ematen zaie interesdunei.
Eskabidea egiteko, informazioa eskatzeko inprimakia bete behar da, eta ondoren adierazitako helbide elektronikora bidali.
Azken aldaketako data: