LANKIDETZA PROIEKTUAK | Euskal lankidetzaren mapa

sectores

LANKIDETZA PROIEKTUAK

LANKIDETZA PROIEKTUAK

Garapenerako laguntza ofiziala 11 lankidetza-tresnaren bitartez bideratzen da, Ignacio Ellacuria saria eta Euskadiko gazteak lankidetzan programa barne, eta banatu beharreko funts gehienak deialdi irekien bitartez banatzen dira, urtero-urtero lankidetza-tresna guztietarako egiten direnak.

2009tik 202ra bitarte egikaritzeko 186.243.835,62 € bideratu ziren guztira.

Garapenerako hezkuntzari dagokionez, 2009-2012 aldian garapenerako hezkuntzaren arloan onartu ziren proiektuek 13.109.467,90 €-ko balioa izan zuten guztira, eta ikerketaren, komunikazioaren, truke eta ikaskuntza kolektiboaren, prestakuntzaren, berrikuntza eta sormen metodologikoaren eta eragin politikoaren sektoreetako ekimenetara bideratu ziren.

Lankidetza-proiektuen tresna da lankidetza-bolumen handiena bereganatu duena.

2009tik 2012ra bitarte guztira 99.963.781,15 € lankidetza-proiektuetara bideratu ziren, eta horietatik % 31,05ek herri-ekonomia izan zuten jomugan; proiektuen % 27,43 lehentasunezko gizarte-premietara bideratu ziren, % 18,07 emakumeak ahalduntzera, % 15,04 tokiko botererako ekimenetara, % 5,91 kultura-nortasuneko proiektuetara eta % 2,51 giza eskubideetara, hurrenez hurren.

Proiektuak kategoriaren arabera 2009 - 2012 (%)

Elankidetza euskadi.net