ordutegiA

Agiri-ereduen bankua

Ordutegia

Establezimendua zein ordutan ireki eta ixten den adierazten da. Eguerdian itxita badago, goizeko eta arratsaldeko ordutegiak bereiztuko dira. Etenik gabeko ordutegia egiten bada, ez da bereizketarik egin behar.
Bestetik, asteburuko ordutegia ezberdina izan ohi da lanlekuetan eta hau ere argituko dugu errotuluan.
Ordua adierazteko formula batzuk erabiltzen dira:

Zenbakiak deklinatu gabe

Errotulu gehienetan, modu hau erabiltzen da. Hau da, goizez eta arratsaldez hitzen atzean zenbakiz adierazten da ordutegia, orduak deklinatu gabe. Gainera, formula honek errotulu elebidunak sortzerakoan arazo gutxiago ematen du, erdaraz irakurriko duenak ere arazorik gabe ulertuko baitu.

Goizez / Mañana: 9:00 - 13:00
Arratsaldez / Tarde: 17:00 - 20:00

Zenbakiak deklinatuta

Zenbakiak deklinatuz gero, kontuan izan behar dugu ordu puntuak badira, deklinabide-marka pluralean erabili behar dugula; eta, minutuak adierazi behar izanez gero, deklinabide-marka singularrean idatzi behar dugula.

10:00etan
11:00etatik 12:00etara
10:15ean (eta laurdenetan esaten dugu, baina eta hamabostean idatzi behar dugu)
10:25etik  11:45era
10:00etatik 10:45era
9:30etik 11:00etara(eta erdietatik esaten dugu, baina eta hogeita hamarretik idatzi behar dugu)

Agian modu hau jatorragoa da, baina errotulu batean erabiltzeko, bestea argiagoa da eta arazo gutxiago ematen du, batez ere errotulu elebidunetan.

Goizez / Mañana: 9:00etatik 13:00etara
Arratsaldez / Tarde:17:00etatik 20:00etara

 

Azken eguneratzea: 2007/03/29