Sormen Egonaldiak 2026 (1. deialdia)

  • Sormen Egonaldiak 2026 (1. deialdia)

SORMENA BABES! Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

2026ko sormen egonaldietan izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 15era arte. Edizio honetan bi egonaldi mota izango ditugu osoa eta sinplea.

Sormen egonaldi osoa

Esku artean sormen proiektu bat duen sortzaile orori irekia dagoen deialdia da hau. Edozein arte diziplinatara irekia, bakarka zein kolektiboan asmo bati sormen prozesu sakon bat eskaini nahi dionarentzat. Prozesuaren edozein fasetan egonik ere denbora eta arreta zaindua eskaini nahi dutenen eskura baliabideak nahiz babesa eskaintzea da deialdi honen asmoa.

Izen ematea

Sormen egonaldi sinplea

Modu errazean sormen proiektu bati denbora, lekua eta baliabideak eskaini asmoz egonaldi malgu bat egin nahi duen norbanako sortzaile eta kolektiboei zuzendua dago deialdi hau. Zeinahi sormen diziplinatan eta prozesuaren edozein fasetan egonik ere babesa eta bertako azpiegituren aukerak baliatu nahi dituzten sortzaileei.

Izen ematea

DEIALDIEN OINARRIZKO INFORMAZIOA

Bi egonaldi mota: osoa eta sinplea.

Epeak:

  • Eskaerak: eskaera epea 2025eko abenduaren 15etik 2026ko urtarrilaren 15era.
  • Ebazpena: 2026ko urtarrilaren 22a.
  • Egonaldiak: egonaldiak 2026ko otsailaren hasieratik 2026ko uztailaren amaierara gauzatuko dira.

Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).

Deialdiaren oinarriak


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Abenduak 15(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 15(e)ra
  • EntitateaSormena Babes! Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatiba
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaGipuzkoa
  • Iraupena2026ko otsailaren hasieratik uztailaren amaierara
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.