Euskal Herria ezagutzea

 

Liburua korreo postalaren bidez bidaltzea nahi baduzu, egin eskaera gure korreo elektronikoan: kulturabehatokia@euskadi.eus, ez ahaztu zure izen abizenak eta helbidea ematea.

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb)

portadaLiburu hau inmigranteentzat, diasporako euskaldunen seme-alabentzat eta aldizkako bisitarientzat da.

Gure artean gelditzeko datozen inmigranteak, urteak eta urteak ematen dituzte gora eta behera, integratzen diren gizartearen zenbait klabe ulertu ahal izan arte.

Dokumentu honen xedeetako bat bidaia pertsonal saihestezin eta komunitateen arteko komunikazioa bideratzea da. Material hau, biztanle berrien parte handi bat, jarraian bertan biziz gero, eskubide osoko euskal herritar bihurtuko dela eta euren kultura eta ahaleginaz, hartzen dituen gizartearen onurarako, kultura-, gizarte eta zerga ekarpenak egingo dituztela kontuan hartuta egin dugu.

Beste xede bat, atzerrira inmigratu zuten euskaldunen -hau da, diasporako euskaldunak deritzogunen- ondokoei euren arbasoen herrialdearen oinarrizko ezagutza ematea eta haien sustraiekin kontaktuan jartzea da.

Azkenik, turistentzako ohiko gidarekin konformatzen ez den aldizkako bisitariak, herrialdea ezagutzeko ezinbestekoak diren klabeak aurkituko ditu gida honetan.

Honako hau, Kulturaren Euskal Kontseiluaren aginduz egindako dibulgazio-eskuliburua da, Euskal Herriaren ezagutzaren hastapen laburtua izan dadin. Kulturaren Euskal Planak gure kulturaren alderdi nagusiak aurkezteko unitate didaktikoa egiteko eta inmigranteen, diasporakoen eta turisten hizkuntza nagusietara itzultzeko proposamena egin zuen. Hizkuntza, kultura, arteak eta kultura-zerbitzuak xehetasun samarrez azaltzen dira. Baina irudi horrek osagabea zirudien gure komunitatearen bizimodua eta historia (gure gizartea, balioak, instituzioak, ekonomia, sistema politikoa eta gobernu-sistema) eta zerbitzuak aipatu gabe.

Aldez aurretik idatzitako liburuaren laburpen berridatzi eta zuzenduan oinarritutako dibulgazio-lana da eta ez dauka zertan Eusko Jaurlaritzaren irizpidea izan.Euskal Herriaren ikuspegi laburtu eta pedagogikoa eskaini nahi dugu. Baina, halaber, irakurtzen dutenentzat eragingarria izatea nahi dugu, euren kabuz, hemen aipatzen direnetako edozein arlo sakontzen ausart daitezen.

Euskal Herria ezagutzea (pdf, 4,3Mb)