Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI ELKARTEA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitatea
Buscar otra asociación
Opendata: Descargar los datos del Registro de Asociaciones en Euskadi.eus
Ver información completa [+]
Datos de la asociación
Nº Registro:
FD/B/00192/2015
Fecha de constitución:
15/11/2014
Fecha de inscripción:
20/01/2015
Ámbito de actuación:
C.A. del País Vasco
Utilidad pública:
No
FinesDatos extraídos de los estatutos
- Clasificación: Socio-Económico
- Finalidad: Promociones Sectoriales
- Federazio honen helburuak honako hauek dira: a)Egile eta jabetza intelektualaren eskubideen beste ezein titularren ustiapen eskubideak eta ondare izaerako eskubideak kudeatzea. Zentzu honetan Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitateak egile eta jabetza intelektualaren eskubideen beste ezein titularren ustiapen-eskubideak eta ondare izaerako eskubideak kudeatuko ditu, horretarako baimena duen heinean: -Izan ezagutzen diren euskarrietan zein sortuko direnetan, literatura, musika, antzerki, zinema, sorkuntza bisuala, arte plastiko, argazkilaritza zein beste edozein obra ikusentzunezko edo multimediaren gaineko erreprodukzio, zabalkunde eta komunikazio publikoko eskubide esklusiboak. Obra horiek izan daitezke originalak edo eratorriak. -Aipatutako obrei lotutako trasnformaziorako eskubide esklusiboa. -Aipatutako obrei lotutako eta legez aurreikusitako ordainketa-eskubide guztiak, konpentsazio ordainketa barne. Eskubideon kudeaketari dagokionez, apirilaren 12ko 1/1996 Erret Dekretu Legegilearen bidez onetsitako Jabetza Intelektualeko Legearen testu bateratuaren 150. artikuluak aintzatetsitako legitimazioa izango du eta bere errepertorioa osatuko du lotutako eskubideren bat kudeatzeko entitatearen esku utzi den obra orok, bai zuzenean bai zeharka, lagapen, mandatu edo lege bidez. Eskubideen kudeaketarako, bazkideek, kontratua sinatuko dute Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitatearekin. Kudeaketa kontratua izango da, eta zera xedatuko da bertan: -Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitateari kudeatu ditzan esleitzen zaizkion eskubideak . Eskubideon titularrek Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitateari esleituko die bazkide bihurtzen diren unean beronen kudeaketapean utzi nahi dituen eskubideen kudeaketa, edozein lurraldetarako. Halaber, kudeaketa-mandatuak irauten duen artean eskuratutako eskubideak ere kontratuaren barne sartu ahal izango dira . Europar Batasuneko hiritarren kasuan, mandatua mugatu ahal lzango da, beti ere egoki dokumentatzen badira honako salbuespenak: eskubide bat edo batzuk kudeatzeko ezarri den salbuespena edo kontratutik kanpo utzitakoena, beste ezein herrialdetarako, gisa berako entitate baten edo batzuen esku utzita badaude; eta lurralde eremu batean kudeaketa egiteko salbuespena, beti ere kontratutik kanpo utzitako . lurraldeetako kudeaketa gisa bereko entitate baten edo batzuen esku utzita badago edo, Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan, eta nahiz eta Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitateak kudeatu ahalko lituzkeen, errepertorioaren batasuna dela bide zailtasunak baleude. - Beste ezein paktu edo baldintza, legearekin eta Estatutuekin bat. Kudeaketa-kontratuak ezin izango du ezarri esplotazio-mota guztietarako mugagabeko kudeaketarik, ezta etorkizuneko obren gainekorik ere. Posible izango da lurralde anitzeko baimen ez esklusiboak ematea musika obren lineazko eskubideen gainekoak. Eskubide mota horiek egile eskubideen kudeaketaz arduratzen den beste entitate batek ordezka ditzake. Kontratua urte beterako izango da eta automatikoki luzatuko da, isilbidez, betiere eskubideen titularrak uko egiten ez badio. Kontratuari uko egin nahi izanez gero, hartu izana jasota geratzeko modua ematen duen bide batetik jakinarazi beharko da· Kudeaketa kontratuari uko egitea eska dezake beraz egileak edo eskubideen titularrak, apirilaren 12ko 1/1996 Erret Dekretu Legegilearen bidez onetsitako Jabetza Intelektualeko Legearen testu bateratua aldarazten duen apirilaren 13ko 2/2018 Erret Lege Dekretuak 158. artikuluari ematen dion idazkera berriak ezarritakoaren arabera, zati batean edo osorik. Uko egite hori izan daiteke eskubideen gainekoa, kategoria batzuen gainekoa, obra klase batzuena edo prestazio jakin batzuena, berak hautatutako lurralde-eremuan. Edozein unetan eska dakioke hori Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitateari zuzendutako komunikazio baten bidez, jaso izanaren konstantzia utziko duen ezein bidetatik. Uko egite horrek Euskal Kulturgileen Kldegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitateak jaso eta biharamunetik izango du eragina. Uko egitearen efektuak ematen diren unean titularrari zenbatekoak zor bazaizkio - errebokazioa .osoa zein zati batekoa izan-, titularrak informazio hau jasoko du: -Erititateak ordaintzeko zain dauden eskubide horien gain aplik¡:ituko dituen kudeaketa deskontuak eta beste dedukzio batzuk. -Eskubideen banaketa eta ordainketekin lotuta dauden eskubideak zeintzuk diren. -Apirilaren 12ko 1/1996 Erret Dekretu Legegilearen bidez onetsitako Jabetza Intelektualeko Legearen testu bateratuan ageri diren informazio eskubidearekin lotutako inguruabarrak: eman dituen kontaktuko datuak, errakaudatutakoa eta berari esleitutakoa, kobratutako zenbatekoak kudeatutako eskubide kategoria bakoitzeko eta erabilpen mota bakoitzeko, berari esleitu eta ordaindutako zenbatekoak zein epetakoak diren, dedukzioak eta deskontuak eta ordaintzeko pendiente dagoena. -Titularrak dauzkan erreklamazio edo kexarako bideei buruzkoa, Estatutu hauen 32.Artikuluko 7. Puntuak ezarritako eran. Titularrak entitateari kopururen bat zor badio etorkizuneko eskubideen pentzura egindako aurrerakinen bat dela bide, uko egite oso edo zati batekoaren objektu diren eskubide, eskubide kategoria, obra mota, prestazio zein lurralde eremuak kudeatzen jarraituko du zorra kitatu arte, eta momentu horretatik aurrera izango du uko egiteak efektua. Orokorrean, legezko kausa orokorrak direla bide iraungiko da kudeaketa-kontratua. Kudeaketarako kontratuek ahalbidetu beharko dute, edozelan ere, errepertorioaren erabiltzaileek influentziarik gabeko erabilpena egin ahal izatea eta galarazita egongo da obren erabilpen preferentziala. Hori segurtatzeko, kontratuak espresuki adieraziko du, eta Eusko Jaurlaritzari klausula zehatzak zeintzuk diren jakinaraziko zaio. b)Bazkideen onurarako jarduera eta zerbitzu asistentzialak eskaintzea.Zentzu honetan, bazkideei, eta batez ere egoera larrienean direnei, laguntzeko programa asistentziala eskainiko du, zuzenean zein beste entitate batzuen bidez zerbitzua emanez. c) Autore, artista interprete eta egileei formazioa eta promozioa eskaintzea. d) Bazkideen eskubide profesional eta moralak defenditzea. Eskubideen kudeaketa bere esku utzi duten titularren eskubide moralak baliarazi ditzake Euskal Kulturgileen Kidegoa-EKKI FEDERAZIOA Jabetza Intelektualeko Eskubideen Kudeaketarako Entitateak, horretarako mandatua jaso badu. Halaber, printzipio eta erregelak gomendatu ditzake bazkideen jarduera profesionalerako, eta beraien arteko gatazketan arbitrati.ea bere gain har dezake, beti ere arbitratzeari buruzko legeek xedatutakoarekin bat.
Estatutos
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 08/01/2024
Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo