Errezeta Elektronikoa: software bertsioak
 


Errezeta Elektronikoa etengabeko eboluzioan dagoen proiektu bat da, horrela, bertan inplikaturiko eragile guztien premietara egokitzeko.

Egoera honek software bertsio berriak sorrarazten ditu. Atal honetan  Errezeta Elektronikoaren historian zehar sortu diren bertsio guztiak zerrendatzen dira, eta azalpen labur bat ematen da software bakoitzak, bere aurrekoarekin alderatuta, dakartzen zuzenketa eta hobekuntzei buruz.

Farmazia Gestioko aplikazioen hornitzaileek eskuliburu tekniko  bat daukate (.pdf, 179 KB) Errezeta Elektronikoko bezeroa atalaren funtzionamenduari buruzko azalpenarekin, berau osatzen duten objektuei (Interface.dll, Initiator.dll, etab.)  buruzko informazioarekin, eta azalpen zehatz batekin programa farmazeutikoek objektu hauekin komunikatu behar luketen erari buruz.

Jarraian aurkezten diren softwarearen bertsio guztiak Farmaziaren Errezeta Elektronikoaren zerbitzu zentralen arteko komunikazioa ahalbidetzeaz arduratzen diren dill-en multzoa dira, hau da, preskripzioen lorpena errazten eta dispentsatzeen igorpena posible egiten dutenak. Gainera, dill horiek farmaziako hornitzaileen aplikazioen barruan integratu beharra dago berauen funtzionamendu egokirako.

Bertsioak:

  • 2.1 Bertsioa 
    • 4kb-ko txartelekin preskripzioak berreskuratzen ditu
    • Kupoi-orriak inprimatzen ditu
    • Prest bisatu elektronikorako
  • 1.6 Bertsioa 
    • 21etik gora preskripzio  lortzeko arazoa ebazten du.
    • Dispentsatzeko orduan sortzen zen sinkronismo arazoa ebazten du.  
  • 1.5 Bertsioa
    • Zerbitzariarekin konektatzea ahalbidetzen du proxy bat zeharkatuz.
  • 1.4 Bertsioa 
    • Eremu bisatuaren itzulpeneko errore bat ebazten du, gauzatu gabeko preskripzioen berreskurapenean.
  • 1.3 Bertsioa 
    • SOAP bidezko mezuen igorpena era asinkronoan egiten da.
    • Ekipoan biltegiratutako ziurtagiri digitalak irakurtzea ahalbidetzen du.
    • Artxibo bat sartzen du farmaziako proben konfigurazioa egiteko.
    • Erregistratu gabeko preskripzioen dispentsatzeak egitea ahalbidetzen du.


Azken eguneratzea: 2009/10/27