BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA
Buscar otra asociación
Opendata: Descargar los datos del Registro de Asociaciones en Euskadi.eus
Ver información completa [+]
Datos de la asociación
Nº Registro:
AS/G/16525/2012
CIF:
G75077834
Fecha de constitución:
30/11/2011
Fecha de inscripción:
07/02/2012
Ámbito de actuación:
C.A. del País Vasco
Utilidad pública:
No
Domicilio:
Martin Ugalde Kultur Parkea
Municipio:
Andoain
C.P.:
20140
Territorio:
Gipuzkoa
Página Web:
http://BIZIPOZA.EUS BIZIPOZAESKOLA.EUS
FinesDatos extraídos de los estatutos
- Clasificación: Cultural Específico
- Finalidad: Promoción del Euskera
- Elkartearen helburu nagusia, euskaratik eta euskaraz abiatuta komunikazio eta harreman esparru bat sortzea da, haurrei eta beren familiei zuzenduta. Esparru horren bitartez, Sozietateak nahi du begirunea, elkartasuna, aniztasuna, askatasuna, bizikidetza eta bereizkeriarik ezaren printzipio eta baloreak euskaraz zabaltzea, sustatzea eta jendartean hedatzea. Helburu nagusi horrek, ondoko helburu sozial zehatzak barnebiltzen ditu: a) Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko haurren babes eta arretarako elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. b) Bizipoza-k bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. c) Bizipoza-k auzolana du bisio: deneriko herritar, talde era erakundeek osaturiko bolondres-sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko. d) Izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz, eta izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteetan ere euskararen erabilera zabaltzea. e) Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea. f) Gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea. g) Bere gain nahiz besteren kontura ale inprimatuak, liburuak, diskoak, aldizkariak eta egunkariak editatzea eta argitaratzea, baita haiek inprimatzea banatzea, saltzea eta publizitatean ustiatzea ere. h) Interneteko jarduerak egitea, atariak sortu, garatu eta sustatzea barne, baita informazioa, trebakuntza eta posta elektroniko zerbitzuak ematea ere. i) Informazioa eta kultur produktuak sortu eta ematea edozein euskarrien bidez, prentsa, irratia, telebista, Internet, telefonia mugikorra, eta beste edozein bitarteko telematiko eta informatiko bidez, edo zernahi euskarri multimediaren bitartez. j) Telekomunikazio zerbitzuak ustiatzea, tartean telefonia, irratia, telebista, datu transmisioa eta zernahi bitarteko elektroniko direla, denak ere beren mote guztietan. k) Entzunezko eta ikus-entzunezko zernahi motatako lanak eskuratu, alokatu, saldu, ekoitzi, igorri eta merkaturatzea. l) Kultur eta kirol ekitaldiak eta ikuskizunak antolatu eta ematea, baita haien gaineko eskubideak eskuratu, eman eta merkaturatzea. ll) Kulturaren garapen eta zabalkunderako gune fisiko eta birtualak sortu, kudeatu eta ustiatzea. m) Publizitate espazioak ustiatzea edozein euskarritan, beregain nahiz besteren kontura. n) Mota guztietako produktuen komertzializazioa, banaketa eta salmenta, aurrez aurre, edota telefono eta Internet bidez. o) Kultur zerbitzuak, aisialdikoak, entretenigarriak eta atsegingarriak ematea eta merkaturatzea. p) Telebistak, irratiak edo beste edozein instalazio ezartzea, erabiltzea eta ustiatzea, ikus-entzunezko hedabideak emititzeko, ekoizteko eta sustatzeko. r) Entzunezko eta ikus-entzunezko edozein formatu edo edonolako komunikabide ekoiztea, argitaratzea eta banatzea eta zinema lanak ekoitzea, argitaratzea eta banatzea. s) Zernahi motatako zerbitzu interaktikoak ekoiztea, kontratatzea eta merkaturatzea. t) Aholku zerbitzuak ematea eta merkaturatzea, informazio, publizitate, kultura, aisialdi, entretenimendu eta zernahi ekitaldi motaren antolaketari loturiko arloetan.
Estatutos
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 21/06/2025
Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo