Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2019ko apirilaren 28a. Posta bidezko botoa. VERTA.

Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (VERTA) posta bidezko botoa (oporrak, ikasketak, negozioak eta abar direla-eta)

Nork eman dezake botoa posta bidez hauteskunde orokorretan?
  • - Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden adin nagusiko espainiarrek, hauteskundeetarako deialditik (martxoaren 5a) bozketa-eguneraino (apirilaren 28a) atzerrian aldi baterako egotekoak badira.
Zer izapide egin behar dira posta bidez boto hori emateko? Zer epe daude botoa posta bidez emateko?
  • «Ez-egoiliar» gisa inskribatzea aldi baterako helbidetik (martxoaren 5etik 30era) gertuen duen Espainiako kontsuletxeko matrikula-erregistroan.
  • Posta bidezko botoa eskatzea ez-egoiliar gisa erregistratuta dagoen kontsuletxean  (martxoaren 5etik 30era).
  • Hautesleak botoa emateko dokumentazioa jasotzea, atzerriko helbidean (apirilaren 2tik 8ra).
  • Botoa Espainiako hauteskunde-mahaira bidaltzea, posta bidez (apirilaren 2tik 24ra).

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: