Aralarren aurkitzen diren megalito ugarienak trikuharriak dira. Ondoren tumuluak. Badira zutarri edo menhir batzuk ere, eta bi harrespil.
Aralarko trikuharri gehienak planoan azaltzen diren 1-4 tipokoak dira:
1 tipoa: Motza irekia
2 tipoa: Motza itxia
3 tipoa: Luzea irekia
4 tipoa: Poligonala
Multzo honetako megalito ikusgarrienak ezagutzeko ikus hemen. Bertan ikus ditzakezu megalito bakoitzaren kokapena eta Aralar mendigunearen ikuspegi orokorrak. Megalito bakoitzaren UTM koordenatuak ere ipintzen ditugu, gaur egun mendizale askok baitute GPS bat. Nola nahi ere, Z koordenatuak erraztasuna emango die altimetro bat dutenei. monumentuak aurkitzeko garaian.