"MANUEL LARRAMENDI" KULTUR BAZKUNA
Buscar otra asociación
Opendata: Descargar los datos del Registro de Asociaciones en Euskadi.eus
Ver información completa [+]
Datos de la asociación
Nº Registro:
AS/G/03636/1992
CIF:
G20438073
Fecha de constitución:
05/11/1992
Fecha de inscripción:
16/12/1992
Ámbito de actuación:
C.A. del País Vasco
Utilidad pública:
Sí (Publicación en el BOPV: 11/06/2003)
FinesDatos extraídos de los estatutos
- Clasificación: Cultural Específico
- Finalidad: Promoción del Euskera
- ESTATUTOS ADAPTADOS A LA LEY 7/2007. Bi xede nagusi eta naharo ditu: bata, euskara hizkuntza suspertu, osatu eta hedatzea, bere erabileraren erabateko normalkuntzara heldu asmoz. Bestea, euskal kultura indartu eta arnasberritu eta bere jardunaz zein gainerako kulturekiko harremanaz aberastea. Bi xede nagusi horiek erdiestearren, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak bitarteko helburu zehatzago hauek ezarri dizkio bere buruari: a) Gizarte mailako komunikazio erabidean eragitea, euskara hutsezko mota orotako hedabideak -idatzizkoak zein ikusentzunekoak- sortu eta kudeatuz, hala tokiko komunikazioa xede dutenak, nola eskualde, lurralde edo erkidego izaerakoak ere eta edozein komunikazio alor edo atalari dagozkionak. b) Euskararen ezagutza suspertzeko, zabaldu eta trinkotzeko irakaskuntza eta trebakuntza jarduerak antolatu, gauzatu eta kudeatzea. c) Gazte eta helduen aisialdian euskararen erabilera txerta, susper, ziurta eta zabal dezakeen mota orotariko jarduerak antolatzea. d) Euskal Herriaren eta Gipuzkoaren historia eta herrietako tokiko historia euskaraz ikertua eta ezagutzera emana izan dadin jarduera eta ekimenak gauzatu eta antolatzea. e) Euskal literaturaren sorkuntza eta literaturaren euskarazko irakurzaletasuna suspertu eta babesteko ekimen eta jarduerak gauzatu eta kudeatzea. f) Kontsumo ekoizkinen ekoizpen eta salmentan, lan- eta gizartezerbitzuen eskaintza eta kudeaketan, eta, oro har, euskal gizarteko lan erabidean euskararen erabilera suspertu eta zabaltzeko ekimen eta jarduerak antolatzea. g) Nazioarteko beste herrialde eta kulturekin elkar ezagutzeko eta laguntzeko ekimen eta jarduerak antolatzea. h) Euskal folklore eta etnografia iraunarazi, suspertu eta zabaltzeko ekimenak gauzatzea. i) Euskal gizartearen hizkuntza jokabidean eragin nabarmena izanagatik edo jokabide horrentzat eredugarri izan litezkeelako euskara hizpide nagusi izando duten kultur eta gizarte ekintza eta jarduerak gauzatu eta antolatzea. j) Euskal toponimoa berreskuratu, iraunarazi eta ezagutzera ematea. Badu "Manuel Larramendi" Kultur Bazkunak bere-berezko helburu bat ere: Manuel Larramendi euskaltzale eta euskalariak herri baten hizkuntza, izaera eta berezkotasunen alde ahaleginduz utzi zuen kemen, arrazoibide eta senezko lan eta mezuari uztartu eta haren gizabide eta arrazoizko jardun eredugarria jakitera eman eta zabaltzea, hark hasitako ildoari gaurgeroako zantzua emanaz, baina, beti ere, garaian-garaiko zirkunstantzia, pentsamolde eta jokabideen mami eta edukien arteko aldea hausnartuz eta horien argitara egoki iritzitakoari jarraiki.
Estatutos
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 30/08/2025
Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo