Formol Laborategia Antzerki Elkartea
Buscar otra asociación
Opendata: Descargar los datos del Registro de Asociaciones en Euskadi.eus
Ver información completa [+]
Datos de la asociación
Nº Registro:
AS/G/23102/2020
Fecha de constitución:
20/02/2020
Fecha de inscripción:
28/02/2020
Ámbito de actuación:
C.A. del País Vasco
Utilidad pública:
No
FinesDatos extraídos de los estatutos
- Clasificación: Cultura General
- Finalidad: Teatro
- -Euskarazko sorkuntza eszenikoak sortzea, euskal kulturan eraginez: Euskal kulturan gure ekarpena eginez, gugandik eta guretzako, euskaraz sortzea. Denbora-pasa edo entretenimendu soiletik urrunduz, kultura eta artearen kalitaterantz zuzendu nahi ditugun sorkuntza prozesuak eta pieza eszenikoak jarri nahi ditugu martxan. -Arte eszenikoen bidez, bereziki antzerkiaren bidez, ildo artistiko berriak esploratzea eta eskaintzea: Elkarteak, sorkuntza artistikorako laborategi izaera hartzea nahi dugu. Eta honela, adierazpide eta molde artistiko berriak ikertu eta euskal antzerkigintzaren panoramari eskaintzea litzateke helburu. -Publiko gaztea antzerkira erakartzea: Gazteak, eurenak ere badiren antzoki, kultur etxe, museo eta beste edozein espazioetara erakarri nahi ditugu, antzezlan baten parean egotea gazteentzako kultur aukera bat ere badela sustatuz. Belaunaldi berriek haien burua antzezlanetan parte hartzen ikusteak kulturaren biziraupena, kalitatea, sorkuntza berriak eta lana bermatuko duelakoan gaude. Gure kasuan, arte eszenikoen jarraipen eta biziraupenerako beharrezkotzat hartzen dugu publiko gazteari zuzentzea. -Gazteon belaunalditik hitz eginez, pentsamenduak astintzea: Sormen lanen bitartez, euskal gizarteari begira gaudenon pentsamendu, sentimendu eta akzioak ikertu nahi ditugu, bai gizartearen, bai kulturaren parte garen bitartean. Gure belaunaldiari zintzoki eta aurrez aurre hitz eginez hausnartzera bultzatu, baita elkarrizketa orokorrago batera batu eta beste belaunaldiei galderak eta erantzunak luzatu.
Estatutos
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 20/09/2021
Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo