HaurEkin

- Sarearen helburua
- Aurrekariak
- Egituraketa
- 2025eko Nazioarteko Topaketa
- Udalerrien atxikipena
- Hezkuntza-baliabideak
- Albisteak
- Informazio gehiago
HaurEkin – Haurren Hirien eta Herrien Euskal Sarea haur parametroa tokiko politikan txertatzearen aldeko apustua egiten duen proiektu politikoa da. Proposamen honen helburua gure harremanak, baliabideak eta espazio komunak eraldatzea da, gure herri eta hirietan konfiantza eta autonomia, partaidetza eta osasun baldintzak berrezarriz.
Haurren Hirien Sarea Innobasque–Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatutako proiektua zen, HerriLaborategiarekin lankidetzan, tokiko administrazio publikoetan berrikuntza politikoko prozesuak sustatzeko eta laguntzeko. Gaur egun, sare hori Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari transferitu zaio, Familien eta Haurren Zuzendaritzaren gidaritzapean. Horregatik, izena aldatu zaio: HaurEkin.
Gaur egun, sarea hiru dispositibo (edo lantaldeek) osatzen dute, Francesco Tonucci irakasle italiarrak bultzatutako «La citta dei bambini» filosofiari jarraiki:
- Haurren parte-hartzea. «Umeen Kontseilua» Alkatetzaren organo aholku-emailea da, eta hiri- eta toki-kudeaketarekin lotutako gaiei buruzko bere ikuspegia ematen dio. Haurrek zuzenean parte hartzeko modu bat da, baina, batez ere, arduradun politikoek aniztasunarekiko ulermenean eta harremanean ikasteko prozesu bat da.
- Autonomia. «Eskolara lagunekin» bide zuzen eta eraginkorra da komunitate-loturak eta elkarbizitzarako gune osasuntsu eta seguruak berreskuratzeko. Neska-mutilei herrian mugitzeko autonomia itzultzearen aldeko udal apustua da: beren herria modu autonomoan erabili ahal izatea, esperientzia helduak ez lapurtzea eta ez ukatzea.
- Jolasa. «Kaleak jolastu» jokoarekin lotutako beste ekimen bat da. Jolasaren zerbitzura jartzea, osasun-parametro bat delako eta haurren eskubidea delako.
Sarea zabalik dago udalerri berriek parte har dezaten. Zure udalerria sarera atxikitzea nahi baduzu hurrengo formularioa (PDF, 177 KB)
deskargatu, bete eta itzuli sinatuta haurekin@euskadi.eus helbidera.
Euskadiko udalentzako informazio-dokumentua. (PDF, 3 MB)
Haurren parte-hartzeari buruzko ikerketa akademikoa UPV-EHUn
Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUren bidez egindako ikerketa akademikoa sustatu du (dokumentua deskargatu), tokiko mailan haurren eta nerabeen kontseiluak ezartzeko orientazio praktikoak eskaintzeko helburuarekin. Argitalpen honek organo parte-hartzaile horien balioa azpimarratzen du, tokiko demokrazia sendotzeko eta haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko tresna gisa.
Eusko Jaurlaritzaren proiektu pilotuak haurren parte-hartzeari buruz
Gida hauek hiru dira, eta Eusko Jaurlaritzak haurren eta nerabeen partaidetza sustatzeko tokiko mailan burutu dituen bi proiektu pilotuen emaitza dira, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerrirekin lankidetzan garatuak. Tresna praktiko eta osagarriak dira, haur eta nerabeentzako politika publikoak eskubideetan oinarritutako ikuspegitik indartzeko helburuz sortuak. Haurren eta nerabeen arloko koordinazio espazioak ezartzeko gidak (PDF, 605 KB)
udal egituretan antolaketa estrategikoa eta zeharkakoa bultzatzen duten espazioak sortzea proposatzen du, arlo eta eragile desberdinen arteko lankidetza sustatuz. Haurren eta nerabeen partaidetza organo egonkorrak diseinatzeko gidak (PDF, 1 MB)
partaidetza eskubidea eraginkortasunez gauzatzeko metodologia argi eta errealitate lokalera egokitua eskaintzen du. Azkenik, Haurren eta nerabeen inguruko diagnostikoak eta plan lokalak egiteko gidak (PDF, 2 MB)
orientazio zehatzak ematen ditu kolektibo honen errealitatea ezagutzeko eta, era parte-hartzailean, haien beharrei erantzuten dieten eta ongizate integrala sustatzen duten ekintzak planifikatzeko.
- Eusko Jaurlaritzak "HaurEkin" udalerrien sarea sustatzen du, toki-bizitzan haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatzeko
- Hamar udalerrik haurrek eta nerabeek tokiko agendan eta politikan parte hartzea bultzatzen duen HaurEkin sarearekin bat egin dute
- HaurEkin Sarearen topaketa Durangon (2024ko apirila) (PDF, 525 KB)

- Francesco Tonucciren Umeen Hiriak 300 partaide bildu ditu Bilbon

Proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko edota garatzen ari zaren ekimenen bati buruz galdetzeko idatziguzu ondorengo helbide elektronikora: haurekin@euskadi.eus
Azken aldaketako data: