IKAS KULTUR ELKARTEA "AISIOLA"
Registro de asociación
Imprimir Descargar PDF

Datos de la asociación

Nº Registro: AS/B/03858/1993
Fecha de constitución: 02/04/1993
Fecha de inscripción: 10/05/1993
Ámbito de actuación: C.A. del País Vasco
Utilidad pública: No
43.2782281 -2.9605348
Domicilio: Aoiz Plaza,1,4. solairua.
Municipio: Bilbao
C.P.: 48015
Territorio: Bizkaia
Añadir a la libreta de direcciones

FinesDatos extraídos de los estatutos

  • Clasificación: Cultura General
  • Finalidad: Promoción Cultural
  • Elkarteko bazkideak Ikastolak direla kontuan izanik, bazkideek eta Elkarteak antolaturiko proiektuetan partaide direnen arteko elkarganatze bidetzat euskara ardatz eta pertsonaren osotasunezko formazioa helburutzat hartuta, pertsonei dagozkien ingurunea, kultura, ohiturak, sineskerak, adierazpenak... izango dira erabiliko diren baliabideak. Helburu orokor hau bideratzeko, bakoitzak bere helburu zehatzagoak dituelarik hiru ekintza arlotan arituko da Elkartea. Irabazpenak lortzeko edo politikagintzarako asmorik gabeko helburuok lortzeko, legearen arabera honako jarduerak burutuko dira: 1.- Gazte-jardueren helburuak: -Aisialdiko esparruan, gazteen jarduerekin lotutako formazio proiektuak sortu. Horien artean AISIOLA, AISIALDIRAKO ESKOLA sortzea eta aurrera ateratzea da helburu nagusia. AISIOLA AISIALDIRAKO ESKOLAren helburuak: ¿Euskalduna eta euskara lan hizkuntza duen aisialdiko titulazio propioasortu. ¿Ikastoletako gazteei heziketa integrala eman aisialdiko heziketaren bidez. ¿Kalitatezko aisialdirako hezitzaileak hezi, bai ezagutza teoriko bai praktikoen eskuratze aldetik. ¿Ikastoletako eremu ez-formalerako langile kualifikatuak prestatu. ¿Ikastolen hezkuntza proiektuan oinarritutako ikasmaterial propioarekin gazteak hezi. ¿Ikastoletan aisialdiko eremu berri eta sendoa sortu. ¿Ikastolen aisialdiko eremua koordinatzeko erreferente izan. -Gazteen arteko eta gazteen eta inguruaren arteko harremanak bultzatu. -Giza-kultur, jolasaldi eta hezkuntza jarduerak bultzatu. -Komunikakor, partehartzaile, kementsu eta sortzaile izango den gizartea sortarazteko, beharrezko baloreak sustatu. 2.- Kirol-helburuak: -Euskararen bidez, kirolzaletasuna piztu. -Gazte eta helduen artean ezinbestekoa den partaidetza bultzatu. -Kirol ezberdinak eginez, partaidetza ugaritu. -Kirolaz, jolas bezala, gozatu. -Kirol jardueratan ingurune alaia sortu. -Kirol ezberdinak eratu. -Kirol autoktonoak indartu. -Kirolaren bidez, behar bada lehentasuna emanik, heziketa zaindu. -3.- Kultur helburuak: -Euskal Kulturaren ezaugarriak bultzatu eta hauekiko begirunezko jarrerak sortu: dantza, Euskal Herriaren kondaira, artea, musika eta abar. -Herri edo hiriburu ezberdinetako giza-kultur jardueratan partaidetza areagotu. -Kultur ezberdinen arteko begirune eta trukaketa bideratu. -Euskara erabiliz, kultur proiektuak eratu. -Era guztietako bilera eta kirol-kultur topaketak antolatu kirol sail bereziak sortuaz, ikastaroak, hitzaldiak eta zabalkunde eta hobekuntzarako agerraldiak antolatuz eta lehiaketak, erakusketak, bekak, sariak... eta helburuok lortzeko beste edozein bide suspertzaile batzuk. -Zuzendaritza Batzordearen oniritziz, informagarri diren zerbitzu edota beharrezko hainbat jarduera, liburutegi, kontsultategi eta Elkarteari dagozkion argitarapenak eratu ditzake. Bere helburuekin bat datozen jardueratan, gai diren organoekin loturik dauden zenbait agintari edo beste erakunde eta korporazioekin batera lankidetza ahal izango du.
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 01/01/2024 Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo