Sormen Egonaldiak 2026 (1. deialdia)
SORMENA BABES! Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.
2026ko sormen egonaldietan izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 15era arte. Edizio honetan bi egonaldi mota izango ditugu osoa eta sinplea.
Sormen egonaldi osoa
Esku artean sormen proiektu bat duen sortzaile orori irekia dagoen deialdia da hau. Edozein arte diziplinatara irekia, bakarka zein kolektiboan asmo bati sormen prozesu sakon bat eskaini nahi dionarentzat. Prozesuaren edozein fasetan egonik ere denbora eta arreta zaindua eskaini nahi dutenen eskura baliabideak nahiz babesa eskaintzea da deialdi honen asmoa.
Sormen egonaldi sinplea
Modu errazean sormen proiektu bati denbora, lekua eta baliabideak eskaini asmoz egonaldi malgu bat egin nahi duen norbanako sortzaile eta kolektiboei zuzendua dago deialdi hau. Zeinahi sormen diziplinatan eta prozesuaren edozein fasetan egonik ere babesa eta bertako azpiegituren aukerak baliatu nahi dituzten sortzaileei.
DEIALDIEN OINARRIZKO INFORMAZIOA
Bi egonaldi mota: osoa eta sinplea.
Epeak:
- Eskaerak: eskaera epea 2025eko abenduaren 15etik 2026ko urtarrilaren 15era.
- Ebazpena: 2026ko urtarrilaren 22a.
- Egonaldiak: egonaldiak 2026ko otsailaren hasieratik 2026ko uztailaren amaierara gauzatuko dira.
Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).
En breve
- Plazo Del 15 de Diciembre de 2025 al 15 de Enero de 2026
- EntidadSormena Babes! Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatiba
- Tipo de convocatoriaResidencias y mentoring
- LugarGipuzkoa
- DuraciónDe principios de febrero a finales de julio de 2026
- SectorMultisectorial
- ActividadCreación
- Convocatoria BASES
Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.


