3. HE: AHOZKOA BIRZIKLATEKO IKASTAROA (2026/60/15/68)

Presentziala

  • Arloa: Hizkuntza Prestakuntza
  • Modalitatea: aurrez aurrekoa
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraupena: 20 ordu
  • Ikasle kopurua: 10
  • Hartzaileak: 3. HE (B2C1 edo C1C1maila) egiaztatuta duten EAEko herri-administrazioetako langileak.
  • Irakaslea: Instituto Labayru Ikastegia
  • Egutegia:

Administrazio Orokorra

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik urriaren 1era

Oniritzi epea: 2026ko urriaren 2tik 8ra

Beste administrazio batzuk

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik urriaren 8ra

  • Ikastaroaren egunak: 10 egun

2026ko urriaren 27 eta 29a

2026ko azaroaren 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24 eta 26a

  • Lekua: IVAPeko Lakuako kanpoko gelategia. 5. gela. Donostia-San Sebastián kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
  • Ordutegia: 09:00-11:00
  • Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 26a

Helburu orokorrak

Langileek hizkuntza ez erabiltzeagatik galdu duten ahozko jariotasuna berreskuratzea, langileak motibatzea euskara lanean ahoz erabiltzeko eta euskara erabiltzeko beldurrak kentzen laguntzea.

Helburu zehatzak

  • Laguntza eskaintzea hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko eguneroko jardueran.
  • Telefonoz zein aurrez aurre, harrera egin eta kontsultak bideratzeko gai izatea.
  • Ahozko erregistroaren berezko ezaugarriez eta baliabideez jabetzea
  • Mintzamenean errepikatzen diren akatsak zuzentzea
  • Lan arloko hiztegia lantzea.

Konpetentziak

Ikasleak ikastaroa amaitzean jakingo du:

  • Zuzenago eta jariotasun handiagoz hitz egiten.
  • Euren diskurtsoa egoera desberdinetara egokitzen.
  • Lexiko zuzenagoa erabiltzen.

Aurkezpena.

Erregistro informala.

Eguneroko gaiak egoera informaletan jorratu.

Diskurtsoa egoerara moldatzea.

  • Testuinguruaren bost osagaiak aztertu.
  • Egoera bat emanda, diskurtsoa hartzaile motaren arabera egokitu.

Ahoskera zaindua.

  • Euskaltzaindiaren 87. araua.
  • Ahoskera ariketak.

Telefono bidezko elkarrizketak

  • Ezaugarriak, formulak, zailtasunak eta estrategiak.
  • Adibide bat aztertu.
  • Ariketa praktikoa.

Deskribapenak.

  • Ezaugarriak eta formulak.
  • Adibide bat aztertu.
  • Ariketa praktikoa.

Gomendioak.

  • Ezaugarriak eta formulak.
  • Adibide bat aztertu.
  • Ariketa praktikoa.

Nork bere iritzia nola eman.

  • Argudiatzeko formulak, teknikak eta estrategiak.
  • Esamoldeak landu.
  • Ariketa praktikoa.
Ahoskera eta intonazioa.
Erregistro formala.

Gai teknikoak eta elkarrizketa formalak landu.

Metodologia

Teoria eta praktika uztartuko dira ikastaroan, nahiz eta alde praktikoak lehentasuna izango duen.

Ebaluazioa

Ikastaroan betetako eginkizunak hartuko dira kontuan GAI kalifikazioa lortu ahal izateko.

Aprobetxamendua

  • Bertaratzea, gutxienez, % 80koa izatea, ikastaroaren ordu kopurua kontuan hartuta.
  • Proposatzen diren ariketa guztiak egitea eta gainditzea.

Ikastaroaren balorazioa

  • Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.
  • Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri egongo da posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.

DOCUMENTACIÓN ASOCIADA

Organizado por:
IVAP
Tipo de evento:
Cursos
Fecha inicio - Fecha fin:
-
Horario:
Gela:
5
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (España)
Más detalles del lugar:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Descarga el evento para importarlo en tu calendario (.ics)
Precio:
195,30€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).