Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikuspegiak. Arteei eta kultura-industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa 2019

2019ko Ikuspegiak izeneko txosten honetan, Arteei eta Industria Kulturei buruzko Estatistikaren zazpigarren ediziotik ateratako datuak aurkezten dira. Estatistika 2007an jarri zen martxan, 2009an disko-saltoki eta liburu-dendak eta argitalpen-sektorea txertatu ziren, eta 2017an zinema-aretoak.

Azala

Txostenaren helburua da sektore-datuen irakurketa osagarri bat eskaintzea interpretazio-asmoarekin. Interes berezia duten bi elementu dakartza: kultura-sektorearen ikuspegi orokorra eta zeharkako irakurketak. Azterketa bi atal handitan egituratu da.

Batetik, arteei eta industria-kulturei buruzko adierazle orokorrak aurkezten dira, beren sektore-dimentsioari, parte hartu duten agenteen titulartasunari eta lurralde-banaketari buruzko zifra nagusien berri emanez.

Bestetik, datuen zeharkako begiradak aurkezten dira: asimetriak sektoreetan, kultura erreproduzigarriaren eta zuzeneko kulturaren arteko bereizketa, agenteen jarduera ekonomikoaren bilakaera, euskararen garrantzia kultura-jardueran, publikoarekiko mendekotasun-maila agente pribatuen artean, berrikuntza- eta nazioartekotze-maila eta emakumeen presentzia enpleguan.

Ikuspegiak. Arteei eta kultura-industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa 2019 (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)