50. hamarkadan mendi pista egiterakoan, Baiarrateko trikuharria hondatu zuten. Trikuharri honetatik Barandiarango J. Migelek utzi zigun marrazkia bakarrik geratzen zaigu. 1917an trikuharria industu zutenekoa.

Marrazki honen bitartez dakigu monumentu honetako ganbarak 4 losa zituela, bere lekuan kokatuta eta 2 metrotara ganbararen estalkia zegoela.

Eusko Jaurlaritzak 2003an Gipuzkoako megalito guztiak, Aralarkoak barne noski, Kultura Ondasun gisa deklaratu zituen eta babes-araudia ezarri. Horrela, monumentu hauek hobeto babestu daitezke gaur egun gure menditan baso lanetan dabiltzan makina handi horien aurrean. Helburua zera da, gorago aipatu dugun kasua bezalako gertaerak ez daitezela gerta etorkizunean. Lege babes hau ez ezik, Aralarko eta Gipuzkoa osoko megalito guztiak garbituak eta zutarritxo baten bidez seinaleztatuak izan dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru laguntzarekin.

Barandiarango J. M ek egindako planoa: Baiarrate trikuharria.


Azken eguneratzea: 2006/03/06