Hauteskunde Orokorrak 2019ko apirilaren 28a. Egutegi orokorra.
Egutegi orokorra: (egutegi honetako datatik datako epeak beti biak barnekoak dira)
| JARDUKETA NAGUSIAK | EGUTEGIA | LEGE-OINARRIA |
|---|---|---|
| 1.- HAUTESKUNDE-DEIALDIA | ||
| Deialdiko dekretua egitea | Martxoaren 4a | HAOLO, 42.1 |
| Hauteskundeen deialdia BOEan argitaratzea. | Martxoaren 5a | HAOLO, 42.1 eta 2 |
| 2.- HAUTESKUNDE-ADMINISTRAZIOA: HAUTESKUNDE-BATZORDEAK. | ||
| PHB eta EHBen hasierako eraketa: bokal judizialak. | Martxoaren 8a | HAOLO, 14.1 |
| Bokal judizialak ordeztea. | Martxoaren 9tik 12ra | HAOLO, 14.2. |
| PHB eta EHBen osaera LHAOetan argitaratzea. | Martxoaren 13a | HAOLO, 14.3 |
| Hautagaitzen ordezkariek bokal ez-judizialak izendatzeko elkarrekin egindako proposamena. | Apirilaren 1etik 11ra | HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b) |
| Hautagaitzen ordezkariak adostasunera iritsi ezean, bokal ez-judizialak izendatzea PHBari edo EHBari dagokio. | Apirilaren 12a | HAOLO, 10.1.b) eta 11.1.b) |
| 3.- BARRUTIAK SAILKATZEA: HAUTESKUNDE-ATALAK ETA -MAHAIAK. | ||
| HEBPOk LHAOetan argitaratzea hauteskunde-atalen, hauteslekuen eta hauteskunde-mahaien kopurua eta muga. | Martxoaren 11a | HAOLO, 24.2. |
| Hautesleek mugapen horien aurkako erreklamazioak aurkeztea PHBen aurrean. | Martxoaren 12tik 17ra | HAOLO, 24.3. |
| PHBek mugapenei buruzko erreklamazioak ebaztea. | Martxoaren 18tik 22ra | HAOLO, 24.3. |
| Hauteskunde-atalen, -mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda argitaratzea udaletxeetan eta INEren webgunean. | Martxoaren 18tik apirilaren 27ra | HAOLO, 24.4. |
| 4.- ERROLDAREN ERAKUSTALDIA, HAUTESKUNDE-ALDIKO ZUZENKETAK ETA ERROLDA-TXARTELAK | ||
| Indarrean diren hautesle-zerrenden erakustaldia, udaletxeetan eta kontsuletxeetan. | Martxoaren 11tik 18ra | HAOLO, 39.2. |
|
HEBPOn aurkeztea: 1.- Hautesleek erreklamazioak egitea, hautesle-zerrendan sartu edo ez sartzeagatik. 2.- Hautagaitzek erreklamazioak egitea, udaleko hautesle-erroldako hautesle-kopurua arrazoirik gabe asko handitu delako. |
Martxoaren 11tik 18ra | HAOLO, 39.3. eta 4. |
| HEBPOk erreklamazioak edo inpugnazioak ebaztea. | Martxoaren 19tik 21era | HAOLO, 39.6. |
| HEBPOk agintzea zuzenketak jendaurrean jartzeko, eta aldaketa horiek erreklamaziogileei, udalei eta kontsuletxeei jakinaraztea. | Martxoaren 22a | HAOLO, 39.6. |
| HEBPOren ebazpenen aurkako errekurtsoa administrazioarekiko auzien epailearen aurrean. | Martxoaren 23tik 27ra | HAOLO, 40.1. |
| Epaileak errekurtsoa ebaztea. | Martxoaren 28tik apirilaren 1era | HAOLO, 40.2. |
| Epailearen epaia jakinaraztea hautesleei, udalari, kontsuletxeari eta HEBPOri. | Apirilaren 1a | HAOLO, 40.2. |
| HEBPOk hautesleei errolda-txartela bidaltzea. | Apirilaren 1etik aurrera | HAOLO, 39.7 |
| HEBPOk hautagaitzen ordezkariei eta EHBei hautesle-errolda entregatzea. | Apirilaren 2a eta 3a | HAOLO, 41.5 |
| 5.- HAUTESKUNDE-MAHAIAK OSATZEKO ZOZKETA. | ||
| Udalek zozketa egitea, hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko. | Martxoaren 30etik apirilaren 3ra | HAOLO, 26.2 eta 4 |
| EHBk mahaikideen izendapena jakinaraztea izendatutako partikularrei, bai eta eginbeharren eskuliburua ematea ere. | Apirilaren 4tik 6ra | HAOLO, 27.2. |
| Izendatutako partikularrek EHBren aurrean alegatzea mahaikide izatea eragozten dieten arrazoi edo desenkusak. | Apirilaren 7tik 13ra | HAOLO, 27.3. |
| EHBk ebaztea, eta hala badagokio, ordezkapena jakinaraztea lehen ordezkoari. | Apirilaren 14tik 18ra | HAOLO, 27.3. |
| Mahaikideek EHBri jakinaraztea ezin direla kargua betetzera joan. | Apirilaren 19tik 25era | HAOLO, 27.4. |
| 6.- HAUTAGAITZETAKO ORDEZKARIAK HAUTESKUNDE-ADMINISTRAZIOAREN AURREAN. | ||
| Alderdiek, federazioek eta koalizioek HBZren aurrean ordezkari nagusiak izendatzea. | Martxoaren 6tik 13ra | HAOLO, 168.1 |
| Ordezkari nagusiak HBZren aurrean hautagaitzen ordezkariak izendatzea. | Martxoaren 6tik 15era | HAOLO, 168.2 |
| HBZk PHBei jakinaraztea beren barrutietako hautagaitzen ordezkarien izenak. | Martxoaren 16tik 17ra | HAOLO, 168.3 |
| PHBen aurrean hautagaitzen ordezkariak aurkeztea, izendapena onartzeko. | Martxoaren 18tik 19ra | HAOLO, 168.4 |
| 7.- HAUTAGAITZAK AURKEZTEA ETA ALDARRIKATZEA. | ||
| Hautaezinak PHB eskudunaren aurrean aurkeztea/dimisioa ematea. | Martxoaren 8tik 25era | HAOLO, 7.1 |
| Hautesle-elkarteen eta aurkeztu nahi duten baina 2015eko hauteskundeetan ordezkaritzarik lortu ez zuten hautagaitzen sinadurak jasotzea. | Martxoaren 5etik 25era | HAOLO, 169.3 |
| Hauteskunde-koalizioaren eraketa jakinaraztea, dagokion PHBaren aurrean. | Martxoaren 6tik 15era | HAOLO, 44.2 eta 169.1 |
| Hautagaitzak dagokion PHBaren aurrean aurkeztea. | Martxoaren 20tik 25era | HAOLO, 45 eta 169.1 |
| Aurkeztutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. | Martxoaren 27a | HAOLO, 47.1 eta 169.4 |
| Dagokion PHBak hautagaitzei jakinaraztea aurkitutako edo salatutako irregulartasunak. | Martxoaren 29a | HAOLO, 47.2 |
| Ordezkariek hautagaitzetan aurkitutako edo salatutako irregulartasunak konpontzeko epea. | Martxoaren 30etik 31ra | HAOLO, 47.2 |
| Dagokion PHBak hautagaitzak aldarrikatzea. | Apirilaren 1a | HAOLO, 47.3 |
| Aldarrikatutako hautagaitzak BOEn argitaratzea. | Apirilaren 2a | HAOLO, 47.5 eta 169.4 |
| Aldarrikatutako hautagaitzei PHBak boto-paperen ereduak entregatzea. | Apirilaren 2tik 3ra | HAOLO, 70.4 |
| Baztertutako hautagaitzek edo hautagaiek administrazioarekiko auzien epaitegian hauteskunde-auziagatiko errekurtsoa aurkeztea. | Apirilaren 3tik 4ra | HAOLO, 49.1 eta 2 |
| Aurkeztutako errekurtsoari buruzko ebazpen judiziala. | Apirilaren 5etik 6ra | HAOLO, 49.3 |
| Konstituzio Auzitegiaren aurrean babes-eskaera. | Apirilaren 7tik 8ra | HAOLO, 49.4 |
| Konstituzio Auzitegiak babes-eskaera ebaztea. | Apirilaren 9tik 11ra | HAOLO, 49.4 |
| 8.- HAUTESKUNDE-ALDIAN BOTERE PUBLIKOEI EZARRITAKO DEBEKUAK | ||
| Aginte publikoei debekatzea publizitateko edo komunikazioko erakunde-kanpainak egitea, salbu eta interes publikoa babesteko eta zerbitzu publikoak egoki egiteko ezinbestekoak diren jarduketak. | Martxoaren 5etik apirilaren 28ra | HAOLO, 50 |
| Aginte publikoei debekatzea lortutako emaitzak edo betetako helburuak ekitaldietan aipatzea, bai eta hautagaitzen adierazpenak edo irudiak erabiltzea ere. | Martxoaren 5etik apirilaren 28ra | HAOLO, 50.2 |
| Aginte publikoei debekatzea obra eta zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; hala ere, funtzionatzen has daitezke | Martxoaren 5etik apirilaren 28ra | HAOLO, 50.3 |
| 9.- HAUTAGAITZEN HAUTESKUNDE-AURREKANPAINA | ||
| Aurrekanpaina: Hauteskunde-zerrendei debekatzea hauteskunde-propagandako ekintzak egitea karteletan, merkataritza-euskarrietan edo hedabideetan. | Martxoaren 5etik apirilaren 11ra | HAOLO, 53 |
| 10.- HAUTESKUNDE-KANPAINA | ||
| Hauteskunde-kanpainaren iraupena. | Apirilaren 12tik 26ra | HAOLO, 51.2 |
| Hauteskunde-inkesten emaitzak zabaltzeko debekua. | Apirilaren 23tik 27ra | HAOLO, 69.7 |
| 11.- HAUTESKUNDE-KANPAINAKO PROPAGANDA ETA EKITALDIAK. | ||
| Hautagaitzek hauteskunde-propagandarako posta-bidalketak Corresoen uzteko epea. |
Apirilaren 3tik 17ra (HBZren erabakia 2019-04-11koa) |
HAOLO, 59 |
| PCI/227/2019 Agindua, 2019ko hauteskunde orokorretan posta-zerbitzuak dituen betebeharrei buruzkoa. | ||
| Udalek EHBei jakinaraztea kartelak doan jartzeko zer leku erabil daitezkeen. | Martxoaren 6tik 12ra | HAOLO, 56.1 |
| EHBek hautagaitzei jakinaraztea zer leku dituzten kartelak jartzeko. | Apirilaren 3a | HAOLO, 56.3 |
| Udalek EHBri, eta EHBk PHBri jakinaraztea zer lokal ofizial eta leku publiko dituzten hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. | Martxoaren 6tik 15era | HAOLO, 57.1 |
| LHAOetan argitaratzea zer lokal eta toki publiko dauden hauteskunde-kanpainako ekitaldiak doan egiteko. | Martxoaren 6tik 20ra | HAOLO, 57.2 |
| Hautagaitzen ordezkariek EHBri egitea lokal eta leku publikoak erabiltzeko eskaera. | Martxoaren 21etik apirilaren 4ra | HAOLO, 57.2 |
| EHBk lokal eta leku publikoak hautagaitzei esleitzea, eta hautagaitzen ordezkariei jakinaraztea. | Apirilaren 5a | HAOLO, 57.3 |
| 12.- EGOITZA ESPAINIAN DUTENEK BOTOA POSTA BIDEZ EMATEKO | ||
| Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar da. | Martxoaren 5etik apirilaren 18ra | HAOLO, 72.a) |
| Erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko die HEBPOk hautesleei. | Apirilaren 8tik 21era | HAOLO, 73.1 eta 2 |
| Hautesleek (botoa postaz emango dutenak) dokumentazioa bidaliko diote mahaiari. | HBZren epearen luzatze berria: Apirilaren 8tik 26ra, 14:00 ordu arte | HAOLO, 73.3 |
| 13.- GAIXO DAUDEN EDO DESGAITASUNAK DITUZTEN ESPAINIAKO EGOILIARREK BOTOA POSTA BIDEZ EMATEKO | ||
| Gaixorik dagoen edo desgaitasuna duen pertsonak botoa posta bidez emateko eskaera egitea, notario bidez baimendutako pertsona baten bitartez. | Martxoaren 5etik apirilaren 18ra | HAOLO, 72.c) |
| PHBak egiaztatuko du ea botoa posta bidez emateko eskaeretan lehen adierazitako baldintzak betetzen diren. | Martxoaren 8tik apirilaren 18ra | HAOLO, 72.c) |
| PHBak, lehen adierazitakoak egiaztatu ondoren, dagokion HEBPOra itzuliko dira eskaerak . | Apirilaren 22tik baino lehen | 605/1999 ED, 8.3 artikulua |
| HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igorriko ditu hautesleak adierazitako helbidera. | Apirilaren 8tik 21era | HAOLO, 73.1 eta 2 |
| Botoa posta bidez mahaira bidaltzea. | Apirilaren 8tik 24ra | HAOLO, 73.3 |
| 14.- ATZERRIAN ALDI BATERAKO BIZI DIREN EGOILIARREK POSTA BIDEZ BOZKATZEKO (oporrengatik, ikasketengatik, negozioengatik kanpoan badira eta, betiere, baldin eta Espainiako egoiliarren hautesle-erroldan ageri badira) | ||
| Kontsuletxeko matrikula-erregistroan "ez-egoiliar" gisa inskribatuta egon behar dute. | Martxoaren 5etik 30era | HAOLO, 74 eta |
| 1621/2007 ED | ||
| Botoa posta bidez emateko eskaera egin. | Martxoaren 5etik 30era | HAOLO, 74 eta |
| 1621/2007 ED | ||
| HEBPOk botoa posta bidez emateko dokumentazioa bidaliko die atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrei. | Apirilaren 2tik 8ra [1] | HAOLO, 74 eta |
| 1621/2007 ED | ||
| Atzerrian aldi baterako dauden egoiliarrek botoa posta bidez bidaliko dute mahaira. | Apirilaren 2tik 24ra | HAOLO, 74 eta |
| 1621/2007 ED | ||
| 15.- ITSASOAN DIREN LANGILEEK BOTOA POSTA BIDEZ EMATEKO | HAOLO, 74 eta | |
| 605/1999 ED (9.1 art.) | ||
| Botoa posta bidez emateko eskaera egin behar du, erradiotelegrafia bidez. | Martxoaren 5etik apirilaren 18ra | 605/1999 ED, 9.2, 3 eta 4 artikuluak |
| HEBPOak dokumentazioa bidaliko dio, itsasoan den pertsonak adierazitako portura, armadoreari, kontsignatarioari edo itsasontzira. | Apirilaren 8tik 21era | 605/1999 ED, 9.5 |
| Itsasoan den pertsonak posta bidez bidaliko du botoa mahaira, estatuko edozein portutatik. | Apirilaren 8tik 24ra | 605/1999 ED, 9.6 |
| 16.- IRAUNKORKI ATZERRIAN BIZI DIRENEK BOTOA EMATEKO | ||
| HEBPOak AEHZn inskribatutako hauteslearen helbidera igorriko die botoa eskatzeko inprimakia. | Martxoaren 5etik apirilaren 1era (epea luzatu egin da, HBZren erabakia, 2019-03-29koa) | HAOLO, 75.1 |
| Hautesleek HEBPOari igorriko diote botoa eskatzeko inprimakia. | Martxoaren 5etik 30era | HAOLO, 75.1 |
| HEBPOak hauteslearen helbidera igorriko die botoa emateko dokumentazioa. | Apirilaren 2tik 8ra ([2]) | HAOLO, 75.2 eta 3 |
| Boto hori entregatzeko era: Hauteslea zer kontsuletxetan inskribatuta dagoen, kontsuletxe horretako bulegora posta ziurtatua bidalita. | Apirilaren 3tik 27ra (HBZren erabakia 2019-04-04koa) | HAOLO, 75.4 |
| Boto hori entregatzeko era: Zer kontsuletxetan inskribatuta dagoen, kontsuletxe horretako bulegoko hautetsontzian botoa sartuta berak. | Apirilaren 24tik 28ra (20:00 ordu) (HBZren erabakia 2019-04-04koa) | HAOLO, 75.5 eta 6 |
| Kontsuletxeko bulegoek Kanpo Arazoetako Ministeriora bidaliko dituzte hautesleek hautetsontzian sartutako gutun-azalak (betiere ekainaren 28ra 20:00 orduak arte jasotakoak), baita kontsuletxeko funtzionarioak emandako akta ere. | Apirilaren 29a | HAOLO, 75.8 |
| Kanpo Arazoetako Ministerioaren Bulegoak PHBetara bidaltzea hautesleek kontsuletxeetako hautetsontzietan sartutako gutun-azalak eta kontsuletxeetan jasotako posta bidezko botoak. | Apirilaren 29tik 30era | HAOLO, 75.10 eta 11 |
| 17.- IRAUNKORKI ATZERRIAN BIZI DIREN BAINA HAUTESKUNDE-PROZESUAREN ALDIAN ALDI BATERAKO ESPAINIAN DIREN EGOILIARREN POSTA BIDEZKO BOTOA | ||
| Espainiako edozein posta-bulegotan posta bidezko botoa eskatzea. | Martxoaren 5etik apirilaren 18ra | HAOLO, 72.a) |
| HEBPOk erroldan inskribatuta izatearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa igortzea hautesleak adierazitako helbidera. | Apirilaren 8tik 21era | HAOLO, 73.1 eta 2 |
| Hautesleek dagokien PHBari bidaltzea posta bidezko botoa, hauteskunde dokumentazioarekin. | Apirilaren 8tik 24ra | HAOLO, 73.3 |
| 18.- ARTEKARIAK ETA AHALDUNAK IZENDATZEA | ||
| Hautagaitzaren ordezkariak artekaria izendatzea. | Apirilaren 2tik 25era | HAOLO, 78.1 |
| EHBak taloitegiko 3. eta 4. orriak bidaltzea udaletxeetara, bozketaren egunean hauteskunde-mahaietan banatzeko. | Apirilaren 26tik 27ra | HAOLO, 78.2 |
| Hauteskunde-mahaietako ahaldunak izendatzea. | Apirilaren 2tik 28ra | HAOLO, 76 |
| 19.- HAUTESKUNDE-ADMINISTRATZAILEAK, DIRU-LAGUNTZEN AURRERAPENA ETA DIRU-LAGUNTZEN EGUNERATZEA. | ||
| Alderdi politiko, federazio eta koalizioen ordezkari nagusiek administratzaile orokorra izendatzea HBZren aurrean. | Martxoaren 5etik 15era | HAOLO, 174.1 |
| Alderdien ordezkari nagusiek hautagaitzetako administratzaileak izendatzea PHBaren aurrean. | Martxoaren 20tik 25era | HAOLO, 174.2 |
| Administratzaile orokorrak eta hautagaitzakoak HBZri eta PHBari jakinaraztea irekitako kontu korrontearen zenbakia. | Martxoaren 5etik 28ra | HAOLO, 124.1 eta 2 |
| Hauteskunde-gastuen diru-laguntzaren % 30 aurreratzeko eskaera. | Martxoaren 26tik 28ra | HAOLO, 127bis. 1 eta 2 |
| Eskatutako aurrerapena ordaintzea. | Apirilaren 3tik 11ra | HAOLO, 127bis.4 |
| Lortutako boto eta aulkien arabera hauteskundeetako diru-laguntzen zenbatekoak eguneratzea, bai eta hauteskunde-propaganda postontzietan banatzeko ere. Eta hautagaitzen hauteskunde-gastuaren muga finkatzea. | Martxoaren 6tik 10era | HAOLO, 175.4 |
| 20.- BOZKETA, BOTO-ZENBAKETA ETA HAUTETSIAK ALDARRIKATZEA | ||
| Bozketa | Apirilaren 28a | HAOLO, 84.1 |
| EHBak boto-zenbaketa orokorra egitea. | Maiatzaren 1etik 4ra | HAOLO 103.1 / 107.2 |
| Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBan erreklamazioak eta kexak aurkeztea. | Maiatzaren 5a | HAOLO, 108.2 |
| PHBk ebazpena eman eta hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei jakinaraztea. | Maiatzaren 6a | HAOLO, 108.3 |
| Hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunek PHBren ebazpenaren aurkako errekurtsoa jartzea. | Maiatzaren 7a | HAOLO, 108.3 |
| PHBk espedientea eta txostena bidaltzea HBZri. | Maiatzaren 8a | HAOLO, 108.3 |
| PHBk ebazpena bidali duela jakinaraztea hautagaitzetako ordezkariei, eta HBZren aurrean agertzeko deitzea. | Maiatzaren 9a | HAOLO, 108.3 |
| HBZk audientzia ematea hautagaitzetako ordezkari eta ahaldunei. | Maiatzaren 10a eta 11a | HAOLO, 108.3 |
| HBZk aurkeztutako errekurtsoen ebazpena ematea eta PHBri jakinaraztea, hautetsien aldarrikapena egin dezan. | Maiatzaren 12a | HAOLO, 108.3 |
| PHBak hautetsiak aldarrikatzea. | Maiatzaren 13a | HAOLO, 108.4 |
| HBZk BOEan Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen emaitzak argitaratzea, barrutiaren arabera. | Ekainaren 22tik aurrera | HAOLO, 108.6 |
| 21.- IKUSMEN-DESGAITASUNA DUTENENTZAKO BOTO IRISGARRIA | ||
| Ikusmen-desgaitasuna duenak Barne Ministerioari telefonoz jakinaraztea, boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko. | Martxoaren 5etik | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| apirilaren 1era | ||
| Barne Ministerioak ikusmen-desgaitasuna duenari baiestea jaso duela jakinarazpena, eta gaitasuna ematen zaiola, NANa aurkeztuta, bozketa-egunean dagokion mahaian Braillez idatzitako dokumentazioa jasotzeko. | Martxoaren 6tik | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| apirilaren 2ra | ||
| Horretarako jarrita dauden Barne Ministerioaren webgunean —formatu irisgarrian— eta Barne Ministerioaren doako telefonoan, aldarrikatutako hautagaitzak eta haietako kideak kontsultatzeko aukera. | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED | |
| Apirilaren 2tik 28ra | ||
| Barne Ministerioak, udalen bitartez, hauteskunde-mahaietara bidaltzea ikusmen-desgaitasunak dituztenek botoa eman ahal izateko beharrezko Braille dokumentazioa. Hauteslekuetan gune irisgarri bat prestatuko da, dokumentazioa botoaren isilpekotasuna bermatzeko moduan erabiltzeko. | Azken eguna: | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| apirilaren 27a | ||
| Boto-txartela aukeratuta eta gutun-azalean sartuta, hautesle den mahaian emango du botoa. | Apirilaren 28a | HAOLO, 87.2 eta 1612/2007 ED |
| 22.- HAUTESKUNDEEKIKO AUZI-PROZESUA. | ||
| Hautetsiak izendatzeko ekitaldia dela-eta, PHB eskudunaren aurrean auzi-errekurtsoa jartzea. | Maiatzaren 14tik 16ra | HAOLO, 112.1 eta 2 |
| Justizia Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzietako salaren epaia. | Maiatzaren 20a | HAOLO, 113.1 |
| Interesdunei epaiaren berri ematea. | Ekainaren 4ko ez beranduago | HAOLO, 114.1 |
| 23.- DIPUTATUEN KONGRESUA ERATZEA | ||
| Hautetsiekin Diputatuen Kongresua eratzeko data. | Azken eguna: | EK 68.6 |
| Maiatzaren 23a |
(1)Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea apirilaren 16ra arte luzatu daiteke.
(2)Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea apirilaren 16ra arte luzatu daiteke
Laburdurak:
- BOE = Estatuko Aldizkari Ofiziala
- LHAO = Lurralde historikoko aldizkari ofiziala
- CER = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
- CERA = Atzerriko Egoiliar Absenteen Hauteskunde Errolda
- HEBPO = Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza
- HBZ = Hauteskunde-batzorde Zentrala
- PHB = Probintziako Hauteskunde-batzordea
- EHB = Eskualdeko Hauteskunde-batzordea
- PRE Agindua = Presidentzia Ministerioaren agindua
- HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
- ED = Errege Dekretua
- KA = Konstituzio Auzitegia
Azken aldaketako data:


