Produkzio-zehaztasunak
Agindu-zenbakia
Langileei egin behar duten guztia zehazten duen agiria ematen diete. Agiri horrek zenbaki bat du eta atal honetan zenbaki hori jarri behar da. Gero, produkzio-ziklo honetan egindako unitate guztien lote zenbakia izango da. Horrela, produktuarekin arazoren bat izanez gero, zenbaki hori bilatu eta beharrezko informazio guztia lortu ahal dute.
Lan-kodea
Egindako lana zein izan den adierazten duen zenbaki edo kodea jarri behar da. Orrian bertan agertu behar da kode bakoitzak zein lan mota ordezkatzen duen.
Hasiera- / Bukaera-ordua
Aipatutako ekintza horri zein ordutan ekin dion eta zein ordutan utzi dion zehaztu behar du langileak. Horretarako, datuak emateko bide laburra erabiliko du:
10:15
10:00-11:30
Denbora
Aipatutako lana egiten guztira zenbat denbora eman duen adierazi behar du langileak.
Kopurua
Produkzio-ekintza horri dagokion produktuen kantitatea adierazi behar da. Enpresaren edo egindako lanaren arabera neurri edo parametro desberdinak erabili beharko ditu langileak: kg, tona, kutxa, ale...
Intzidentzia-kodea
Produkzio-zikloan gerta daitezkeen arazo edo intzidentziak zehazten dituzten kode edo zenbakiak adierazi behar dira.
Intzidentzia-denbora
Intzidentziaren bat gertatuz gero, zenbat denbora iraun duen adierazi behar da.